Prentsa Aretoa
Berriak
2015/09/10
Itxaso Atutxa: “Atzokoan erakundeen artean egin zen koordinazio bilera da euskal herritarren sentipenak eta iritziak islatzen dituen irudia”
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak adierazi duenez “beste behin ere erakutsi da Euskadin sentiberatasuna badagoela” eta baita “koordinazioa, pertsona hauei guztiei konponbide irmoa eta iraunkorra emateko”
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi du euskal erakunde guztien ordezkarien artean atzokoan egin zuten bileratik komunikabideek jaso duten irudia dela herritargoaren “sentipen popular eta sozialaren isla”, gizartea “etxebizitzak eskaintzera” iritsi delarik. “Beste behin ere erakutsi da Euskadin sentiberatasuna dagoela” eta “koordinazioa eta antolaketa” dagoela, atzoko bileran erakutsi zen moduan. Bizkaiko jeltzaleen buruak azpimarratu duenez “borondate handia izan dezakegu, baina antolaketa onik ezean, ez dago zereginik. Horren gai garrantzitsu batean, jatorri eta adin ezberdineko pertsonak ukitzen dituena... eta, batez ere, hurrengo hilabeteotan arinduko ez den egoeran bizi diren pertsonak direla kontuan hartuta, antolaketa sendo eta iraunkorra behar da. Eta Euskadiko erakunde guztiak lan horretan murgilduta ikusteak, lasaitasuna ematen du” esan du. Krisi humanitario honen inguruan, Atutxa kritiko agertu da Europarekin “agerian geratu da gobernuen arteko politika bateraturik ez dagoela” eta lehenagotik zegoen eta “jatorrian konpondu ez zen arazoan premiazko kasuak presaka eta korrika konpondu behar dira”.
BBBren presidente andeak Alderdi Popularrak Madrilgo Gobernuan egin duen legegintzaldiaren balorazioa egin du. Zentzu honetan irmotasun osoz esan duenez “porrotak eta garaipenak kudeatzen jakin behar da; Madrilgo PPren gehiengo absolutua etengabeko zapalkuntza izan da”. Azaldu duenez “ezinbestean aztertu behar diren gai garrantzitsuak daude eta adostasunez erabaki behar dira,nahiz eta gehiengoa izan”. Gogoratu duenez “guk hori defendatu izan dugu beti, eta erakutsi egin dugu; esate baterako, Bilbon, aurreko legegintzaldian. Batez ere gai sozialetan, zeinetan adostasun maila handiagoa behar den”. Azken urte hauetan “alderdi popularrak gobernatzeko modurik autoritarioena erakutsi digu. Maiatzaren 24ko emaitzak izan dira herritargoak ordainarazi dien faktura”, molde autoritario horiek herritarrek eskatzen dutenetik urrun daudelako. “Ez dute herriari entzuten jakin, ez dute sentiberatasunik txikiena izan, aldaketa sakonek adostasun handiagoak izan ditzaten” ezarri du.
Catalunyan kanpaina hastear dagoela ikusirik, Atutxak ez du aurreratu irailaren 27ko gauean gertatuko dena,baina konbentzituta esan duenez “catalunyar herritarrek, guzti guztiek, askatasun osoz hitz egin behar dute; Catalunyak hitz egin behar du. Uste dut garrantzitsuena dena catalunyar emakume eta gizonek irailaren 27an esango dutena errespetatzea”. Bizkaiko jeltzaleen buruak esan duenez “ezer ez da amaituko, gertatzen dena gertatzen dela. Junts pel Sí taldearen garaipenak catalunyar independentziarako ate irekia izan daiteke. Baina izango ez balitz ere, ez dut uste bide horren amaiera izango denik. Ezer ezin da amaitu catalunyarra moduko mugimendu sozial garrantzitsua dagoenean” amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25