Prentsa Aretoa
Berriak
2014/10/20
Itxaso Atutxak "oinarri sendoak eraiki" nahi ditu "denontzako bizikidetza egitasmoa sustraitzeko"
Itxaso Atutxa EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, eta ETAren jardun armatuaren behin betiko amaieratik igaro diren hiru urteez galdetu diotenean erantzun duenez "neurririk gabeko poztasuna izaten segitzen du.
Hiru urteren buruan ikus dezakegu orain askoz hobeto gaudela. Egia da ez dugula suspertzeko lana amaitu, eta bizikidetza eraiki behar dugula. Ezin dugu iragana ahaztu eta ezin ditugu ahaztu ETAren mehatxupean txarto, hain txarto egon ziren haiek guztiak. Oinarri sendoak eraiki behar ditugu denontzako bizikidetza egitasmoa sustraitzeko. Orain, bizikidetza eraikitzeko lana egin behar dugu.Eskuzabalago izan behar dugu Bake eta Bizikidetza Planarekin, alderdi politiko batzuen ahalegin txikiarekin, berriro ekin baitiezaiokegu. Legebiltzarreko ponentziek emaitza handiak ematen dituzten harreman esparruak dira. Erabil ditzagun eta ondorioetara irits gaitezen, inguru horretan sor daitezkeen mikro-akordio guztiak bateratuz".
Zoru etikoaren birformulazioaz eta EH BIlduk adierazpen berria egiteko izan dezakeen jarreraz galdetu diotenean, Atutxak aitortu du "apur bat nahastuta" dagoela koalizioak hartu duen jarrerarekin: "Hasier Arraizi diskurtso bat entzuten diot, baina bere alderdiko beste bozeramaileei bestelako diskurtsoa entzuten diet" kritikatu du. Ondoren gaineratu du gai honetan ezker abertzalearen diskurtsoa "bipolarra" dela. Beste alde batetik aitortu du PSEren aldetik, "PPrengandik ez baitut espero", "irekitzeko ahalegina egitea" espero duela "zoru etiko honen inguruan edo beste proposamen baten inguruan adostasun bideak bilatzeko". "PSEren jarrera oso gogorra izan zen iragan udan, baina Rodolfo Aresen eskutik zetorren eta berak prozesu hau ulertzeko modu oso zehatza zuen. Exekutiba berria nork osatzen duen osatuta, agian itxaropen txiki bat izan genezake, baina denon eskuetan dago akordioak bilbatzeko aukerak izatea" gaineratu du.
Javier Maroto Vitoria-Gasteizko alkateak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren kontra aurkeztu duen ekimen proposamenaren inguruan, Bizkaiko jeltzaleen buruak zera azpimarratu du "PP boto bila ari da esparru horretan, hauteskunde urtea da. Marotok eta De Andrések oraindik ez dute ulertu oparotasuna eta solidariotasuna batera doazela eta joan behar dutela. Eredu eta aukera kontua da. Pertsonak dira gauza guztien gainetik daudenak eta pertsonak dira gure lehentasuna. Guk ez dugu Euskadi insolidarioa nahi, eta gizarte laguntasunen sistemaren alde egiten segituko dugu. Edozein kasutan, behar den guztia egingo dugu euskal ongizate sistema mantentzeko. Denok ditugu eskubide berberak eta ez gara gu izango eskubide horiek murriztuko dituztenak. Zorrotz jardun beharko dugu laguntasunak emateko orduan eta laguntasun horiek errealitate berrietara egokitzeko orduan. Baina, hobetzeko izango da. Onartu ezin duguna da euskal gizartearen zati bat geratzea, krisi honetatik beste zatiarekin batera irten gabe”.
Amaitzeko, Atutxak zera gogoratu nahi izan du Bizkai Buru Batzarrak Bilboko alkaterako hautagai eta Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai gisa aurkeztu dituen izenez galdetu diotenean “Bilbao hiri anitza da eta hainbat errealitate uztartzen dira bertan. Juan Mari Aburto BBBren eta Bilboko Batzarren Artekoaren proposamena da nazioarteko Bilbo, Bilbo sozialarekin lotzeko; bi elementu dira batera joan behar dutenak. PPren eredua da Maroto jauna eta gure eredua da Juan Mari Aburto, herri honen alde lanpetuta eta arduratuta egon daitekeela erakusteko. Unai Rementeria, etorkizunerako balore handia da Bizkairako, eta erakunde eta enpresa pribatuetan egin duen ibilbideak abalatzen du kargu horretarako”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25