Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/29
Bilbok Etika eta Gobernu Oneko batzordea eratu du bi aditu ezagunen izendapenaz
Batzorde honek, besteak beste, "Udalaren Jokabideari, Gobernu Onari eta Kalitate Instituzionalarekiko Konpromisoari buruzko Kodea" behar bezala betetzen dela zainduko du
Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak, Alkatetzaren Dekretuaren bitartez, Udalaren Etika eta Gobernu Oneko Batzordea osatuko duten kanpo-aholkulari biak izendatu ditu. Pertsona horiek, Arantza Echaniz Barrondo, Deustuko Unibertsitateko katedraduna, eta Manuel Villoria, abokatu, filologo eta Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatearen katedraduna dira.
Pausu berri honekin, Bilboko Udalaren Etika eta Gobernu Oneko Batzordeak ibilbide berriari ekin dio. Lehendabiziko batzarra martxoan egingo dute eta "Bilboko Udalaren Jokabideari, Gobernu Onari eta Kalitate Instituzionalarekiko Konpromisoari buruzko Kodea" ezartzeaz, koordinatzeaz eta behar bezala betetzeaz arduratuko dira.
Bilboko Udalaren Osoko Bilkuran azaroan onartutako kode hau udal alderdi politikoetako zinegotziek -EH Bildukoek izan ezik- eta udal enpresetako zuzendaritza-kideek nahiz arduradunek banan-banan izenpetu zuten.
Osaera eta jarduera-eremua
Kode honen V. Atalburuan esaten den bezala, Bilboko Udalaren Etika eta Gobernu Oneko Batzordea hurrengo pertsona hauek osatuko dute:
Alkatetzaren, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Onaren Zinegotzi Koordinatzailea (Mikel Alvarez, Batzordeburua).
- Giza Baliabideetako Zuzendaria (Javier Arizabaleta).
- Udal Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaria (Gonzalo Ruiz)
- Kanpo-aholkulari bi (Arantza Echániz eta Manuel Villoria)
- Osoko Bilkuraren Idazkaria (Jon Zabala, berba bai baina botorik ez)
Bilboko Udalaren Etika eta Gobernu Oneko Batzordea urtean bitan batzartu eta Jokabideari, Gobernu Onari eta Kalitate Instituzionalarekiko Konpromisoari buruzko Kodearen ezarpenari lotutako ohartarazpen, kontsulta eta iruzkinak jasotzeaz nahiz zalantzak argitzeaz arduratuko da. Bestetik, Kodearen ez-betetzeei buruzko kexak edo salaketak bildu eta tramitatuko ditu eta betearazpenaren ikuskaritzari buruzko urteko txostena prestatuko du.
Kodea dokumentu irekia da, Bilboko Udalaren arduradun publikoen eta zuzendaritza-kideen jardueraren eredugarritasun, eraginkortasun eta fidagarritasuna zaintzeko asmoz egindakoa. Dokumentua prestatzeko aurretik dauden beste batzuk aztertu dira (EUDEL, FEMP, Eusko Jaurlaritza).
Batzordea Jokabideari buruzko Kodea zintzotasun instituzionaleko esparruaren barruan sartzeko ezinbesteko pieza da. Hala, herri-erakundeen kalitatea hobetu eta herritarrek horietan duten konfiantza sendotuko da. Esparru horrek ezarritako jokaera-printzipioak zabaltzeko eta barneratzeko mekanismo gisa ipinitako elementuekin osatzen du Jokabide Kodea, -ezarritako erabakien eraginkortasuna eta haren betearazpena bermatzeko-. Bestetik, kodearen printzipioak etengabe hobetzeko prozesua ezartzen laguntzen du.
Nabarmenak...
FORUA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/22
MURUETA
2026/04/21
ARRIETA
2026/04/21
LEIOA
2026/04/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












