Prentsa Aretoa

Berriak

2016/01/23

Bizkaiko alderdikideek Itxaso Atutxa berrautatu dute emakume baino gizon gehiagok osatuko duten lehen Bizkai Buru Batzarraren buru gisa

Bizkaiko Herrialde Batzarrak, gaurkoan Sabin Etxean batzartuta, gaur egungo presidente andrea aho batez aukeratu du hurrengo lau urteotarako Bizkaiko herrialde exekutiba zuzentzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Bizkaiko alderdikideek Itxaso Atutxa berrautatu dute emakume baino gizon gehiagok osatuko duten lehen Bizkai Buru Batzarraren buru gisa
    2016/01/23

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Bizkaiko Herrialde Batzarrak, gaurko egunez Sabin Etxean batzartuta, Itxaso Atutxa (2013ko otsailaren 21etik aurrera Bizkaiko exekutiba jeltzalearen buru izandakoa) aukeratu du aho batez hurrengo lau urteotarako Bizkai Buru Batzarra zuzentzeko. Bilkura berean, Batzarrak Atutxak legealdi honetan bidelagun izango dituen 12 herrialde burukideak aukeratu ditu. Karguan jarraituko dute Aitziber Olibanek, Jon Andoni Atutxak, Iñaki Isasik, Juan Félix Naberanek, Idoia Sagastizabalek eta Manu Tejadak; eta Bizkaiko exekutiban sartuko dira lehen aldiz Miren Araneta, Leixuri Arrizabalaga, Josune Gorospe, Martín Pérez, Ainhoa Salterain eta Ana San Nicolás.

Hauxe da historia osoan gizon baino emakume gehiago dituen lehen Bizkai Buru Batzarra (7 emakume eta 6 gizon) eta Atutxak berak zuzendutako exekutibatik eta lehenago Andoni Ortuzarrek gidatutako exekutibatik hona egin den berrikuntza prozesu beretik egingo du. “EAJ-PNVren baitan urteak daramatzagu gure hautagai zerrendak berriztatzen; argi eta garbi geratu zen aurreko udal eta foru hauteskundeetan; guk, herrialde exekutiba gisa, bide beretik segitu izan dugu”. Horrela, Bizkaiko herrialde exekutiba berri honen bataz besteko adina 44 urtekoa da eta denek dituzte goi mailako ikasketak.

Gaurko honetan Bizkaiko alderdikideek hartu duten erabakia da EAJ-PNVk abenduaren 22an herrialde exekutibak eta aberri exekutiba berriak aukeratzeko hasi zuen barne hauteskunde prozesuan eman den urrats handia. Batzar honetan ere aukeratu dira Herrialde Epaimahaiko kideak (3 titular eta 2 ordezko) eta Bizkaiaren ordezkari gisa Aberri Batzarrean izango diren ordezkariak (38 titular eta 12 ordezko). Barne hauteskunde prozesu hau otsailaren 13 eta 14an itxiko da Iruñean, Euzko Alderdi Jeltzaleak bertan egingo duen VII. Batzar Nagusian, zeinetan Euzkadi Buru Batzarraren presidente berria aukeratuko den.

Itxaso Atutxaren gidaritza eta lana babestu dute

Gaurko Herrialde Batzarrak argi eta garbi erakutsi du Bizkaiko alderdikideek erabat babestu dutela Itxaso Atutxak BBBren presidente gisa azken hiru urteotan egin izan duen lana, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidente egin zenez geroztik. Atutxari elkarrizketarako eta akordioetara iristeko duen berezko joerak ere lagundu dio herrialdeko uri erakundeetan ilusio are handiagoa eta kohesio are irmoagoa sortarazten.

Halaber, Bizkaiko jeltzaleen buruak exekutiba jeltzalea gaztetzeko eta berriztatzeko hasi zuen bide beretik jarraitu du, udal eta foru hauteskundeetako zerrendak eredu gisa hartuta. Baina, horren erakuslerik argienak dira Bizkaiko ahaldun nagusirako eta Bilboko alkaterako aukeratu ziren hautagaiak. Ahaldun Nagusiaren kasuan, Jose Luis Bilbao (bere momentu onenean zegoenean) kentzea eta bere ordez Unai Rementeria jartzekoa arrisku handia suposatzen zuen erabakia izan zen, eta berak hartu zuen. Eta, Bilboko alkatearen kasuan ere, Iñaki Azkuna ordezkatzeko hautagai egokia bilatzeak ere oso erabaki konplikatua suposatzen zuen, hauteskunde aldetik zein alderdi barruan. Kasu horietan ere, erabaki biek alderdikideen babesa jasotzea lortu zuen eta hautagaien eta lantaldeen trantsizioa normaltasun osoz burutu zen. Aukeraketa horien ondorio dira EAJ-PNVk Bizkaian maiatzaren 24ko hauteskundeetan lortu zituen hauteskunde emaitza paregabeak.

Itxaso Atutxa (Bilbo, 1967) “langile nekaezina da, pertsona adeitsua, hurbila eta goitik beherako euskalduna” diote ondo ezagutzen dutenek. Bere lehen urteak Igorren eman zituen eta 4 urteko neskatoa zenean familia osoa Deustura joan zen bizitzera. Bilboko auzo honetan hazi eta bizi izan zen Zeberiora behin ezkonduta joan zen arte, eta hantxe bizi da oraindik. Zeberio da “sekula utzi nahiko ez nukeen lekua” baina, zalantzarik barik “Zeberioko tomatera naiz” zehaztu du. Atutxak Euskal Filologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta laster ikusi zuen ikus-entzunezkoen esparrua gustuko zuela. 25 urtetan egin izan du lan arlo horretan, 2013ko otsailean BBBren presidente aukeratu zuten arte; Atutxa da kargu hori bereganatu duen lehen emakumea. EAJ-PNVrekiko harremana sehaskatik datorkio. “Alderdia bizi izan dut amak perle harizko arropaz janzten ninduenetik” esan ohi du irribarreka. 1984an egin zen EAJ-PNVren alderdikide.

Bizkai Buru Batzar berria

- Araneta Sacristán, Miren. Matikoko (Bilbo) Uri Erakundean 1985ean alderdikidetua, 47 urte ditu eta euskalduna da. Zuzendaritzako Idazkaritza ikasi zuen eta administraria da lanbidez. Araneta Bizkaiko ordezkaria ere izan da Aberri Batzarrean.

- Arrizabalaga Arruza, Leixuri. Gatikan alderdikidetu zen 2003an, 34 urte ditu eta euskalduna da. Arrizabalaga Zuzenbidean lizentziatua da. Gaur egun Eusko Legebiltzarkidea da eta 2015eko ekainetik ere, Gatikako alkate ere bai.

- Atutxa Sainz, Jon Andoni. Errekalden 1992an alderdikidetua eta hauxe izango da herrialde exekutiban egiten duen bigarren agintaldia. 45 urte ditu, euskalduna da, lizentziatua da eta Deustuko Unibertsitate Gradua du Geografia eta Historian. 2003 urtetik izan da Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta gaur egun ere bada Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldearen koordinatzaile eta bozeramailea.

- Gorospe Elezkano, Josune. 46 urteko dimoztar hau bere jaioterriko Uri Erakundean alderdikidetu zen 1988an, eta euskalduna da. Antropologian eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta gaur egun Eusko Legebiltzarkidea da eta Dimako Udaleko zinegotzia.

- Isasi Pérez, Iñaki. 1997an alderdikidetu zen Arrigorriagan, 43 urte ditu eta euskalduna izateaz gain ingelesa eta frantsesa hitz egiten ditu. Mendietako Goi Ingeniaria da eta IESE Business School-eko masterra du. Arrigorriagako Udalean izan zen zinegotzi eta alkate orde ( 1999-2007) eta hauxe izango da BBBn egingo duen bigarren agintaldia.

- Naberan Ozamiz, Juan Félix. Gautegiz-Arteagan alderdikidetu zen 1977an, 54 urte ditu eta euskalduna da. Zientzia Politikotan eta Soziologian lizentziatua da eta hauxe izango da jaioterriko alkate gisa egiten duen laugarren agintaldia (1987-1995 urte bitartean ere alkate izan zen eta orain karguan dago 2011 urtetik aurrera). Naberan ere bada Bizkai Buru Batzarreko karguan lehenagotik dagoen burukidea.

-  Oliban Gutiérrez, Aitziber. Astrabuduan alderdikidetu zen 2000 urtean, 35 urte ditu eta euskalduna izateaz gain ingelesa eta frantsesa hitz egiten ditu. Zientzia Politikotan lizentziatua da, Ikerketa eta Merkatu Teknikatan lizentziatua eta Demokrazia Partehartzaile Gradua ere badu. Erandioko Udaleko zinegotzia izan zen ( 2003-2011) eta Bizkaiko EGIren Herrialde Kontseiluko kide. 2013 urtetik aurrera izan da BBBren Idazkaria, eta kargu berean segituko du hurrengo agintaldian.

- Pérez Garmendia, Martín. Zaramillon (Gueñes) 1993an alderdikidetua, tiene 46 urte ditu eta Ingurumeneko Kimika teknikaria da eta Kalitate eta Ingurumen Teknikaria. Lantegi Kimikoko langilea da, Gueñeseko Udaleko zinegotzia da eta Uri Buru Batzarraren burukidea.

- Sagastizabal Unzetabarrenetxea, Idoia. Lekeition, 2007an alderdikidetua, 43 urte ditu eta euskalduna da. EHU-UPVn Zuzenbidean lizentziatua eta lanbidea uztartzen du Lekeitioko Udalean Ogasun eta Garapen Ekonomiko zinegotzi gisa dituen ardurekin (2012-2015 urte bitartean ere izan zen zinegotzi). Sagastizabalek ere errepikatuko du BBBren burukide karguan.

- Salterain Gandarias, Ainhoa. Zornotzan 2006an alderdikidetua da, Salterainek 45 urte ditu eta euskalduna da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Erandioko Behargintzako koordinatzailea da. Izan dituen barne karguen artean Zornotzako UBBren lehendakaria izan da.

- San Nicolás Elgezabal, Ana. Getxo Zaharrako Uri Erakundean 1986an alderdikidetua, 47 urte ditu eta euskalduna da. Zientzietan lizentziatua da.

- Tejada Lanbarri, Manu. Abanton 1990 urtean alderdikidetua eta Enpresa Zientzietan diplomatua. Gaur egun Bizkaiko Garraio Partzuergoko Gerentea da eta BBBren burukidea, eta bi legegintzaldi eta erdian Abanto-Zierbenako alkate izan da.