Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/08
Erkoreka: “Euskadiko unibertsitate ereduak bikaintasunean, aniztasunean eta talentuan oinarritua behar du izan"
EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak esan du Eusko Jaurlaritzak hurrengo legealdirako hezkuntza alorrerako aurreikusten duen agenda bi premia bitan oinarritzen dela: lege arautzailearen berrikusketa burutzea, Euskadiko unibertsitatea orain dena baino autonomoagoa izan dadin; eta Euskadiko Unibertsitate Plan berria onartzea, oraingoari jarraipena emango diona.
Josu Erkorekak esan du euskal gizartea nagusiki unibertsitate mailakoa dela, 25 eta 45 urte bitarteko biztanleen erdiak unibertsitateko titulua edo goi mailako titulua dutelako. "Hortik dator unibertsitateak bere gizartearentzat duen garrantzia" azpimarratu du Erkorekak EHUk talde politiko ezberdinetako hautagaiekin antolatu duen debatean.
Erkorekak era berean azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak hurrengo legealdirako duen agenda bi premiatan oinarritzen dela. Alde batetik lege arautzailea berrikusi beharra, unibertsitatearen gobernuaren berregituraketa burututzeko eta erakunde hau autonomoagoa, malguagoa eta gardenagoa izan dadin; eta bestetik, Euskal Unibertsitate Plan berria onartzea, unibertsitateekin ados onartu beharko dena eta oraingo planaren jarraipena izango dena. "Beharrezkoa da plana inguratzen gaituzten inguruabarren arabera garatzea. Etorkizunera begira, bikaintasunean eta talentuan oinarritutako zerbitzu publikoa beharko du izan. Gainera, prestakuntza planak erakarri beharko dira lan merkatuak planteatzen duenarekin bat eginik”, esan du.
Erkorekak era berean ekarri du gogora EAJ-PNVk nahi eta eskaintzen duen herri eredua, Europara begira dagoen Euskadi, etorkizunera begira,hain zuzen: "Nik Euskadi Europara begira ikusten dut, zer ikasia eskaintzen diguten herriei begira. Etorkizunari begiratzen dion Euskadi, hazkundearen eta enpleguaren alde eginez. Hazkunde horrek Europako bataz bestekoaren mailan egon behar du. Hazkunde industriala eta lehiakorra. Enpleguak lanpostu gehiago eta hobeak ekarri behar ditu, teknologiari lotuta eta unibertsitatean ikasitako ezagutza guztiak baliatuta. Enplegu kualifikatua eta balio erantsi handikoa".
Horretarako, Erkorekak uste du garrantzitsua dela oinarrizko zerbitzu publikoei eustea, hau da,hezkuntza eta gizarte eskubideak. "Gizarte zerbitzuen euskal zerbitzuari eutsi behar diogu, Europan eredugarri jotzen duten zerbait. Euskal autogobernuaren garapenaren aldeko apustua egingo duen Euskadi nahi dugu, bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabaki ahal izateko ez ezik, Euskadi hurbilagoa eta solidarioagoa eraikitzeko ere”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25