Prentsa Aretoa

Berriak

2015/09/08

Durangoko Udalak 2015-2016ko ‘Mugi Zaitez-Muévete’ programa aurkeztu du, adinekoentzako ekintzen egitarau berria

Hainbat jarduerez osatutako programa diseinatu da 560 baino plaza gehiago eskainiz

rss Ezagutzera eman
Durangoko Udalak 2015-2016ko ‘Mugi Zaitez-Muévete’ programa aurkeztu du, adinekoentzako ekintzen egitarau berria

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko Udaleko Gizarte Ekintza eta Enplegu sailak 2015-2016 ikasturteko ‘Mugi Zaitez-Muévete’ programa aurkeztu du gaur goizean, adinekoentzako ekintzez betetako egitarau berria. Programa honekin Durangoko Udalak jarraitzen duen helburua zahartzaro pozgarria bultzatzea da, bizitzaldi horretan jarrera baikorra eta ilusioz eta aukeraz betea izan dadin.

Liburuxka honetan agertzen diren ekintzen bidez, gure herriko adineko guztien behar, eskakizun eta ezaugarriei erantzuna eman nahi dizkiegu. Azpimarratzekoa da, nobedade gisa, aurten teknologia berrien inguruko ikastaroak indartu direla. Besteak beste, ofimatika, sare sozialak, oinarrizko Internet-a eta Google Apps ikastaroak eskainiko dira.

Ukaezina da erreminta horiek abantaila asko ematen dizkietela bizitzan zehar horiek barik bizi izan diren nagusiei. Gaurko gailuak intuiziozkoago eta erabiltzeko errazagoak dira, eta erabilgarritasun itzelak dituzte: joko elektronikoek laguntzen dute memoria eta buruko beste trebetasun batzuk hobetzen, sare sozialek komunikatzeko eta erlazionatzeko leku bat eskaintzen dituzte, esperientziak, iritziak eta pentsamenduak erraz eta azkar partekatzeko moduan.

Teknologia berriei esker, urrun dauden senide eta lagunak hurbilago izan ditzakegu, edozein motatako informazioa lortu dezakegu, kudeaketa administratiboak errazagoak dira… azken finean, teknologiaren aurrerapenek bizikalitatea hobetzen laguntzen digute isolamendua eta mendekotasunaren eragina txikituz.

Urtero lez, hainbat jarduerez osatutako programa diseinatu da. Guztira 561 plaza eta 22 ikastaro eskaintzen dira. Horietatik 10 ikastaro luzeak izango dira eta beste 12 laburrak. Luzeek 12 euroko prezioa izango dute eta laburrek 6 eurokoa. 

Ekimenak hainbat programa hartzen ditu barruan, gero eta heterogeneoagoa den talde honi eskaintza egokiena egiteko asmoz:

Zahartze aktiborako programa

Nagusiak 8.0. programa: autonomia pertsonala mantentzeko programa: jokaera desberdinak eskaintzen ditu adin nagusiko pertsonei, zeren eta orokorrean askatasun eta osasun maila handia eduki arren, arreta behar dute adin luzera arte. modu autonomoan bizi izateko.

Lagunkide: Pertsona zaharra laguntzeko programa. Programa honen bidez, boluntarioen parte-hartze soziala bultzatu nahi dugu, bakarrik bizi diren adineko pertsonei modu jarraituan konpainia eskaintzeko edo zeregin zehatzak egiteko unean uneko laguntza emateko.

Esperientzia institutua (DEI): esperientzia Institutuak heziketa eskaintzen die Durangaldeko 55 urtetik gorakoei, norberaren iritsi eta usteak trukatzeko foroak bultzatuz, heldutasunak ematen duen esperientzia baloratzeko.

Zaindu programa: mendekotasuna duten senide zaintzaileentzako laguntza, prestakuntza eta orientazio zerbitzua