Sala de Prensa

Noticias

05/02/2009

Ortuzarrek Benidormeko euskal komunikatea “zahartzaro aktiboa” izatera animatu du

Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidentea Benidormera joan da Alacanteko herri horretan bizi diren edo bertara bidaiatzen duten euskaldunak agurtzera. Erdialdeko Ruzafa kalean kokatuta dagoen Batzokira iristean, Andoni Ortuzarrek eskerrak eman dizkie bertan zeuden pertsonei egin dioten harrera beroagatik eta poz handia hartu duela esan du publikoaren artean Juan Jose Ibarretxeren gurasoak ikusi dituenean.

Ezagutzera eman
Bernidormeko Batzokira inguratu diren euskaldun guztiak agurtu ondoren, Andoni Ortuzarrek hitzaldi informala eskaini die bertaratuei eta atsegin handiz onartu du Batzokian bertan bazkaltzeko egin dioten gonbidapena.

Bertaratu diren pertsonen aurrean eman duen hitzaldian, orain arte izan dugun hirugarren adinaren irudi zaharkituaren aldaketa bultzatu behar dela esan du. Horren ordez eredu errealago bat jarri behar dela adierazi du, bizi dugun garaiari hobeto egokitzen zaiona, "gaurko jende heldua aktiboa baita". Adierazi duenez EAJk zahartzeko modu berria asmatu nahi du. "Horretarako aktiboak izatea eta zuen proiektuak, planak eta zaletasunak erakustea behar dugu", erantsi du. "Zuen parte-hartzea behar dugu, zuek zaretelako EAJren sostengua, elkartasunaren eta gizarte kohesioaren erakusle, euskal gizartean finkatu beharreko balioen erakusle, azken batean."

Ildo horretatik, EAJren BBBko presidenteak erantsi du EAJk adineko jendearen garapen pertsonala lortzeko behar den esperientzia, taldea, ideiak eta tresnak dituela, eta hortaz, haien beharrak aseko dituen gizarte eta osasun plangintza ahalik eta indibidualizatuena berma dezakeela; ez helduak independenteak direnean bakarrik, bai eta etorkizunean izango ez badira ere. Era berean, Andoni Ortuzarrek PP eta PSOE alderdiek Euskadiri ukatzen dioten Gizarte Segurantzaren transferentzia lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta honako hau erantsi du: "Ezezkoa esaten jarraitzen badute ere, EAJ ez da zain geratuko besoak antxume; kudeatzen eta ideiak sortzen jarraituko dugu, zuentzat behar adina proiektu proposatzen, pertsona bakoitzak, mendetasuna izan ala ez, bere garapen pertsonala eta indibiduala lortu arte".

EAJren BBBko presidenteak, bestalde, herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko eta finantzario larriari erreferentzia egin dio, eta bereziki Zapatero eta López ematen ari diren egoeraren kudeaketaren irudi negargarriari. Badirudi ez diela ezerk axola, beraiek bizirik ateratzea baino ez duten nahi". Andoni Ortuzarren hitzetan: "Haiengandik entzun dugun azken gauza izan da bankuek dutela egoeraren errua, eta duela egun batzuk, ordea, munduko banku sistema onena genuela zioten Zapaterok eta Lópezek". Horren ostean, zera erantsi du: "Guztia irudia da, iruzurra, ez Zapaterok ez Lópezek ez dute planik edo ideiarik Euskadirentzat, irudiak baino ez die interesatzen, argazkiak ateratzea beraiek aukeraturiko gizarte eragileak baino ez dauden bileretan".

Azkenik, Andoni Ortuzarrek Benidormeko euskaldunei posta bidez bozkatzeko eskubidea erabil dezaten eskatu die ez badira Euskadin egon behar martxoaren 1ean. "Egun horretan ez baitugu nahi inork kale egiterik, guztiok parte har dezazuen nahi dugu martxoaren 2tik aurrera Euskadi nolakoa izango den erabaki dezazuen."
Únete a nuestro canal de Whatsapp
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Informes!