Documentos

rss Ezagutzera eman

Opinión

25/08/2011


Ñoñostiarrak Bilbon

Bilboraetortzen dira zezenak (benetakoak) eta etortzen dira zezeneroak. Aspaldiko partez ikusi ahal izan dugu zelan hartu duen alternatiba zezenero batek sagaratuta egon den zezenero batengandik. Eta horretara joan da arratsaldea: ez bat, ez bi! Hala ere, nire aldamenean jarri da gipuzkoar bat, eta berak itaundu dit ea gauzak ondo edo txarto zihoazen. Nik, zalantzarik izan barik, erantzun diot: ortu luzeegia, baratzezain honentzat. Eta horrela ibili gara.

Gauza bat jazo da, guztion harridurarako. Zezenak behar zuenari ezin zion zezeneroak eutsi. Edonola ere, nik trankildu nahi izan dut nire laguna. Eta honetara esan diot: baliteke Bizkaian dioguna gertatzea, euskalkia dela eta, Gipuzkoan ondo ulertu ezin izana: gure laguna trankildu egin da.

Eta zer ikusi dugu Bilbon? Bilbon, gaur, ikusi ahal izan dugu badabiltzala batzuk garitzaren bidetik, eta garitzak bide ematen du berak ahal dueneraino. Hortik atzera denok halako baten. Bestela esanda, zezenek bakarrik ez dute egiten zezenketa; eta zezeneroek ere ez dute egiten zezenketa eurek bakarrik.

Alternatiba zezenero batek hartzen duenean, sagaratuta dagoen zezenero batek ematen dio, eta berak konpondu behar ditu, berari dagozkion zezenak. Eta kontu honetan badago lekuko bat, arazo honi guztiari leku ematen diona. Bada horixe pasatu da gaur Bilbon, guztiak etorri dira zeremonia betetzera, baina ez dute asmatu euren lana egiten (beharbada, gehien ahalegindu dena alternatibo bakarra), eta horixe daukagu begien bistan: Nori berea horixe da Jainkoaren zuzenbidea, nahiz eta garitzatik pasatu, garitzari eman dakiokeen forman izan ere. Argi esateko: Garitzak (beraren forma guztietan) denontzat izan behar du eskuragarri.

Deia

AUTOR


Gotzon Lobera Revilla

Nuestros Autores