Agiriak

rss Ezagutzera eman

Iritzia

2005/11/14


Urratsak egiteko garaia da.

Ezin da luzaroan bizi itxaropen, gurari eta ilusioetatik. Itxaropenek eta gurariek beti joan behar dute aurretik. Are gehiago, askoz ere aurrerago joan daitezke, eta batzuetan halaxe izan behar du.


Urratsak egiteko garaia da. Ezin da luzaroan bizi itxaropen, gurari eta ilusioetatik. Itxaropenek eta gurariek beti joan behar dute aurretik. Are gehiago, askoz ere aurrerago joan daitezke, eta batzuetan halaxe izan behar du. Baina halako batean gizarteak egiazko gertaerak ikusi eta ukitu behar ditu, itxaropen hori elikatzen lagunduko digutenak. Bestela itxaropena eta ilusioa utopia bihurtzeko arriskua dugu. Eta hori ezin da gertatu Euskadin. XXI. mendeko Euskadi honetan. Bakearen eta normalizazioaren trena gure kaleetatik igarotzen ari da. Ordutegirik ez duen trena. Ezta ibilbide finkorik ere. Bertara igo ahal izan gaitezen, bat etorri behar dira inguruabar, gertaera eta borondate gehiegi. Badakigu noiz ari den pasatzen tren hori, baina ez dakigu noiz igaroko den berriro. Izan ere, behin tren hori galduta, haren burdinbideak eta geltokiak desagertu egiten dira, eta inoiz itzuliko bada, beharrezkoa izango da berriro ere hasieratik hastea. Eta haren trazadura berregitea gero eta zailagoa izango da. Porrot bakoitzaren ondoren etsipena eta arrangura besterik ez delako geratzen. Oraintxe dugu garaia. Gizartea ari zaigu eskatzen. Aurrera egiteko garaia da. Aurrera bakearen bidean. ETAk eman behar du lehenengo pausoa eta Rodríguez Zapateroren Gobernuak hurrengoa, eta gainerakook mugimendu horretan lagun egin behar diegu.

EGILEA


Iñigo Urkullu

Gure Egileak