Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2014/04/05

Ehun bat pertsona elkartu dira Getxon Bizkaiago! ekimena martxan jartzeko. Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarrei zuzendutako abian jarri duen parte hartze egitasmoa

Getxon egin da gaur BizkaiaGO! Ekimenaren lehen ekitaldia, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarren parte hartzerako sustatzen duen ekimena, eta enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko proposamenak pentsatzen jar daitezen, herrialde osoan mila bat pertsona mugiaraziko dituena. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea pozik agertu da lan partekatua egin den lehen lan jardunaldi honen emaitzarekin . "Hiritarrek esan digute itxaropena badutela, egin daitekeela eta denon ahaleginak batu behar ditugula. Herri ezberdinetako gizon eta emakumeekin hitz egin dugu. Bakoitzak bere ideologia ekarri du. Ardura eta ikuspuntu ezberdinak elkartu dira. Baina, bakarra da helburua: Bizkaia herrialderako etorkizun hobea, enplegu gehiagorekin eta jarduera ekonomiko biziagoarekin, etorkizun oparoagoarekin" laburbildu du Atutxak. Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkide eta EAJ-PNVk maiatzaren 25eko europar hauteskundeetarako eramango duen hautagaiak bere hitza eman du aldarrikapen horiek Europara iritsiko direla eta Europako erakunderik gorenetan kontuan hartuko dituztela.

rss Ezagutzera eman
Ehun bat pertsona elkartu dira Getxon Bizkaiago! ekimena martxan jartzeko. Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarrei zuzendutako abian jarri duen parte hartze egitasmoa

ARGAZKIA JAITSI

  • Itxaso Atutxa: "Akordioa irizpide duen lan eredu berri bat behar dugu"
    2014/04/05

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

BizkaiaGO! Ekimenaren lehen ekitaldi honetako benetako protagonistak (hasiera batean Basaurin matxoaren 22an egitea pentsatu zen, baina bertan behera utzi behar izan zen Iñaki Azkunaren heriotzagatik) izan dira Eskuinaldeko eta Uribe Kostako udalerrietatik etorri diren gizon eta emakumeak. Adin eta izaera guztietako hiritarrak , EAJ-PNVrekin inolako zerikusirik ez dutenak eta gaika banatu diren hamar mahaiak partekatu dituztenak (enplegua eta suspertze ekonomikoa, politika sozialak, ingurumena eta turismoa, kultura eta sormen industriak, gazteria, gobernu ona, landa garapena eta lehen sektorea, teknologia berriak eta etorkizuneko sektoreak,hezkuntza eta prestakuntza) talde jeltzaleak Eusko Jaurlaritzan, Foru Aldundian edo udaletan dituen herri kargudunekin.

BiscayTIK egoitzan elkartu direnen artean izan dira Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusi José Luis Bilbao, Hezkuntza sailburuorde Arantza Aurrekoetxea, Enplegu eta Lan sailburuorde  Ricardo BarkalaJosune Ariztondo, Pilar Ardanza eta Irene Pardo diputatuak, EBBren burukide Koldo Mediavilla, eta inguruko alkate batzuk:  Imanol Landa (Getxo), María Carmen Urbieta (Leioa), Anabel Landa (Berango) eta Javier Bilbao (Urduliz). “Zuei entzutera eta zuen proposamenak gogoan hartzera etorri gara" azpimarratu du Itxaso Atutxak topaketaren hasiera emateko hitzaldian. Izaskun Bilbaok ere parte hartzea bultzatzeko ekimena txalotu du: “Parte hartzea, zabalik egotea, gardenak izatea, ez dira aukerako gauzak.Ezinbestekoak dira, premiazkoak. Demokraziak berak aurkezten digun eskakizuna da, derrigorrez bete beharrekoa. Baina, horrekin batera, beharrizana eta aukera ere badira. Zuen jakinduria behar dugu, zure indarra eta ahalmena, eta tresnak garatzen eta jarrerak aldatzen ari gara. Boterea ez da guri bakarrik dagokigun zerbait. Elkarrekin egin behar dugu".

Enpresa handiei zuzendutako eskaera eta lan harremanetarako eredu berria

Bizkaiko EAJ-PNVren agintari gorenak hausnarketa prozesuaren ondorengo agerraldian plazaratu du ekonomian oinarritutako mezua. Itxaso Atutxak euskal enpresarien defentsa sutsua egin du .-"Ez dira dirua hartu eta korrika joaten diren horietakoa; herri honetako zutoinak dira , eta beraz, ez dira horrela astindu behar"-, era berean herriko enpresa handiei eskatu die Euskadin aparteko ahalegina egitea jarduera handiagoa sortzeko eta,aldi berean, enpresa txiki eta ertainei bultzada emateko motore izan daitezen. Eta berean lan harremanetarako eredu berria eskatu du, elkarrizketa lehenesteko  eta etengabeko xantaia eta gatazka baztertzeko. Finantza erakundeei eskatu die likidezia handiagoa ahalbidetzeko.

“Herri honetako enpresa handiek hemen aparteko ahalegina egitea behar dugu, hemen jarduera industrial handiagoa sortzea eta hemengo enpresa txiki eta ertainentzako motore izatea. Lan harremanetarako eredu berria behar dugu, elkarrizketa lehenetsiko duena eta xantaia antzua eta etengabeko gatazka baztertuko duena, ez baitute herri eta gizartea hondoratzea besterik ekartzen. Enpresa eta enpresari txiki horiek, pyme eta denda txikiak lagundu eta babestu behar ditugu, egiten duten lana aitortu behar diegu, haiek dira enplegua sortzen dutenak eta ekonomia dinamizatzen dutenak. Berriro esango dut, gure enpresariak defendatu behar ditugu. Ez dira lotsabakoak, ez dira dirua hartu eta korrika joaten direnak. Herri honetako zutoinik handiena izan dira eta izango dira. Nahikoa da horrenbeste astintzearekin".

Hau dena esan du Atutxak  euskal eredu ekonomikoa indartzeko: "Krisiaren aitzakiapean egin diren bidegabekeria guztietatik ihes egingo duen eredua, euskal ereduaren seriotasuna, profesionaltasuna eta zintzotasuna goiburu hartuko duen eredua. Pelotazorik gabe, inoren lepotik jardun gabe. Etorkizunerako eredua".

Bizkaiko herrietatik Europara

Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkideak Bruselako euskal lobby-ak Euskadiren interesetarako duen garrantzia azpimarratu du : “Ez dugu zuzentarauak betetzera mugatu nahi, erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartu nahi dugu. Asko dugu jokoan. Azken legealdi honetan euskal lobby-a sortu da Europan. Ehunka pertsona eta era guztietako erakunderen iradokizunak arau eta zuzentarauetan gauzatzea lortu izan dugu. Eta horri esker, are hobeak dira. Batzuei barregarri iruditzen zitzaien lobby hark funtzionatu egiten du eta hazten jarraituko du, parte hartzen, proposamenak aurkezten. Berari esker , EAJ-PNV dago Europar Parlamentuaren jarduera mailaren gorenean. Horra hor datu eta estatistikak , esan dudana argi eta garbi erakusten dutenak. Eskerrik asko!. Lankidetza hori gabe ezinezkoa izango zen. Horregatik esaten dugu Euskadi gehiago Europa berrian, Europa hobea izan dezagun".

Audioak