Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/18
Rementeriak esan du hauxe ez dela esperimentuetan aritzeko unea eta “kostata lortu duguna” ez galtzeko botoa eskatu du
Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-PNV-ren hautagaiak baieztatu du Gernika-Lumon José Mari Gorroñorekin egin den koalizioa dela “pertsonez arduratzen diren pertsonen” eredua, “banatzen gintuena alde batera utzi eta elkartzen gaituena azpimarratzen jakin izan dutelako”
Hunkituta agertu da ahaldun nagusirako hautagai jeltzalea Gernika-Lumon, Urdaibaiko hiribilduan, bere etxean, herri oso baten askatasunaren eta bakearen sinboloa den herrian. Unai Rementeriak gaur arratsaldean gogoratu du bonbardaketaren urteurrena; gaurko ekitaldian gogoratu du ezinezko egiten zaiola “gure amuma eta aititeek garai hartan sufritu behar izan zutena “ez irudikatzea. “Baina, handik ateratzeko gai izan ziren, gu aurrera ateratzeko indarra izan zuten, herri hau errautsetatik birsortzeko kemena erakutsi zuten”. Adibide hori gogoan, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak foru hiribildua eta Urdaibai osoa biziberritzeko egin diren egitasmoen garrantzia aldarrikatu du, besteak beste Gernika-Lumoko Elkartegia. “Hitza ematen dizuet, Gernikara eta Bizkaia osora jarduera ekonomikoa eta enplegua ekartzeko ahalegina egingo dudala, eta oinarrizkoenetik hasi gara. Gure indarrak batzea izan da lehen urratsa. Horregatik, José Mari ( Gorroño) eta EAJ-PNV elkarrekin goaz, elkarrekin indartsuago garelako. Etorkizunerako ideia bera partekatzen dugulako: Gernika hazi araztea. Horregatik, banatzen gintuena alde batera utzi, eta elkartzen gaituenaren balioa azpimarratu dugu. Hauxe ere bada pertsonekin arduratzen diren pertsonen eredua eta lezioa, hauek ez dira alderdiez besterik arduratzen ez diren pertsonak” aldarrikatu du.
Rementeria ilusioz beteta agertu da Bizkaian bakean bizi den gizartea, hazteko bidean dagoen sare industriala eta suspertzeko lanean dena ematen ari diren Erakundeak daudelako. “Hau ez da esperimentuetan aritzeko momentua. Kostata lortu dugu herri hau altxatzea. Hau ez da horrenbesteko esfortzua egin duguna galtzeko momentua. Eta, erabaki hori zuen eskuetan dago. Txarto daudenak hobeto egotea bilatzeko konpromisoa hartzen dugu. Eta ez dugu onartuko ondo daudenak txarrago egotea. Bizkaiko bizitza kalitatea ez du inortxok ukituko. Ez ezazue halakorik onartu” eskatu du EAJ-PNV-ren hautagaiak , Alderdiko gazteek boto bakoitzari ematen dioten garrantzia gogora ekartzen duen goiburua gogora ekarriz. “Boto bakoitzarekin daukazue gizartea eraikitzeko tresna. Igandean gutunazala ilusioz eta itxaropenez betetzea eskatzen dizuet. Jarduera ekonomikoarekin eta kalitatezko enpleguarekin. Euzko Alderdi Jeltzalearen botoarekin betetzea eskatzen dizuet”.
“Guk taldea daukagu, esperientzia daukagu eta inoiz baino ilusio gehiago daukagu. Hurrengo lau urteak oso garrantzitsuak dira Gernikaren etorkizunerako”, esan du José Mari Gorroñok, Euzko Abertzaleak-Euzko Alderdi Jeltzalea koalizioaren alkategaiak. Ildo beretik, zehaztu du “pertsonak eta herria hau gauza guztien gainetik daudela eta horregatik sortu da EA/EAJ koalizioa. Herriaren alde sortu den koalizioa, alegia. Bere lehenengo xedea, herria biziaraztea da eta ezin dena onartu da batzuek norabide batean joatea eta beste batzuek beste batean; indarrak batu behar ditugu”. Bere mintzaldian aipatu duenez, “trena martxan jarri behar dugu” ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko, eta horretarako “Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa” beharrezkoa dela esan du, “eta tren-makina martxan baldin badago, gainerako bagoiak, merkataritza, turismoa eta beste zerbitzu batzuk… ziztu bizian ibiliko dira”.
Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, izan da hitz egiten azkenekoa herriko Foru Plazan gauzatu den mitinean; honetan, 400 alderdikide eta lagun inguru batu dira. Mintzaldian koalizioaren garrantzia nabarmendu du: “Gernika-Lumorentzat ona da, baina baita ere Bizkaia eta Euskadirentzat”. Gainera, zehaztu duenez, “Gernika herri honentzat nahi dugunaren islada izan behar du”. José Mari Gorroñoren adibidea jarraituz, Ortuzarrek esan du akordio hau “tren hori hartuko duen bidearen errailak” direla. “Gauza bat argi dago, batasunetik eraginkorragoak izango gara eta Gernika distira egitea lortuko dugu; gure ikurra delako, euskaldun guztion ikurra, eta hau, konpromisoaz aparte, betebeharra ere bada”. EBB-ko presidentea bukatu du esanez maiatzaren 24tik irtetzen diren erakundeak “susperraldi garai honetan zeregin aktiboa izango dute. Gernikan, Bizkaian eta Euskadin egiteko bi modu bakarrik daude: baiezkoa edo ezezkoa. Eta guk, Gernikan ere, baiezkoa gara. Eta koalizio honek baiezkoa esango dio etorkizunari, garapenari, ekonomiari, enpleguari eta politika egiteko beste era bateri”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25