Prentsa Aretoa
Berriak
2015/09/29
Itxaso Atutxa: “Gobernu zentralak ezin du entzungorrarena egin Catalunyan erabakitzeko eskubidearen alde eman den gehiengo zabalaren aurrean”
BBBren presidenteak Rajoyren jarrera kritikatu du “aldarrikapen garrantzitsu honi erantzuna emateko ez ezik, ez da gai izan ezta hitz egiteko jarrera erakusteko ere”
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidente andre Itxaso Atutxak gaur goizean Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan baieztatu duenez, Gobernu zentralak “ezin du entzungorrarena egin”, iragan igandean catalunyar hauteskunde autonomikoetan hautestontzietatik “erabakitzeko eskubidearen alde irten zen gehiengo zabalaren aurrean”. Catalunyar herria zoriondu ondoren, Atutxak azpimarratu du oso garrantzitsuak izan direla parte hartzea eta “independentziaren aldeko botoak eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden alderdien emaitzak”. Dena dela, Madrilen “azken datu hau bazter batean uztea nahikoa ez zelakoan, ezetzaren multzoan jarri dute” kritikatu du; “Catalunyak hurrengo hilabeteotan egingo duen bidearen datu garrantzitsuaren aurrean gaude” gaineratu baino lehen.
“Erabakitzeko eskubidearen aldeko % 60ko gehiengo zabala dagoenean, uste dut Espainiako Gobernuak ezin duela, berriz ere, entzungorrarena egin, Rajoyk berak atzo egin zuen bezala; eta hori gainerako alderdiek ere ezin dute egin”, azpimarratu du. Bizkaiko jeltzaleen buruak Mariano Rajoy presidenteari galdetu dio “orain arte non egon ote den” “elkarrizketarako prest” dagoela esan duenean, Espainiaren batasuna errespetatu ezik ezinezkoa dela gaineratu duen arren, eta “zer nolako elkarrizketaz “ari den azaltzea eskatu dio. “Espainiako Gobernuko presidentea da eta ez da gai izan ez Estatu barruan ematen den aldarrikapen garrantzitsu honi erantzun bat emateko, ezta elkarrizketarako jarrera bat erakusteko ere. Ez dago ezertaz hitz egiteko prest, eta zilegitasunaz eta bera horren bermea dela esaten duenean, esan dezala catalunyar alderdiek zilegitasuna nola urratu duten, prozesu guztia lege barruan eraman dutenean. Rajoyk egiten duena da behin eta berriro beste alde batera begiratzea, entzungorrarena egitea. Gainera, bere alderdiaren porrota baloratzeaz eta irakurketa zentzuduna egiteaz ere ahaztu da”, baieztatu du. Zentzu honetan, Atutxak esan du “itxaropen gutxi” dituela “Madriletik hel daitekeenaren inguruan”, eta ez daki abenduko hauteskunde orokorren ondoren “ezer hoberik etor daitekeen”, “jakin badakigulako PSOE PPren antzekoa izan delako Espainiako batasunaz ari garenean”, zehaztu du.
Euskadiko egoeraz ere mintzatu da ordezkari jeltzalea. Esan duenez, EAJ-PNVk behin eta berriro eskatzen dituen eskubideak “konstituzioaren aurrekoak dira, herri honi berez dagozkion eskubideak”, alegia. “Beraz, erabakitze eskubidea argi egon behar da, gero herriak erabakiko du zer egin. Baina, erabakitze ahalmen hori izan behar dugu; nazio bat garela onartu beharra dago eta hori, gaur egun, gatza da Europa mailan ere ez onartzea”, esan du. “Foruetan agertzen zen moduan eta herri honen historian agertzen den moduan, Estatuarekiko aldebikotasunaren harreman hori sendo, argi eta idatziz agertu behar da. Bestela, ez dago bermerik benetan aldebikotasun horretan herri biek parean agertuko garenik. Eta hori gertatzen ez den bitartean, zalantzan ditugu aurrerapausoak zeintzuk diren ikusteko”, azaldu du.
Bizkaiko burukideak beste behin ere azpimarratu nahi izan du Autogobernu Ponentzia eta hortik “gutxieneko komun” bat irtengo dela, gehiengo hori, gizartera begira zabala izango bada “abertzaleenaz aparte, beste alderdien onespenarekin ateratzea” nahiko lukeela aitortu duen arren. Era berean azaldu duenez “inork ere ezin du beto eskubidea izan, ez guk abertzaleok, ezta besteok ere”. “Inposaketak ez datoz bat herri baten askatasunarekin. Ez dakit PPkoek askatasunetan sinesten ote duten, zalantzan jartzen dut beti, baina sozialistek gutxienez bidea ireki beharko lukete herriak erreferendum baten bidez izan nahi duena esan dezan”, azpimarratu du. Zentzu horretan zehaztu duenez, gai horretan PSE-EE alderdiak “Catalyunyara begiratu beharko luke, PSCko hainbat pertsona horren aldeko direlako, hau da, erabakitzeko eskubidea onartzeko prest daude, beraiek independentzian sinesten ez duten arren”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25