Prentsa Aretoa
Berriak
2016/05/05
Itxaso Atutxak baieztatu du “euskal hautesleriak ondo bereizten” dakiela Euskadi eta Estatuaren artean “dauden ezberdintasunak”
BBBren presidenteak azaldu duenez, Euskadiko hiritargoa bipolaritatea eta globaltasuna “ikusten eta hausnartzen ohituta” dago, baina gero jakin badaki “herri honen egunerokotasuna eta hurbileko arazoez arduratzen”
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak, argi dauka: “euskal hautesleriak ondo bereizten daki Euskadi eta Estatuaren artean dagoen ezberdintasuna”. Azaldu duenez, munduan eta Espainia mailan ematen ari den bipolaritatea eta globaltasuna “ikusten eta hausnartzen ohituta” dago hiritargoa, baina gero “herri honen egunerokotasuna eta hurbileko arazoez arduratzen” jakin badaki. Dena den, aitortu du ekainaren 26an errepikatuko diren Gorte Nagusietarako hauteskundeek jende asko haserraraztea ekarri duela. “Normala da. Hiritargoak ez du ulertzen berriro hauteskundeak errepikatzearen zergatia eta gatx egiten da ulertzea zer gertatu den Espainian gobernurik ez izateko”.
ETB-1eko ‘Egun on Euskadi’ saioan burukide bizkaitarrak gogoratu nahi izan du ekainean hautestontziekin dagoen hitzordua ez dela bigarren buelta bat, “nahiz eta hainbat alditan horrela aurkeztu den”. Azaldu duenez, “ez dugu bi alderdien artean aukeratuko. Lau hautagai ditugu berriro. Beraz, ez dago bigarren bueltarik, errepikapena baizik”, errepikatu du. Honetaz gain, alderdi txikiek komunikabideetan lekurik izango ez dutela kritikatu du. “Atzo telebistan ikusi genuen bezala, gainerako alderdi guztiok ez dugu lekurik izango Estatu mailako hedabideetan. Alderdi txikiok, eta batez ere abertzaleak garenok, arazoa izango dugu gure kokagunea topatzeko eta jendearengana heltzeko”, tamaldu da.
Industria-sektoreak bizi duen egoeraz era mintzatu da Atutxa, eta Eusko Jaurlaritzak gai honen inguruan egin duen lana nabarmendu du. Azken aldian Jaurlaritzak jaso dituen kritiken kontra agertu da baita ere. Hauteskunde garaian “edozein gai, eta gai guztiak dira onak, Gobernuan dagoen alderdi politikoaren kontra egiteko”, esan du. Baina, Gobernuari industria-planik ez duela“ egozten zaionean langileen aurrean egiak ez diren gauza batzuk ere kontatzeko erabiltzen dira sarritan”. Aipatu duenez, “behin baino gehiagotan ikusi dugu, beste alderdi edo sindikatu batzuekin egon direnean eta Eusko Jaurlaritzaren eskumenez hitz egiten dietenean, egiak ez dietela kontatu”, beraz, “pentsatu izan dute ez direla gauza batzuk egin Jaurlaritzak nahi izan ez duelako. Eta ez dira egin Jaurlaritzak horretarako eskumenik ez duelako”, argitu du. “Kasu garbiak dira bai Sestao, bai Zumarraga, bai Basauriko egoerak. Enpresak eman behar du lehenengo aurrerapausoa eta enpresaren planifikazio ezak edo planifikazio konkretu baten ondorioz, gaude orain gauden moduan”, baieztatu du.
Nafarroan ETBren emanaldiaren etena ere izan du mintzagai BBBren presidente andreak. Gogora ekarri duenez “oraindik indarrean dago Miguel Sanzek (UPN) eta Patxi Lópezek (PSE) 2009an sinatutako akordioa; eta horrez geroztik UPN eta PP egon dira horren arduran. Ez daukate inongo arazorik inguruan dauden beste elkargoekin, eta hemendik doana arrotzat jotzen dute beti”, kritikatu du. Gainera, “PP egunero dabil esaten legearen barruan hartu behar direla erabakiak. Ba gogoratu dezagun Nafarroako Parlamentuak, gehiengo batekin, legearen barruan erabaki zuela ETB ikusi nahi zuela; eta orain, emaldiaren etenarekin datoz”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25