Sala de Prensa
Noticias
21/03/2012
Laukizek Mendiko Bizikletaren Eguna ospatu du
Mendiko bizikleta zaleek topagune erakargarria gozatzeko aukera izan dute asteburuan Uribe eskualdeko Laukiz herrian. Herri honek igandean ospatu zuen Mendiko Bizikletaren Eguna, Laukizeko Udalak Euskaltel Euskadi fundazioarekin batera antolatu ohi duen kirol proba.
Ospakizun hau ohiko bilakatu da herriko kirol agendan. Udalerri honek hamar urte darama ospatzen. Proba, igandeko 11:00etan hasi zen.
Irteera eta helmuga Gaztedi enparantzan kokatu ziren, egin diren etxebizitza berrien ostean. Antolatzaileek bi zirkuitu prestatu dituzte adin eta maila guztietako txirrindulariek egunaz behar bezala gozatzeko aukera izan zezaten. Horrela ba, zirkuitu txiki bat eta beste handiago bat prestatu dira, azken hau hamabi kilometrokoa. Lehena zelaian egin da, irteeratik hurbil, eta zirkuitu nagusia Laukizeko hilerritik igaro da eta ibilbide biribila egin du Gatika herria zeharkatuta. Probaren amaieran anoa eskaini zaie parte hartzaile guztiei.
Destacados...
GAUTEGIZ ARTEAGA
21/07/2026
BUSTURIA
20/07/2026
PORTUGALETE
20/07/2026
NOTICIA
17/07/2026
ARTEA
17/07/2026
Noticias más vistas...
EBB
30/03/2025
EBB
28/09/2025
Congreso
26/03/2025
Congreso
06/12/2024
EBB
29/03/2025


CONTACTO
WWW.EAJ-PNV.EUS












