Agiriak
Iritzia
2011/08/29
Anaia Patrizio, integralak eta notak
Nik izan nuen gaztetan matematika-irakasle zorrotz bat, izan ere, hain zorrotza zen, ariketak arbelean egiten genituen banan-banan, harik eta ebazpeneraino heldu arte. Guretzat, anaia Patrizio oso gogorra zen, baina guztiok genekien bidezkotasunez jokatzen zuela; halandaze, inork ez zuen eztabaidatzen hark ipiniko nota.
Hark modu berean jokatzen zuen ikasleekin, hauek edozein izanda ere, eta berak integrala aurkezten zuen, eta lehenengo ikasleak egin behar zuen ariketaren azalpena; azalpen horretan kapa-lana sartzen zen; eta ikasleren batek ez bazuen kapa-lan ona egiten, orduan aulkira botatzen zuen.
Integralaren azalpena egin eta gero, ariketaren garapena etortzen zen, eta, kapa-lana ondo egina izanda, muleta-lana egin behar zen: txukun, urratsez-urrats, behar zen moduan azalduta, handikeriarik eta harrokeriarik gabe. Eta anaia Patriziok ariketaren zati hori ere neurtzen zuen.
Geroenean, ariketaren azken zatia zetorren: ebazpena. Eta ondo hiltzen bazen zezena, orduan nota ona ipin-tzen zuen, baina berak bazekien hiru zatiak hartuko zituela gogoan, nota ipintzerako.
Izan ere, gaur Vista Alegren ikusi dut anaia Patrizio haragituta: nota onegiak ipini dizkie batzuei, albokoek deiadarka jardun dutelako, baina ezin izan dio behar besteko nota ipini integralaren garapen ezin hobea egin duenari, ezik lana izan da apala (bikain eta ortodoxoa, baina).
Betiere, anaia Patriziok bazuen abantaila bat, Vista Alegreko buruak gaur izan ez duena: nota berak bakarrik ipintzen zuen, ez, ostera, askoren artean, eta horrelakoetan badakigu zer gerta daitekeen: gehien merezi duena sari barik joan daitekeela, eta nota ez da bidezkoa.
Deia
Gure Egileak
-
Andoni Ortuzar
-
Iñigo Urkullu
-
Juan Mari Aburto