Prentsa Aretoa
Berriak
2013/10/15
Zierbena eguna 2013
Marce Elorza alkatea Gobernu-taldearekin egon da, bai eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentearekin, Xabier Sagredo burukidearekin eta Ortuella, Abanto Zierbena, Muskiz, Santurtzi, Sestao eta Trapagaraneko alkateekin ere. Jose Luis Herrerias “Txito” Zierbena Arraun Taldeko presidenteak jaso du ikurrina
Bizkaiko kostako herri honentzat hain garrantzitsua den egun honetan, Zierbena Egunean, Udalak, Marce Elorza alkatea buru duela, omenaldia egin nahi izan dio Zierbena Arraun Taldeari. Honako honetan, aintzatetsi nahi diogu Kantauriko Arraun Elkarteko Ligako txapelketan egin duen denboraldi bikaina eta Traineru Kluben Elkartean egin duen igoera.
Jose Luis Herrerias “Txito” Zierbena Arraun Taldeko presidenteak jaso du ikurrina.
Zierbenako alkate eta Gobernu-taldearekin batera honakoak bildu dira: Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea; Xabier Sagredo burukidea; Saulo Nebreda, Ortuellako alkatea; Maite Etxebarria, Abanto Zierbenako alkatea; Borja Liaño, Muskizeko alkatea; Ricardo Ituarte , Santurtziko alkatea; Josu Bergara, Sestaoko alkatea; eta Xabier Cuellar, Trapagaraneko alkatea.
Haiekin batera, ekitaldi honetan gurekin izan ditugu Javier Aranburuzabala, EAJko zerrendaburu Portugaleten, eta udalerri hauetako guztietako udal-batzarretako ordezkariak.
Zierbena Egunak desanexioa ospatzen du. Orain 21 urte, 1987an, 582 auzokidek banantze-eskaera aurkeztu zuten. 1992ko urriaren 15ean, Aldundiak udalerriaren independentzia onartu zuen, eta Aldapa auzoan ezarri zuen auzoburutza, aukera hori 1991ko martxoan egin zen erreferendumean, %70ek baino gehiagok bozkatu baitzuten.
Urte batzuk geroago, 2001ean, Bizkaiko Batzar Orokorrek Zierbenako udalerriaren banderaren herritar-agiria onartu zuten.
Zierbenak 6 auzo ditu: barrualdekoak, Kardeo, Aldapa, San Mames eta Harana; eta kostaldekoak, La Arena eta Portua. Horregatik, gure armarrian kakoa, arrauna eta galipoa agertzen dira, haien nekazari- eta arrantzale-izaera biltzen baititu.
Historia apur bat
Lehen, Somorrostro Haranaren parte zen Zierbena, hain zuzen, Enkarterriak osatzen zituzten 9 haranetako bat zen. Goi Erdi Aroan, hasierako monasterio eta parrokiak sortzen hasi ziren, eta, horien inguruetan, herrixka batzuk ere hasi ziren sortzen. Horrela, herria egonkortu egin zen eta administrazio-entitate bihurtu ziren: udalbatzak. Ondoren, errepublika-entitate egin ziren.
Ildo horretatik, Somorrostro Harana Lau Udalbatza izenez ezagutzen diren errepublika edo udaletxeetan (Zierbenako San Roman, Abantoko San Pedro, Abantoko Santa Juliana eta Muskizeko San Julian), eta Hiru Udalbatzetan zatitu zen (Santurtziko San Jorge, Sestaoko Santa Maria eta Trapagaran Haraneko San Salvador).
1842an, Abantoko San Pedro eta Santa Juliana udalbatzak udalerri bakarra sortu zuten. 1878an, Zierbenak bere lehenengo desanexio-saialdia egin zuen; bigarrena, 1941ean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25