Prentsa Aretoa
Berriak
2014/07/08
Itxaso Atutxak Quirogari gogoratu dionez "EAJk edo Eusko Jaurlaritzak Madrilekin hitz egin nahi dutenean, zurea ez den telefonora deitzen dute"
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Euskadiko PPko presidenteari exijitu dio "EAJgatik izango balitz, ETAk hiltzen jarraituko luke" esanez egin zituen adierazpenak erretiratzea, eta barkamenak eskatzea "oso adierazpen larriak direlako, eta berak jakin badakielako”.
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak Arantza Quiroga Euskadiko PP alderdiko presidenteari exijitu dio "EAJgatik balitz ETAk hiltzen jarraituko luke" esanez egin zituen adierazpenak "erretiratzea", eta "barkamenak eskatzea" eskatu dio "oso adierazpen larriak direlako eta berak hori jakin badakielako". Atutxak adierazi du "oso larria da, bere alderdiko presidente gisa daraman urte betean beste alderdien kontra jardutea bere profil politikoa markatzeko. Ez du inolako harreman onik gainerako alderdiekin edo bere alderdiarekin, ezta gizartearekin ere, PPk Euskadin lortu dituen emaitzarik txarrenak eskuratu baititu". Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Bizkaiko jeltzaleen buruak baieztatu duenez "Quirogak bere presidentetzari edukia bilatu nahi dio, agian Eusko Jaurlaritzaren eta Madrilgo Gobernuaren arteko bitartekaria izango ez dela esanez. Baina, inork eskatu al dio halakorik? Ez du hori egiteko gaitasunik. Eusko Alderdi Jeltzalea edo Eusko Jaurlaritza Madrilgo Gobernuarekin hitz egiten saiatzen direnean, Quirogarena ez den telefonoa markatzen dute. Handikeria galanta da orain bere burua bitartekaritza lanerako eskaintzea. Ez dugu halako bitartekaritzaren beharrik izan". Atutxak amaitzeko salatu duenez "Quiroga ez da elkarrizketarako bideak sortzen laguntzen ari. Urte beteko agintaldian ez dugu proposamen politiko bakarra entzun" eta beraz "alderdi politikoekin, bere alderdiarekin eta hiritarrekin loturak sortzera "animatu nahi izan du.
Mariano Rajoy Espainiar Presidentearekin gaur egun egon daitekeen zubiaz galdetu diotenean, burukide bizkaitarrak erantzun du harremana egon badagoela baina "behar besteko fair play" delakorik gabe. "Espainiar Gobernuko presidenteak ez ditu baloratzen ezta erantzuten ere Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egiten dizkion eskakizunak. Arintasun eta eraginkortasun handiagoa beharko litzateke, baina dena atzeratzen da". Atutxa kezkatuta agertu da Rajoy-ren ohiko estrategiaren aurrean. “Arazoak ez dira berez desagertuko aurre egin gabe" eta "Moncloatik horrenbeste berandutzen diren erantzunei eraginkortasun handiagoa" ematea eskatu dio.
Atutxak baieztatu duenez EAJ-PNVk bere "hasierako jarrera" mantentzen du ETAren amaieraren kudeaketaren inguruan, espetxe politikaren eta presoen egoeraren aurrean, eta gertatzen ari dena "talde horren aldetik ematen den "gelditasun argia" dela esan du. Atutxak gaineratu duenez "inola ere ez da eman” EAJren diskurtsoaren inboluzioa, talde jeltzaleak eta Eusko Jaurlaritzak Exekutibo zentralari eskakizunak egiteko orduan "bere betiko jarrera" mantendu izan duelako . Atutxak bai uste du Bilduk " beste gai batzuen bidez informazioaren egunerokotasunetik" atera duela "beraiek eginiko bidean presoengandik hurbil dauden elkarteen aldetik eta ETAren aldetik dagoen gelditasuna". Bizkaiko jeltzaleen buruak deitoratu duenez ETAko presoen aldetik eta ezker abertzalearen aldetik "mugimendurik egon ezean" "zaila izango da Espainiar Gobernua presionatuta sentitzea, beraiei bai ikusi baitiegu mugitzeko asmorik ez dutela".
Amaitzeko, burukide jeltzaleak balizko zerga erreforma berriari buruz galdetuta erantzun duenez "eztabaida hau ireki da Espainiar Gobernuak egin duen proposamenarekin, hainbat gairekin oso urduri baitago, eta batez ere hurrengo hauteskunde orokorren aurrean. Kezkatuta daude gehiengo absolutua galtzeko aukerarekin eta alderdibitasuna apurtzearekin eta beste gehiengo mota batzuk etortzearekin. Horrek eraman ditu zergak jaisteaz hitz egitera; hori oso populista da. Edozein kasutan, Euskadin bai daukagu duela 8 hilabete egin zen erreforma fiskal berria eta doitze prozesuan dago gaur egun, beraz, ez dugu praktikan jartzeko aukerarik izan. Fiskalitatea progresibotasun neurriek arautu behar dute gauza guztien gainetik bidezkoa izan behar duelako eta horretan, Euzko Alderdi Jeltzalea hiritarrak babesteko prest egongo da beti, baina era berean, gardena izan behar du eta konfiantza giroa sortu behar du. Fiskalitatea ezin gara urtero aldatzen ibili,horrek esparru ekonomikoan segurtasunik eza sortzen baitu. Konfiantza eta egonkortasuna sortu behar da eta Euskadin egin zen azken erreformak adostasun zabala lortu zuen, oso ondo aztertua. Praktikan jarri behar da emaitzak ezagutzeko eta,edozein kasutan, doikuntzak egingo dore. Baina hemen egin dugun erreformak oso adostasun maila handia lortu du".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25