Sala de Prensa
Noticias
24/03/2010
TXORIERRI: Aberri Egunaren bezperan Txorierriko abertzaleak Bizkargira igoko dira.
Apirilaren 3an Txorierriko, Morgako eta Zornotzako abertzaleak Bizkargira igoko dira. 12:00ean lotu dira mendi tontorrean Ikurriñaren igoera egiteko.
EAJ-PNVk urtero antolatzen dau Aberri Egunaren bezperan deiadar mendia dan Bizkargirako igoera. Erandioko, Loiuko, Sondikako, Derioko, Zamudioko, Lezamako eta Larrabetzuko mendizaleak eta noizbehinka baino ez mendira joaten direnak biltzen dauz irteera honek. Aurrreko urteetan arrakasta handia izan dau konbokatoriak, pertsona askok egiten baitabe igoera.
Etorri gura daben pertsonek jakin behar dabe 10:00tan lotu dirala Aberri Egunaren Bezperako mendizaleak Morgako ganean. Halaxe, tontorrean izango dan txitxiburduntzia hasi ahala bertan egongo dira.
Gainera, aurtongo iragarpenak eguraldi ona izango dogula aurreikusten dau. Animatu zaiteze! Ez da oso igoera gogorra eta. Jaitsieraren ostean, 12:30 inguruan Larrabetzuko Batzokira joateko asmoa dago tontorrean jandakoa bustitzeko.
Hasi gaitezen Aberri Eguna zapatutik ospatzen!

Destacados...
ZIORTZA-BOLIBAR
15/05/2026
ELORRIO
14/05/2026
LEZAMA
14/05/2026
NOTICIA
13/05/2026
Araba
13/05/2026
Noticias más vistas...
EBB
30/03/2025
EBB
28/09/2025
EBB
29/09/2024
EBB
29/09/2024
EBB
13/08/2025

CONTACTO
WWW.EAJ-PNV.EUS