Prentsa Aretoa

Berriak

2006/02/09

EAJ/PNV-EA: Portugalete ere bai euskararen alde

EAJ/PNV-EA koalizioaren proposamena: Euskararen Sustapen eta Normalizaziorako Udal Araudia egin, non ezartzen diren toki administrazio honek hizkuntz-erabilera normalizatzeko jarraitu behar dituen arauak barne funtzionamenduan, zein hiritarrekiko edota beste instituzio eta erakundeekiko harremanetan, zein udaleko gizarte bizitzan ere.

Ezagutzera eman
EUSKO ABERTZALEAK EAJ-PNV / EA KOALIZIOAREN PRENTSA-OHARRA. GAIA: EUSKARAREN ERABILERAREN SUSTAPENA ETA NORMALIZAZIOA PORTUGALETE ERE BAI EUSKARAREN ALDE Abenduaren 3an, Xabiergo Frantzisko, Nafarroako zaindariaren egunean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta hori dela eta, Eusko Ikaskuntzak adierazpen bat egin zuen eta, EAJ-PNV / EAk eskatuta, adierazpen horrekin bat egin zuen Portugaletek joan den Abenduaren 29an. Bat egiteaz gain, Udal Talde honek proposamen batzuk aurkeztu zituen euskararen erabilera normalizatzeko eta modu eraginkor batez sustatzeko, besteak beste ondorengo hauek: • Euskara Arlo bat ezartzea Udaletxearen antolamenduan, herri mailan arlo guztietan euskara sustatzeko egiten diren jarduera guztiak biltzeko eta bultzatzeko. • Udal aurrekontuetan behar besteko baliabide ekonomikoak esleitu, Eusko Ikaskuntzak bere adierazpenean esaten duen bezala, Portugaleten ere euskarak eremu gehiago irabaz ditzan egunez egun. Tamalez, proposamen hauek atzera bota zituen PP-PSOE Gobernu taldeak, bere alkatea ere buruan zela. Benetan sinesten dugu hitz onak eguneroko ekintza eraginkorretan erakusten direla. Ez du balio adierazpenekin bat egitea gero ekintza konkretu eta koordinatuen bitartez gauzatzeko ez bada, zeren Eusko Ikaskuntzak bere adierazpenaren bigarren puntuan esaten duen bezala “euskarak toki erakundeen ezinbesteko laguntza behar du”. Horregatik, eta portugaletetar guztion eskubide linguistikoak bermatzeko, edozein izan ere erabili nahi duten hizkuntza ofiziala, EAJ-PNV / EA koalizioak berriro proposatzen ditu neurri bi hiritarren eskubideak bermatzen lagun dezaketenak gure herriaren hizkuntza propioa den Euskaraz mintzatzeko eta erlazionatzeko. 1.- Euskararen Erabileraren Sustapena eta Normalizazioaren Udal Arautegia egitea. 2.- Euskararen Normalizazioko Informazio Batzorde bat sortzea Udaletxean, goian aipatutako arautegia lantzeko. Proposamen bi hauen gaineko eztabaida sakona eragiteko, Udal Talde honek informazio batzorde baten ez-ohiko deialdia behartu du Euskararen erabileraz gure Udaletxean aritzeko. Portugaleten 2006.ko Otsailaren 8an
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!