Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/10
Durango ingurumen jasangarritasunaren erdigune bihurtuko da Berdeago azokaren IV. edizioa ospatuz
Durangoko Udalak udalerri iraunkorragoa lortzeko apostua mantentzen du eta otsailaren 19tik 21era arte, Landako Guneak hartuko duen Berdeago azokaren edizio berri bat babestuko du
Laugarren urtez, Durangok Berdeago Euskal Ingurugiro Iraunkontasun Azoka jasoko du Landako Gunean, otsailaren 19tik 21era arte. Berdeago energia berriztagarrien, mugikortasun jasangarriaren eta hondakinen tratamenduen inguruko alternatiba berdeak ezagutzeko espazio aproposa da. Azokak biztanleria kontzientziatzea eta ingurugiro iraunkortasunaren inguruan merkatuan existitzen diren aukera desberdinak ezagutzera emateko helburua dauka.
Zentzu horretan, eta aurreko edizioetan bezala, Berdeago Azokak Durangoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Eroskiren babesa izango du, baita Ulma Architectural, Euskotren eta Ebakiren laguntza ere.
Berdeago Azokaren IV edizioa, Durangoko Udalak iraunkortasunaren alde egiten duen apostu sendoaren eredu argia da. Izan ere, Udalak energia eta ingurumen jasangarritasuna, udalerriaren marka propio billakatzea du helburu besteak beste. 2014ko Euskadiko Udalerri Jasangarriena saria edota Compact Of Mayors-ekiko atxikimendua, durangarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko jasangarritasunarekin lotutako udal politiken kudeaketa gardenaren eta esfortzuaren adibideak dira.
Programazio Zabala
Beste urte batez, espazio entretenigarri zein didaktikoak eskaintzeko helburuarekin, adin guztietarako zuzenduriko ahalik eta programarik zabalena eskaintzea nahi izan du antolakuntzak.
Horrekin batera, aurtengo edizioko erakusle kopuruari dagokionez, antolakuntzaren aldetik jasotako erantzuna oso positibotzat jo da, pasa den edizioarekin alderatuz %15eko gorakada bat izan delarik. Honek ondoriotzat, azokan erakutsiko diren produktu eta zerbitzuen barietate handiago bat dakar.
Lerro horretan, Berdeago azokak programazio zabala izango du eta jarduerak hainbat guneetan zehar banatuko ditu:
- Hitz berdea gunea: Hitz berdea guneak biztanleria kontzientziatzeko espazio papel garrantzitsu bat jokatzen jarraitzen du Berdeago Euskal Ingurugiro Iraunkortasun azokaren plan ludiko-didaktikoan. Hitzaldieri zuzenduriko Hitz berdea gunea, Landako Gunean ospatuko da, eta azoka zabalik egongo den 3 egunetan zehar 21 hitzlari pasako dira bertako eszenatokitik. Taula gainetik pasako dira euren ingurugiro jasangarriaren inguruko esperientziak, ezagutzak eta ikuspuntuak entzuleekin konpartituko dituzten ordezkari publiko, ekintzaile berde, elkarte eta pertsona anonimoak besteak beste.
- Zirkulo berdea gunea: Aktiboki parte hartu eta ikasteko gunea izaten jarraituko du Zirkulo berdea guneak. Aurtengo nobedade gisa, ‘passivhaus’ etxebizitza pasiboen inguruko 4 orduko formakuntza bat eskainiko da otsailaren 19an goizez. Bertan, arkitekto, ingeniari, eta gaian aditu diren beste hainbat pertsonak hartuko dute parte. Parte hartzeko, edota informazio gehiago nahi izanez gero, info@onhaus.es helbide elektronikora idatzi beharko da. Goiener energia kooperatibak ere izango du bere tartea Zirkulo berdea gunean. Horrela, otsailaren 20an, goizeko 12:00etan, Berdeagora hurbiltzen den orori bere elektrizitate faktura ulertzen laguntzeko ikastaro bat eskainiko du. Arratsaldeak etxeko txikienei zuzendurik egoten jarraituko dute, eta urtero bezala, ludoteka arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak arte egongo da zabalik, umeek ingurugiro iraunkortasunaren zentzurik jostagarrienaz gozatzeko.
- Film berdea gunea: Film berdea gunea espazio berria, Landako Gunea pabiloiaren ondoan aurkitzen den Plateruena Kafe Antzokian ospatuko da, eta jatorri geografiko desberdinetako ikusentzunezko proiektuei zuzendua egongo da. Bertan eskainiak izango diren ikusentzunezko 5 proiektuen artean, gure inguruko basoek azken urteetan jasan duten eraldaketa azaltzen duen ‘Baso ahaztuak’ euskal dokumentala aurkitzen da. Bestalde, berriki estreinatuak izan diren eta mundu mailan hainbat sari jaso dituzten dokumentalak ere ikusgai izango dira Film berdea gunean. Honen adibide da otsailaren 19an, gaueko 22:00etan eskainia izango den ‘Bikes vs Cars’ film dokumentala. Bertan, munduko hiri garrantzitsuenetako auto eta bizikleten arteko elkarbizitzaren errealitatea isladatzen da. Igande goizean berriz, adin guztietarako programa bat eskaintzeko helburuarekin, gaztetxoenei zuzendurik egongo den ‘WALL-E’ pelikularen film emanaldia eskainiko da Plateruena Kafe Antzokian.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25