Sala de Prensa

Noticias

27/10/2005

Capacidad de decisión

Euskadi ansía la paz y aspira a conseguir, además, su autogobierno. Llevamos demasiado tiempo inmersos en un profundo contencioso político lo que ha ido alimentando en nuestra sociedad una profunda insatisfacción colectiva a la que hemos de dar una salida digna, con la participación de todos.

Ezagutzera eman
Euskadik bakea gura dau eta, hori ez eze, bere autogobernua be lortu gurako leuke. Denbora lar daroagu gatazka politiko luze eta latz honetan eta horrek gizarte osoaren egonezina eragin dau eta kapaz izan behar dogu, guztion parte hartzeagaz, egoera horri urtenbide duina emoteko. EAJ-PNVk, gatazka horren adierazopen moduan jaio zanak, badauka horri ekiteko memoria historikorik. Gure alderdia orain 110 urte sortu zan Euskadiri nazino bereiztu eta lokabe moduan bizirauteko aukerea emoteko, XIX, gizaldian gure foru araubidea kendu euskuenean. Ordutik gaur egunera euskaldunen belaunaldi askok gatazka horren ondorioak pairatu behar izan doguz. Gerrea, kartzelea, erbesteratzea edo jazarpen politikoa eta beharrizan ekonomiko larria ezagutu daben pertsonak, eta hori guztia demokrazia eta Euskadiren nazinotasuna defendatzeagaitik baino ez. Gizarte modernoa gara, aldatzen doana, gurea gainditzen daben esparruetan zabaltzen dana. Horixe da guk bakearen eta alkarbizitzaren oinarriak finkatzeko bilatu behar dogun markoa, euskal gizarteak bere status politikoa eta soziala aukeratzeko bidea emongo dauana. Akordio edegia, modernoa, une jakin bakotxean euskal gizarteak adierazoko dauan borondatea inkorporatzeko bitartekoak eukiko dauzana, hau da, demokrazia aurreratuetan ohikoak diran mekanismoakaz adierazoko dogun borondatea eta, aldi berean, inguruan daukaguzan nazinoz gaindiko errealidadeak be ulertuko dauzana, derrigorrezkoa dalako guretzat, alkartasunagaitik, horreekaz hartuemonak eukitea etorkziun hobea edegiteko. Bakerako akordio horretan –aurrerago be esan dogun moduan- protagonista nagusiek ETAk eta Estaduko Gobernuak izan behar dabe, baina gure Alderdiaren bultzada eta laguntzino osoak be eukiko dauz. Normalizazinorako akordio horretan sentsibilidade eta aukera politiko guztiek esku hartu behar dabe eta euskal alderdi politikook adostasunera iristeko kapaz izan behar dogu, jakina, beti be kontuan hartuta prozesu honetan funtsezkoak izan behar dauala euskal gizartearen erabagiak hartzeko gaitasunak.
Únete a nuestro canal de Whatsapp
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Informes!