Prentsa Aretoa

Berriak

2015/10/08

Itxaso Atutxak baieztatu du autogobernuaren defentsan EAJ-PNV “ tinko eta oldarkor” jardungo duela

BBBren presidente andreak berretsi du Ekonomia-ituna eta kupoa “marra gorria” direla “gainditzen utziko ez duguna; hori ez da euskal alderdi edo erakundeen gauza soilik, euskal gizartea da horretarako prest egongo ez litzatekeena”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Itxaso Atutxak baieztatu du autogobernuaren defentsan EAJ-PNV “ tinko eta oldarkor” jardungo duela
    2015/10/08

    ARTXIBOA JAITSI

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, gaur goizean adierazi du Ekonomia-itunaren eta kupoaren inguruan gaur egun garatzen ari den eztabaida erabat “kalkulatuta” dagoela eta “inor esparru horretan gure bila badator, hantxe aurkituko gaitu, autogobernuaren defentsan” eta, jakina, EAJ-PNV “tinko eta ordarkor” jardungo du gai honetan. Hitz horiekin mintzatu da Bizkaiko jeltzaleen burua gaur goizean Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan. Atutxaren esanetan “gainditzen utziko ez dugun marra gorria da”, “ hori ez baita euskal alderdi edo erakundeen kontua soilik, euskal gizartea delako marra gorria apurtzeko prest egongo ez litzatekeena”.

Zentzu berean gogoratu du Ekonomia-ituna “Euskadi eta Estatuaren arteko hitzarmena” dela “alderdi biek errespetatu behar dutena”. “Oso gogorra da pribilegioa dela entzutea” esan du “baina, halakorik izango balitz ere, zergatik ez dugu partekatzen?” Eskaini du Atutxak. BBBren presidente andreak esan du EAJ-PNV prest egongo litzatekeela gainerako autonomi erkidegoek sistema berbera izan dezaten: “Esaten dutenaren arabera, pribilegioa baldin bada, zergatik ez dute eurentzat ere antzeko ituna eskatzen? Arrisku osoa suposatzen duela jakin dakitelako” baieztatu du. Bizkaiko jeltzaleen buruak azaldu du Euskadik Estatuari kupoa ordaindu behar diola unean uneko egoera ekonomikoari begiratu gabe “ejertzitoa ordaintzen dugu, erregea ordaintzen dugu,Kanpo Arazoetarako Ministerioa eta solidariotasun funtsak ordaintzen ditugu.Beraz, pribilegioa dela uste badute, jar dezagun ekonomi ituna gainerako autonomi erkidegoentzat, ea zer gertatzen den” ezarri du.

Beste alde batetik, Atutxak azaldu du “albiste ona ez dela” Euskadiko popularrek Legebiltzarrean aurkeztu zuten Askatasun eta Bizikidetza Ponentzia sortzeko proposamena atzera bota behar izana. Burukidearen esanetan “albiste txarra da, bereziki Euskadirentzat eta euskal gizarte osoarentzat”. Era berean azaldu duenez euskal gizarteak galduko du aukera “PP moduko alderdi bat aurreko urteetan bakearen alde eta bizikidetzaren inguruan egin duena baino apustu ekintzaileago batean ikusteko”. “Beste behin ere talka egin dugu Euskadiko PPk Espainiako Alderdi Popularrarekiko duen mendekotasun harremanarekin. Beraz, aukera galdua da euskal gizartearentzat eta aurrera egingo dugu berriro Espainiako PPk azken legealdi honetan bereziki eraman duen bidean, bake eta bizikidetza esparruan aurrerapenik egon ez dadin” esan du. Bere hitzetan jarrera hori “ erabateko arduragabekeria” da.