Prentsa Aretoa
Berriak
2014/11/27
Itxaso Atutxa: “Langabezia murriztu behar dugu beste pertsonei laguntzeko baliabide gehiago izan ditzagun”
Itxaso Atutxak, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak Tele7 telebista kateari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez "langabezia borrokatzea, enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea dira EAJ-PNVren lehentasunak, gauden erakundean gaudela”.
Atzo gauez Tele7 telebista kateari eskaini zitzaion elkarrizketan, Itxaso Atutxa EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak oso balorazio ona eman zion Artur Masek planteatu duen ibilbide orriari. "President jauna lidergo handia erakusten ari da, alderdikeriatik urrunduta. Izan ere, esan du zerrenda bateratzaile horretan burua izango balitz, ez litzateke hautagaia izango prozesua amaitutakoan. Mas prozesua legitimatzen ari da oso jarrera irekiarekin, catalunyar emakume eta gizonen president-a dela erakutsiz" azaldu du.
Euskadi eta Catalunyaren artean egon daitezkeen antzekotasunez galdetuta, jeltzale bizkaitarren buruak bere errespetua eta miresmena adierazi nahi izan du catalunyar herriak bere bidea aukeratu ahal izan duelako "espainiar gobernuaren aldetik behar zuen legitimotasuna jaso ez duen arren". “Guk nahi duguna da galdetzeko aukera izatea, erantzuna dena delakoa izanda ere. Galde dezagun askatasun osoz eta erantzuna ez bada alderdi abertzaleok nahiko genukeena, beste alternatiba bat bilatuko dugu gure herriarentzat nahi dugun hori garatu ahal izan dadin. Errespetatzen lehenak izango gara. Baina, gutxienez, galdetzeko eskubidea aitortu diezagutela" azpimarratu du burukideak.
Hiritarren artean egin diren kontsulten inguruan, BBBren presidente andreari galdetu zaio Usansoloren segregazio posibleaz. "Guk galdetu behar dela pentsatzen dugula erakusteko, ikusi besterik ez dago Galdakaoko alkateak Usansolori eta Usansolo Herriari planteatu zitzaiola kontsulta lege barruan egitea. Iragan igandekoaz, argi dago ez dugula entzungorrarena egingo segregazioaren alde bozkatu zuten 2000 pertsonen botoen aurrean, gu ez gaude ez itsu ez gor, herritarrek beren borondatea adierazi baitute. Baina, Ibon Uribe eskaini duena izan da iritzi hori babes legala emateko prozesua. Otsailerako planteatu zen, bihar (gaurkoaz) osoko bilkura dago Galdakaon eta bertan erabakiko da ibilbide orria. Usansoloko herritarren gehiengo zabalak nahi badu, legea betetzen bada eta gutxieneko baldintzak ematen badira, jakina Foru Araua alda daitekeela. Eta gu bide horretan laguntzeko prest gaude" berretsi du Atutxak.
RGI laguntasunen kontrolaz burukideak ezberdintasuna egin nahi izan du "sistema berrikusteko beharraren eta RGI bezalako laguntasun baten beharraren kontzeptu eta filosofiaren kontra egotearen artean; erabat desberdinak direlako”. “Kontrolak gorenean egon behar du beti, baina kontrol horrek ezin gaitzake kontzeptuaz zalantzak izatera eraman. Herri honetako herritarrak daude inolako sarrerarik ez dutenak. Europar gizartea gara eta gehien duenaren eta gutxien duenaren arteko ezberdintasuna ez dugu amildegia izaterik nahi. Eta, gauza guztien gainetik, gizarte solidarioa nahi dugu. Ni ez nago prest behar duenari erietxeko atea ixteko edo pediatra ukatzeko".
Bizkaian eman diren azken langabezi datuen aurrean Itxaso Atutxak azaldu duenez "langabezia borrokatzea, enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea da gure lehentasuna: Gure kezka eta gure ardura nagusia; eta, hala izaten segituko du. Gai hori ez badugu hobetzen, zail egingo zaigu kezkatzen gaituzten gainerako gaiak konpontzea. Langabezia murriztu beharra dugu beste pertsonei eta beste jarduerei laguntzeko. Bizkaian 50 milioi euro inbertitu dira azken urteotan 6000 lanpostu sortzeko. EAJren lehentasun absolutua da, gauden erakundean gaudela".
BBBren presidente andreak era berean gogoratu duenez "ezker abertzaleak gure alkateak, zinegotziak epaitegietara eramateko jarri dituen auziak artxibatuta daude. Azken urte biotan egin diren hogei bat salaketak, artxibatuta daude gaur egun; kasu bakar batean ere, gure herri kargudunek ez dute juiziora joan behar izan. Gainera, auziperatu hitzak ez du errudun esan nahi. Eraso horien kontra egiten dugu. Horiek pertsona guztiak beren herrietan delinkuente gisa aurkeztu dituzte eta bi urte geroago auzi guztiak artxibatuta geratu dira...... ezin dugu onartu. Oso gogorra izan da beraientzat eta beren senideentzat. Nork garbituko du orain pertsona hauen ohorea, nork defendatuko du beren izen ona eta ibilbidea? Inortxok ere ez. Eta, gaur egun, iritzi publikoaren aurrean auziperatu gisa agertzea oso larria da, lege markoan horren larria ez den arren" esan du burukide bizkaitarrak.
Herrialde exekutibaren buruak gogora ekarri du 2011 urtean Alderdia eraberritzeko hasi den prozesua eta laster amaitzear dagoena "Baina orain, beste egoera bat sortzen zaigu. 40 urte inguruko gizon eta emakumeak ditugu, batzuk ez dira adin horretara heldu, eta pare bat legegintzalditan izan dira alkate edo zinegotzi, eta beren aurreko bizitzara eta beren ohiko lanera bueltatu behar dute" aitortu du. "Gizon eta emakume asko ditugu udal bizitzan izan direnak, politikaren alorrean, alde handiarekin, esparrurik gogorrena. Ibilbide horrek pertsona prestatuak uzten ditu beste lanetarako, eta hori ere bada oso garrantzitsua. Eta, beren lanbidera bueltatzen direnentzat ere, garrantzitsua da arlo hori ezaguna izatea eta beste esparru batetik beren jakinduria eskaintzea" azaldu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25