Documentos

rss Ezagutzera eman

Opinión

24/08/2011


Morante artearen ate

ARTEARENate, karraju, korridore, errepide, autoestrata eta autopista. Eta bide horiek guztiak urregorrizkoak. Astearte arratsaldean Bilboko zezen-plazara azaldu ginenok dastatu ahal izan genuen txuliatzea gorengo mailan. Morantek aldeko eta kontrako asko ditu. Beharbada, nor den guztiak dauzkan moduan.

Izan ere, berak ez du inor arduragabe uzten; guztiok hartzen dugu bando. Ni beti izan naiz morantezalea, eta hortik nire ikuspegi alderdikoia. Betiere, kaparekin egindako lana, zezen biekin ikaragarria izan da (niretzat, kapa-lana ondoen egiten dutenetakoa; onena, aitortu behar badut neure iritzi garbia); eta arratsaldeko laugarren zezenari egindako muleta-lana… berdingabea! Hortik belarri biak.

Jose Mari Manzanaresek ere lan ona egin du, bigarrenarekin, batez ere; muleta dotorea, eta ofizioa ondo dakien batek bakarrik egin dezakeen adinakoa. Belarri bat eskuratu zuen arratsaldeko bosgarren zezenarengandik. Betiko moduan, Alacanteko semea agertzen denetan, argi gelditzen da adarrak freskoak izango badira, zuztar ona izan behar dela lehendaurrez. Aitaren ezpalekoa.

David Mora etorri da, Leandroren lesioarengatik. Ez du saririk eskuratu, baina argi laga du baduela ausardia, bai eta prestutasuna ere, lanari ekiteko unean. Arratsaldeko seigarrenarekin bizi izan ditugu une larriak: tragedia guztion buruan egon da. Zezenak zentzua lantzen izan du, eta gorputzera joan da, engainuari muzin eginaz. Benetan eskertzekoa da, berak egin duen lana.

Eta zezenak, zer? Bada, Núñez del Cuvillori eskerrak eman behar zaizkio Bilbora ekarritako zezenengatik. Zezen basatiak, legeak behartzen duen moduan. Horrelakoak izango al dira hemendik eta igandea bitartean etortzeko diren guztiak! Gaur, bai. Gaur Naomi Campbellek izan ditu kortea egin diotenak. Bazen garaia!

Deia

AUTOR


Gotzon Lobera Revilla

Nuestros Autores