Prentsa Aretoa
Berriak
2015/09/15
Itxaso Atutxa: “Sarean lan egiteak onura gehiago ekarriko dizkio herri honi”
Bizkai Buru Batzarraren presidentearen hitzetan, Jaurlaritza, aldundi eta udalen arteko “bide bateratua eta koordinatua egiteko garaia heldu da herrialde moduan mugitzen hasteko” eta “EAJ-PNV horren bermea da”
ETB-1eko Egun On Euskadi saioan gaur goizean eskaini duen elkarrizketan, Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, Euskadiko egoera politikoari buruz mintzatu da. Bizkaiko jeltzaleen buruak esan bezala EAJ-PNVk “erantzukizun handiz” hartu ditu udal eta foru hauteskundeetan jaso dituen “emaitza hauek”. “Atzo bertan batzarra egin genuen Jaurlaritza, aldundi eta udalen arteko elkarlana bideratzeko helburuarekin, proiekturik nagusienak bateratzeko”, azaldu du, eta “kanpainan esan genuen moduan, gu gara lan bateratu eta koordinatu horren bermea”. Esan duenez, “bateratasun horrek ekarri beharko luke eraginkortasun edo onura gehiago herri honentzat”. Hemendik aurrera, “ikuspegi orokor batekin ibili beharko dugu eta, benetako sarean aritu ezik,azkenean esfortzuak oso etekin txikia izango du” azaldu du, eta EAJ-PNV lan horretan buru belarri ari dela aurreratu du.
Nafarroako egoera politikoaz ere mintzatu da burukide bizkaitarra. Bere hitzetan, azken bizpahiru urteotan “zeozer oso ona” antzeman da Nafarroan, esate baterako “beren bidea markatu nahi izatea, gizartearen beraren polarizazioa kontuan izanik”. Zentzu honetan azpimarratu du Geroa Bai taldeak, ezker abertzaleak eta beste gizarte eragileek foru erkidegoan “nazio prozesuari” eman dioten “lasaitasun puntua”. Bere hitzetan oso onuragarria izan zen hori hauteskundeetan”. Euskadi eta Nafarroa arteko lankidetza formulei esan duenez “bidea ahal den adostasunik handiena lortuta egin behar da, eta gizartean apurketarik sortu gabe. “Horretarako, molde eta bide asko daude, esate baterako, erkidego bien arteko hitzarmenak, elkarrekin hainbat lanen inguruan lan egiten hasteko, besteak beste, hezkuntza, gizarte zerbitzuak edo osasuna, baina hori dena normaltasunez eta lasaitasunez egin behar da” ezarri du.
Hauteskunde orokorrei buruz galdetuta, Atutxak zera ezarri du “guretzat hauteskunde sailak dira”. Azaldu duenez, “oraingoan gertatzen da alderdi politiko gehiago daudela eta euskal hautesleriak ez diola eusten orain dela 8-10 urte alderdiekiko erakusten zuen fideltasunari”. Dena den, itxaropentsu agertu da ordezkari jeltzalea: “batek irabazi ala besteak irabazi, ez da gehiengo absoluturik espero. Gobernatzea ez da erraza izango, bi alderdi baino gehiagok egin beharko dutelako eta, gu oso txikiak izan arren, gehiengorik egon ez denean zer esanik eta zer lortzerik izan dugu”.
Autogobernuaren Lantaldearen inguruan ere galdetu diote BBBren presidente andreari. Jaurlaritzak gaur bertan bideratuko dizkie alderdiei, batzordeak eskatutako txostenak. Hauetan, besteak beste, eskuratu ez diren eskumenen kostua baloratzen da. Atutxaren aburuz, “ezagutu beharreko informazioa batzen da txosten horietan, eta moduren batean edo bestean bateratu behar da” lantaldean jaso den informazioa. “Bai PP, bai PSE Gernikako Estatutuak oraindik duen ibilbide luzeaz ari dira azken egunotan, eta nire ustez garrantzitsua da dokumentu batean eta oso objetiboki (lantaldea, adituak, Jaurlaritza… egon dira honetan lanean) informazio guztia batzea. Txosten horietan argi eta garbi geratuko da bete ez den parteak kostu bat izan duela; alde batetik politikoa, eta bestetik ekonomikoa. Denok jakin behar dugu zertaz ari garen; gero, erabaki politikoak hartu beharko dira, baina behintzat zertaz ari garen jakiteko, informazioa bateratu beharko da”, azaldu du. Burukideak aurreratu duenez, orain batzordearen bigarren fase bat zabaltzen da “lan polita dago egiteke, eta prozesuak arina beharko luke izan” denon artean “aurrerapausoak emateko”. “Baina ni itxaropentsu nago; badakit akordioak eta bateratasunak zailak izango direla, baina ekin beharko diogu”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25