Prentsa Aretoa

Berriak

2014/10/08

Itxaso Atutxaren esanetan EAJ-PNVk hautagaiak aukeratzeko orduan "pertsonen balioa, beren gaitasun profesionala eta, batez ere, beren balore pertsonalak" izan dira aintzat hartu direnak

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxak gaineratu duenez, "Espainia markaren aterki azpian egoteak arazo eta balazta" izaten jarraitzen du Euskadiko ekonomiarentzat.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxak azpimarratu duenez Euzko Alderdi Jeltzaleak ahaldun nagusirako hautagaia, Batzar Nagusietako presidenterako eta Bilboko alkaterako hautagaiak aukeratzeko orduan aintzat hartu direla "pertsonen balioa, beren gaitasun profesionala eta beren balore pertsonalak. Batez ere, kudeaketa gauza guztietan jaun eta jabe dela ematen duen aldi honetan, guretzat hori  ere bada, eta uste dut alderdi modura kontuan hartzen gaituztela erakundeak ondo kudeatzeko dugun gaitasunagatik, baina uste dut guretzat funtsezkoa den zerbait azpimarratzeko momentua dela: pertsonek zerbitzu publikoan lan egiten dutenean erakusten dituzten baloreak. Eta benetan uste dut balore horiek hiru hautagai hauengan ematen direla".

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan eta EH Bilduk "herri akordioak" lortzeko bidean "jokaera malguagoak" eskaintzeko izan dezakeen jarreraz galdetu diotenean, Bizkaiko jeltzaleen buruak baieztatu du Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaiko erakundeetan "ez duela antzeman" "hurbilketarik" EH Bilduren aldetik. Koalizioak zinegotzi jeltzaleen kontra aurkeztu dituen etengabeko salaketak gogora ekarri ondoren azpimarratu du  espero duela haien aberri exekutibek ere  akordioak bilatzeko jarrera hori berori "herrialde ezberdinetara iritsi behar dela" adieraztea.

Bizkaiko EAJ-PNVren buruak gaineratu duenez "egia da nolabaiteko hurbiltzea eman dela, Exekutiben artean hitz egiten ari direlako; gainera, publikoa da eta horrela behar du izan" baina baieztatu du hori ez dela oraindik aldundira edo udaletara iritsi. Era berean azaldu du jeltzaleek hurbiltzeko eskaintza hori "askoz lehenago" egin zutela, eta gogoratu du hauteskunde autonomikoen ostean ere EBBk eta Lehendakariak berak akordioak talde politiko guztiei planteatu zizkietela.

Orain, Bizkaiko Bildu taldeak "erakutsi beharko du bere jarrera hori egiazkoa dela". "Eta nik ez dut ikusten, ez dut udaletan antzematen, ez dut ikusten, esate baterako, gure alkate eta zinegotziak auziperatuak izan direnean, Bildukoek dena zigor bidetik eramaten dutelako, bide administratibotik ezer gehiago lortzen ez dutenean; eta gero, dena artxibatua izateko".

Atutxak beste alde batetik baieztatu du "Espainia markaren aterki azpian egoteak arazo eta balazta" izaten jarraitzen duela Euskadiko ekonomiarentzat. "Espainia markak" une honetan  "ez digu onik egiten eta gainera balazta ere bada euskal ekonomiarentzat". "Egia da Espainia merkatu garrantzitsua dela Euskadirentzat, baina Europako beste merkatu batzuk diren moduan, eta gainera, gure merkaturik nagusiena ere ez da" azaldu du.

Amaitzeko, eta azken egunotan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren gaiaren inguruan sortu diren hika-mikez galdetu diotenean, Itxaso Atutxak baieztatu du Sarrerak Bermatzeko Errenta oraingo egoerara "egokitu" beharra  egongo dela,baina bere alderdiak ez duela  errenta horiek murrizteko edo "desagerrarazteko "asmorik.

Hurrengo hauteskundeetan EAJ-PNVk Bizkaian irabazten baldin badu gizarte babeserako sistema mantenduko ote duen galdetu diotenean argitu du "orain arte bezala" mantenduko duela.

Enplegu eta Gizarte Gaien Sailburu Juan María Aburtok berak azaldu duenez, neurri horiek onartu zirenetik, Sarrerak Bermatzeko Errenta kasu, egoera "aldatu egin da" eta beraz "orain daukagunera egokitzeko lana egin beharko da".