Prentsa Aretoa
Berriak
2014/12/18
Itxaso Atutxa: “Aurrekontuetan ere akordioetara iristea borondate kontua da"
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Itxaso Atutxa, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak alderdi politikoei dei egin die erakunde ezberdinetako kontuak aurrera ateratzeko akordioetara iristeko borondatea erakuts dezaten.
Itxaso Atutxak ezetz borobila erantzun du EAJ-PNVK gobernatzen dituen erakundeetan aurrekontuak PSE-EErekin adosteak beste alderdiak nagusi diren herrialdeetan akordioetara ez iristea suposatzen ote duen galdetu diotenean. "Besteak kanpoan uzten saiatu direnek egin duten interpretazioa da. Ez dugu halakorik egin. Dena dela, negoziatzeko borondatea adierazi dugu. Baina alderdien jarrerek ez dute besterako aukerarik eman". Zentzu horretan azpimarratu du "bete gabe" geratu dela Araban popularrek eta jeltzaleek iragan urtean adostu zuten akordioa. "Eta Bilduk, hauteskunde aurreko aldi honetan, nahiago du bakarrik egon. Ez dakit nik EAJrekin argazkia ateratzea komeni ote zaion" esan du. " Nire ustez, gauza txarra da erakundeek aurrekonturik ez izatea. Denetan aurrekontuak izatea ahalbidetzeko borondatea berretsi dugu. Izan ere, beste behin ere, Bilboko Udala dugu eredugarri, gehiengo absolutua dugun arren, akordioak lortu ditugulako. Borondate kontua da" gogoratu du.
“Aurrekontuak luzatzea ezin da abiapuntua izan. Bizkaiak erabaki berbera hartu ahal zuen. Baina, horren aurrean, Jose Luis Bilbaok erakutsi egin du akordioetara iristeko gaitasunarekin eta Batzar Nagusietan egin den lanarekin, 12 urtetan 12 aurrekontu lortu direla gehiengo absoluturik izan ez den arren; ahaleginaren bidez lortu da. Egia da horrek lan handiagoa suposatzen duela, amore eman behar da, akordioetara iritsi... Baina, alderdi politikoak gara eta gizarteari zor diogu ahalegin hori" baieztatu du burukide bizkaitarrak. Bere ustetan, hauteskundeen ostean "akordioetara iristeko beharra" egongo da " gehiengo nahikorik" emango ez delako.
ZORU ETIKOA
Atutxak baieztatu du bake eta bizikidetza ponentzia "dagoen tokian" dagoela eta gogora ekarri nahi izan du sozialistak izan zirela iaz legebiltzarreko forotik irten zirenak, Talde jeltzaleak "oso ondo ulertu" ez zuen zerbait izan zen. " Baina, egia da hori lantzen segitu behar dela eta ezker abertzalearen partea ere landu behar dela, gertatutakoa aitortzeari, eragindako mina aitortzeari muzin egiten segitzen dutelako. Eta, ETAri argi eta garbi esan behar zaio erakunde gisa desagertu beharra duela" esan du.
Bere ustetan koalizio abertzaleari "akordioetara iristeko borondatea nabarmentzen zaio, baina orain gauzatu beharra dute". Esan egin du PSE eta PPri ardura eskatzen zaien modu berean, ezker abertzaleari ere eskatu behar zaiola "jakin badakite zentzu honetan aurrerapauso txiki batek besteen pausua eragin dezakeela".
Bilduk eta PPk epaitegietara eraman dituzten gaien inguruan, BBBren presidenteak zera gogoratu nahi izan du "halako salaketak onartu egiten dira; epaileak, dituzten auzi ugariekin, horietako batzuk tramitatu egiten dituzte eta, azkenean artxibatu egiten dira". "Ez dakit politikoki errentagarri irtengo ote zaien, ez dakit hiritargoari honek noraino arduratzen dion, baina desgaste nabaria da eta koste bat ere bada administrazio publikoarentzat. Hau da, gu guztion poltsikoentzat" esan du.
Era berean aitortu du EAJk "tonua goratu duela" egunotan EH Bildurekin, eta esan du "eguneroko harremana" izan dela horretara eraman duena. Bere ustetan, koalizio subiranoa "lotsagabe eta ozar aritu da eta erakundeen esparruan kritika politikoa izan daitekeenaren kanpo". Dena dela esan du alde biko elkarrizketak hasitako bidean daudela. "Bide horrek zabalik behar du. Alderdiok ezin ditugu zubiak apurtu, gutxienez esparru pribatuan" baieztatu du.
Catak Edesa hiru hilabeterako soilik zabaltzeko hartu duen erabakiaz esan du oso erabaki gogorra izan dela "Enpresa Euskadin geratuko balitz, nahiz eta beste leku batean izan, ez litzateke horren txarra izango. Baina ez gara hori ikusten ari. Agindu ziguten plan industrial hura ez da heldu. Oso albiste txarra da hori eskualdearentzat, Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat" bukatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25