Prentsa Aretoa
Berriak
2015/04/08
Itxaso Atutxa: “Herritargoak udal hauteskundeak bere sentitzen ditu hurbil daukanaren inguruan erabakitzen duelako”
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak azpimarratu du maiatzaren 24rako hauteskunde zerrendak eta barruko egiturak berriztatu izanak duen garrantzia.
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren presidentea, ilusioz beteta agertu da maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeei begira "hurbil dugunaren inguruan erabakiko dugu, eta horregatik da pertsonak gehiago mugitzen direla; hurbil daukagunari buruz erabakiko dugulako". Zentzu berean esan du udal eta foru hauteskundeetan hiritargoak Udalak eta Aldundiak ematen dituen zerbitzuei buruzko iritzia ematen duela, eta era berean neurtzen dela "alkatea hurbila ote den eta udalerriaren arazoak benetan ezagutzen ote dituen". Bizkaiko jeltzaleen buruak esan du inkestek "sentsazio onak" ematen dizkiotela EAJ-PNVri, baina argi ezarri nahi izan du datu horiek ziurgabetasuna eragin dezaketela, "irabazle" agertzeak herritarrengan sortu ahal duelako beren botoa erabakigarria ez delako ustea, "eta ez da horrela, bizkaitar bakoitzaren boto bakoitza da beharrezkoa eta erabakigarria"
. Zentzu berean baieztatu duenez, "inkestek esango dutena esango dutela, gutako bakoitzak egingo dugunarekin erabakiko dugu Bizkaian jasoko dena" eta herritarrak animatu nahi izan ditu "botoa emateko eskubidea" balia dezatela "hori baita gure askatasun absolutuaren adierazpenik argiena".
Gaur goizean Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak EAJ-PNVk birsortzeko duen gaitasunaren balioa azpimarratu nahi izan du eta bere alderdia "birsorkuntzaren irudia" dela esan du. "Hautagai zerrenda berriak ditugu, ez ditugu soilik adinagatik berriztatu, sektore zibil eta profesional altuetatik datozen pertsonekin osatu ditugulako; politikan egon diren edo egon ez diren pertsonak dira, baina beren herriekin konpromiso irmoa dutenak". Zentzu berean azpimarratu du "azken 10 urteetan" alderdi jeltzalearen barne egitura ere berriztatu dela. Era berean esan du trantsizioak lasaitasun osoz egin direla, udal hautagai zerrendetan zein Aldundirako zerrendan, eta horrek "lan, lan eta lan egiteko aukera ematen digu".
Erabakitzeko eskubideari buruz galdetuta, burukideak deitoratu du prozesu honetan "talde abertzaleak" baino ez direla geratu. Bere ustetan, prozesu honetan PSOE ere sartu beharko litzateke "herrien errealitatearen planteamendu aurrerakoi eta sozialistaren ikuspuntutik egiteko". Zentzu honetan aipatu du Eskozian iragan irailean bizi zen prozesua "Britainia handiko alderdi kontserbadorearekin egin da eta ez da ezer gertatu, ez da Britainia Handia urratu; eskoziarrek erabaki egin dute eta beste bide bat irekitzea lortu dute" esan du. Euskadin egin litekeen galdeketaz galdetuta, Atutxak berretsi du EAJ-PNVk galdeketa egingo duela irabazteko helburuarekin eta "bien bitartean, herri gisa herritar guztiok dugun eskubideari buruzko sentsazio positiboa sortarazteko lana geratzen zaigu". Gai horren inguruan, Autogobernu ponentzia ekarri du gogora eta alderdi politikoei eskatu die "eskuzabaltasunez jardutea", baina "bide zuzena da eta toki egokiena da Euskadiren etorkizunean aurrera egiten segitzeko".
Mariano Rajoyren gobernuarekin dauden harremanei dagokienez, BBBren presidente andrea kritiko agertu da eta "komunikaziorik ez dagoela" esan du. Bere hitzetan PPrekiko inkomunikazio hori Diputatuen Kongresura eta gizarte osora zabaltzen dela eta "barne mailan" ere bai. Azaldu duenez "egunotan ikusten ari gara; lider batek hitz egiten du, besteek entzuten dute eta ezin dute iritzia eman edo erantzun". Edozein kasutan "erakunde arteko errespetua dago, eta ezin da hori galdu, gobernuan dagoenari gustatu ala ez, eta Espainiar Gobernuak errespetua zor die gobernu autonomikoei eta, jakina, Eusko Jaurlaritzari ere bai". Bizkaiko jeltzaleen buruaren esanetan errespetu hori "ez da inoiz ere erakutsi Iñigo Urkullu lehendakari egin zen unetik beretik; eta ez da lehendakariari egiten zaion itsuskeria, baizik eta euskal gizarte osoari egiten zaiona", ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25