Prentsa Aretoa
Berriak
2023/11/25
Euzkadi Buru Batzarrak Euskadiko eta Europako hauteskundeetarako barne hauteskunde prozesua ireki du eta Imanol Pradales proposatu du Lehendakarigai
Aberri Exekutiba, gaur goizean Sabin Etxean batzartuta, arauz bidali beharreko komunikazioak bidali dizkie Herrialde Buru Batzarrei
Euzkadi Buru Batzarra ezohiko bileran batzartu da gaur goizean eta Alderdiak Lehendakaritzarako, Eusko Legebiltzarrerako eta Europako Parlamenturako hautagaitzak aukeratzeko barne hauteskunde prozesuak abiarazteko urratsa ematea erabaki du. Atera dira, dagoeneko, Herrialde Buru Batzarrei estatutuen arabera bidali beharreko komunikazioak, bai eta hauek Uri Erakundeetara bidali behar direnak, gaurtik aurrera urtarrilaren 20ra bitartean garatuko den prozesua aktibatzeko. Imanol Pradales Gil izango da EBBk proposatzen duen Lehendakarigaia.
Andoni Ortuzarek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, baieztatu du “Euzkadi Buru Batzarrak Urkullu Lehendakariak azken hiru legealdi hauetan egin duen lan eskerga eskertzen eta aintzatesten du. Ia hamabi urteko konpromiso eta dedikazioa izan dira, Euskadiren alde eta bere gobernuan, beti herritargoaren onbeharrez eta krisi ekonomikoek, pandemiek eta nazioarteko zein gure gizarteko gatazkek konplikatu dituzten garaietan. Gure alderdiak oso modu positiboan baloratzen ditu bere jarduna eta gure autogobernuaren goi ordezkaritza”.
“Epe ertain eta luzera begiratuz eta Urkullu Lehendakariak eta bere gobernuak utzi diguten asebetetze oinarri handiarekin, EBBk ulertzen du une egokia dela belaunaldi berri bati bidea irekitzea datozen hamarkadetan euskal erakundeak gobernatu ahal izango dituenak gure Herriarentzat planteatzen diren ziurgabetasun eta aukerez betetako garaiak datozela ikusirik”, gaineratu du jeltzaleen buruak.
Belaunaldi hori gorpuzten du, hain zuzen EBBk Lehendakaritzarako proposatu duen hautagaiak. Imanol Pradales Gilek 47 urte ditu, Santurtziko Uri Erakundeko alderdikidea da, Soziologian doktorea da, hiru eleduna da, hainbat master egin ditu eta soberan erakutsi du kudeatzeko gaitasuna duela. Alderdiak azken hamar urteotan garatu dituen hausnarketa eta berrikuntza prozesuetan egin duen ekarpenek bihurtu dute gure barruko eta kanpoko errealitate politikoaren aditu.
EBBk alderdikide guztiak deitzen ditu gaur hasi den prozesuan parte “Alderdiaren etorkizuna, baina batez ere Euskadiren etorkizunak, gure alderdikideen inplikaziorik gorenena eskatzen dute. Ziur gaude hala izango dela eta urtarrilaren 20tik aurrera lantalderik onena izango dugula gure alde, Euskadiren onerako ideia eta proiekturik onenekin, ilusiorik handienarekin eta gogotsu proiektu guztiak errealitate bihurtzeko, gure Herria bizitzeko tokirik onena izan dadin”. Ziurtatu du Ortuzarrek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/10/09
Europako Legebiltzarra
2024/05/22