Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/16

Rementeriak Bilbao-Bizkaia markaren aldeko apustua egingo du, lurralde osoa kalitatezko helmuga turistikoa izan dadin

Bizkaiko ahaldun nagusigai jeltzaleak Getxon adierazi duenez, turismoa aukera paregabea da Bizkaiarentzako. Getxoko itsas bidaien kaian egin ditu adierazpenok, baina horrez gain, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiari eta bere lantaldeari eskertu egin die arlo honetan lurraldea lehen mailako azpiegiturez hornitzeko egindako lana.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Rementeria turismoari buruz Bizkaian
    2015/05/16

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

“Orain, lan horri jarraipena emateko garaia da”, azpimarratu du. Bilboren eta Bizkaiko beste eskualde batzuen arteko lankidetza sustatu behar dela esanaz jarraitu du: “Turismoaren alorrean baliotsuak diren eskaintzak sortzeko eta hainbat eskualderen produktu turistikoak barne hartzen dituzten eta Bizkaia bisitatzen dutenen esperientzia aberasten duten ‘esperientzia-paketeak’ elkarrekin diseinatu eta sustatzeko. Lurralde osoari balioa eman behar zaio kalitatezko helmuga turistikoa izan dadin”.

Bizkaiak 1.200.000 bisitari jasotzen ditu urtean, eta 10 bisitaritik 4, nazioarteko turistak dira. Turismoak BPG-aren  %5 osatzen du dagoeneko. Gainera, Bizkaiko hiriburua turismo gune benetan garrantzitsua da, batez ere azken urteotan jasan duen eraldaketarengatik eta baita daukan eskaintza kulturalarengatik ere. Gauzak horrela, gainontzeko eskualdeak aintzat hartzeaz gain, Bilbo “luxuzko bidelaguna” dela azpimarratu du Rementeriak. “Bilbok izen handia du mundu mailan”, erantsi du. Horregatik, Bilbok duen izen ona erabili egin behar da, gure lurraldeak arrakastaren bide berbera jarrai dezan. Bada, ezinbestekoa da Bilbo-Bizkaia hitzarmena ezartzea gure lurraldean sartzean “Basque World” atea ireki egiten dela ulertzeko.

Rementeriak nabarmendu du Bilbao-Bizkaia marka nazioarteko foro, azoka eta ekitaldietan behin eta berriz erakustea Bizkaiarentzako interes estrategikoa izango dela. Bizkaiko turismoa bultzatzeko bideetako bat merkataritza alorrean ekintza berritzaileak garatzea eta merkatari txikiei  lanak erraztea izango da. Rementeriaren iritziz, ekintza berritzaileen bitartez turismoaren sektorea indartzeko unea heldu da, eta horretarako, erronka bezala ezarri du eskualde guztiek turismoa aintzat hartu, eta ibilbide eta esperientzia erakargarriak eskaini ditzatela. Izan ere, datuen arabera, sektore hau bultzatzeak, enplegua eta aberastasuna sortzea eragiten du.

Gainera, hirigune historikoak suspertzeko planaren barruan, merkataritza bera ere bultzatzeko planak abiatuko dira. “Bizkaian 16 hirigune historiko dauzkagu. Turismorako eta merkataritzarako 16 aukera paregabe. Hirigune horietan erabateko aldaketak egingo ditugu; baina ez soilik aurpegia aldatzeko, euren bihotza bera ere, eraldatzeko baino”. Bada, Unai Rementeriak, datorren agintaldian hirigune historikoak suspertzeko proposamena ezarri du bere programaren barnean. Horretarako, udalekin elkarlana egitea berebizikoa izango da.

Bizkaia gune pribilegiatua dela esan du Rementeriak, izan ere, Loiuko aireportuak 30 hegaldi zuzen dauzka eta urtean 4 milioi lagunek erabiltzen dute aireportua. Lurreko garraiobideari dagokionez, hiri barrukoak eta herrien arteko garraioak (metroa, tranbia, Bizkaibus, trena…) goi-mailako kalitatekoak dira eta balorazio eta gogobetetasun-maila handia jasotzen dute.

Rementeriak abiadura handiko trenaren inguruko interesa erakutsi du, eta azpimarratu du Bilboko Portua Bizkaiak itsasora zabalik duen atea izateaz gain, gure Lurraldeak duen autopista zuzena ere badela. Horrela, Bizkaiak barne eta kanpo lotura paregabeak dauzka, garraiobide zerbitzu publikoa barne.

Turismoaren alorrerako lan-proposamenak Tokiko Merkataritza Guneen Suspertzerako Plana ere, beregain hartzen du; horrela, ekintzaile berriei laguntza zuzena eskainiko zaie. Azken batean, merkatal gune txikiak, tokiko dinamizatzaile izateaz gain, enplegu berriak sortu eta Bizkaian kontsumoa areagotzea lortu nahi da.