Sala de Prensa
Noticias
09/02/2006
EAJ/PNV de Portugalete propone la elaboración de una normativa municipal sobre el uso y normalizacion del euskera
La coalición EAJ/PNV-Ea propone elaborar una Normativa Municipal de Promoción y Normalización del Uso del Euskera en la que se definan las normas por las que esta administración local debe regirse en aras a normalizar los usos lingüísticos tanto en su funcionamiento interno
EUSKARAREN ERABILERAREN SUSTAPENA ETA NORMALIZAZIOAREN UDAL ARAUTEGIA AZTERTZEKO ETA EGITEKO MOZIOA AURKEZTEN DU EUSKO ABERTZALEAK EAJ-PNV / EA KOALIZIOAK
ARRAZOI-AZALPENA
Joan den Abenduaren 29an, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta egindako adierazpenarekin bat egin zuen Udalbatza honek. Adierazpen horren edukia honako hau zen funtsean:
“1. - Euskara, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena, nazioarteko kultura ondarearen zati bat da.
2. - Europar hizkuntza den euskarak toki, lurralde, nazio eta europar erakundeen ezinbesteko laguntza behar du, gaur eguneko hizkuntza gisa garatu ahal izateko legeria aproposa sortuz.
3. - Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izendatu behar da euskara, Batasuneko Estatuetako gainerako hizkuntzekin batera.
4. - Aitorpen honen aldeko nazioarteko komunitatearen atxikimendu indibidual zein kolektiboak aipatutako helburuak ahalbidetuko ditu.”
Bestaldetik, 10/1982 Euskararen Erabileraren Normalizaziorako Oinarrizko Legearen arabera, euskera eta gaztelania dira Euskadiko Autonomia Elkarteko hizkuntza ofizalak eta bertako hiritar guztiek bi hizkuntzak ezagutzeko eta ahoz zein idatziz erabiltzeko eskubidea daukate.
Bestaldetik, hizkuntza dela eta inor ez dadin diskriminatua izan, lege orokorrek Euskadiko Autonomia Elkarteko botere publikoei, beren eskumenen arloan, bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzeko eta arautzeko ahalmena ematen die eta, baita ere, ezagutza eta normalizazioa sustatzeko behar diren neurriak ezartzeko.
Beraz, legeria orokorra oinarritzat hartuta, hiritarren eskubide linguistikoak bermatzeko eta egoera linguistiko normalizatu baterantz egiteko asmo sendoaz, Portugaleteko Udalbatzak hurrengo hau ERABAKITZEN DU:
XEDAPENAK
1.- Euskararen Sustapen eta Normalizaziorako Udal Araudia egin, non ezartzen diren toki administrazio honek hizkuntz-erabilera normalizatzeko jarraitu behar dituen arauak barne funtzionamenduan, zein hiritarrekiko edota beste instituzio eta erakundeekiko harremanetan, zein udaleko gizarte bizitzan ere.
2.- Horretarako, 7/1985 Apirilaren 2ko Tokiko Araubide Oinarrien Legearen 20. artikulua eta Antolakuntza eta Jarduera-Araudiaren 124.3 artikuluen arabera, Euskararen Normalizazio Informazio Batzorde Berezia sortzea erabakitzen da, bere osaketa beste batzordeen bestekoa izango dena eta hamabost egunez behin batzrtuko dena goian aipatutako araudia lantzeko xedeaz.
Portugaletne 2006.ko Otsailaren 8an
Eusko Abertzaleak – Nacionalistas Vascos Portugaleteko EAJ-PNV / EA
Javier Miranda Garate
EAJ-PNV / EA Koalizioaren Bozeramailea
NAN 16.033.608
Destacados...
ZIORTZA-BOLIBAR
15/05/2026
ELORRIO
14/05/2026
LEZAMA
14/05/2026
NOTICIA
13/05/2026
Araba
13/05/2026
Noticias más vistas...
EBB
30/03/2025
EBB
28/09/2025
EBB
29/09/2024
EBB
29/09/2024
EBB
13/08/2025


CONTACTO
WWW.EAJ-PNV.EUS












