Prentsa Aretoa

Berriak

2015/12/15

Estebanek baieztatu duenez “gure nagusiek pentsioak bermatuta izango lituzkete Euskaditik kudeatuko balira”

Kongresuan berraukeratzerako aurkezten den hautagai jeltzaleak azpimarratu du sistema honen oinarrizko zutabeak izan beharko luketela “bere izaera publikoak eta banatzeko helburuarekin egina izateak”, belaunaldien arteko solidariotasunean eta aberastasunaren banaketan oinarri

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak eta berraukeratzerako hautagaiak gaur goizean Bilbon eskatu du Segurantza Sozialaren kudeaketa ekonomikoa Euskadiko administrazioaren ardurapean uztea. “Madriletik diote ez dutela transferitzen defizitarioa delako; gure onerako egiten dutela. Ba, ez daitezela gugatik horrenbeste arduratu. Jakin badakigulako, hemendik kudeatuko bagenu, hurbiltasunetik, egoerari buelta ematea lortzeko gai izango ginela, gure nagusien pentsioak gaurko eta biharko bermatuz” baieztatu du. “Guri gure amama eta aititeek axola digutelako, eta erakutsi egin dugulako. Gu gara, urterik urtera, Kongresuan eta Senatuan, kasu gehienetan Madriletik onartuta dagoen egoera lotsagarri hori hobetzeko ekimenak planteatzen dituen talde bakarra” azpimarratu du.

Era berean ekarri du gogora Eusko Jaurlaritzak egin duen agiria, Gernikako Estatutuan jasotzen diren hainbat gai bete gabe geratu izanak ekarri dituen ondorio ekonomikoen inguruan. Txostenean azaltzen da Espainiar estatuko pentsio sistemaren oraingo “zailtasunak” arindu ahalko liratekeela Euskadirentzako eredu propioa egongo balitz, euskal lan merkatuak soldata altuagoak dituelako eta Estatukoa baino egonkortasun handiagoa eskaintzen duelako. “Beste behin ere, egiaztatuta geratu da Euskadiko eredua, EAJ-PNVk aldeztua eta bultzatua, Madriletik heltzen zaiguna baino eraginkorragoa dela” ezarri du.

EAJ-PNVrentzat ezinbestekoa da “Euskaditik eta Euskadirentzat” eginiko Segurtasun Soziala eratzea “gizarte babes sistema jasangarri eta iraunkorrari erantzun diezaion, hau da, publikoa, ez erregresiboa eta gure erakunde publikoek kudeatua” azaldu du Estebanek. “Euskal Segurantza Soziala funtsezkoa da ongizate sistema inklusibo baterako, pertsonen eta herri honen zerbitzura egongo diren politika sozial eta ekonomikoren motore eta azken helburua izango dena “, azpimarratu du.

Estebanek azpimarratu duenez sistema honen oinarrian egon beharko lukete “bere izaera publikoak eta banatzeko egina izateak”, belaunaldien arteko solidariotasunean eta aberastasunaren banaketan oinarri. Halaber, eta osagarri gisa ( inola ere, bere izaera publikoa ordezkatzeko) komenigarria litzateke “enpresa planak” garatzea, enpresen eta langileen artean partekatutako konpromiso gehigarria bideratzeko, pentsioaren nahikotasuna eta iraunkortasuna bermatze aldera”, esan du. Halaber, berraukeratzerako hautagaiak planteatu du orain aldirako metodo gisa bultzatu beharko liratekeela “ erretirorako aurrezki planak”; hori bai, “ beti pentsioen osagarri modura”.

Baldintza horiekin, Aitor Estebanek, EAJ-PNVren izenean, honako proposamen hauek egin ditu pentsio bidezko eta duinak bermatzeko:

1. Pentsio edo Bizisarien transferentzia Euskadira. Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa hitzarmen bidez kudeatzeaz Gernikako Estatutuan esaten dena bete behar da.

2. Bizisariak KPIaren urteko igoeraren arabera goititzea. Horien balio nominala inola ere ez galtzeko konpromisoa, deflazioa gerta litekeen salbuespenezko urteetan balio nominal hori manten dadin, inflazio tasa negatiboak geroagoko prezio igoerek xurgatu ondoren berriro goititzen jarraitzeko.

3. Alargun eta umezurtzen bizisariak bizisari sistema publikoaren barruan mantentzea, eta kopurua goititzea, hildako ezkontidearen diru sarreren %80 jo arte.

4. Bizisarien segurantza osagarrirako enpresa planen garrantziari buruzko informazioa negoziazio kolektibo guztietan nahitaez eman behar izatea lan araudian jasotzea.

5. Enpresek erretiroa xede duten bizisari plan eta funtsetara eta borondatezko gizarte-segurantza erakundeetara egiten dituzten ekarpenak kotizazio oinarrietatik salbuestea, enpresa planetan hitzartu badira eta langile guztiei eskaini bazaizkie. Ekarpen guztia egongo da salbuetsita, langilearen ordainsarien % 5eko mugarekin eta gehienez 2.000 euro urtean.