Prentsa Aretoa
Berriak
2016/10/04
Getxon dago “Gure izaeraren ispilu” argazki erakusketa, Jose Antonio Agirre lehen Lehendakaria ardatz duena
Erakusketa ibiltari honek, kalean egiten dena, Euskadiko erretratu eta irudi esanguratsuen bidez (gaur egungoak eta historikoak) denboran zehar bidaiatzea ahalbideratuko digu.
“Gure izaeraren ispilu” Jose Antonio Agirre Lehendakariari buruzko argazki-erakusketa zabaldu da gaur goizean Algortako Geltokia plazan. Bertan izango da datorren igandera arte, urriak 9. Getxoko alkateak, Imanol Landak, bisitatu du erakusketa gaur goizean bertan Mauro Saravia argazkilari txiletarrarekin, muntaiaren egilearekin, eta Leire Aragón erakusketaren babesle nagusienetakoa den Kutxabankeko Gizarte Ekintzako ordezkariarekin batera.
Erakusketa ibiltari honek, kalean egiten dena, Euskadiko erretratu eta irudi esanguratsuen bidez (gaur egungoak eta historikoak) denboran zehar bidaiatzea ahalbideratuko digu. Protagonista Jose Antonio Agirre da, Getxoko alkate eta Euskadiko estreinako lehendakaria izan zena. Hain zuzen ere, ostiral honetan, urriaren 7an, Jose Antonio Agirre Gernikan estreinako lehendakari izendatu zirenetik 80 urte beteko dira. “Gure izaeraren ispilu”-k urteurren hori oroituko du.
Imanol Landa alkateak, bisita amaitu ostean, aipatu duenez “erakusketa ikusgarri eta hunkigarria da eta aukera aparta, iraganera begiratzen duen leiho honen bitartez, Agirre Lehendakariari, bere Gobernuari eta guztiz errepikaezina den belaunaldi oso bati omenaldia eskaintzeko; izan ere, belaunaldi horrek ondare ikaragarria utzi zigun: baloreak, herriarekiko konpromisoa, eta demokraziaren eta askatasunen defentsa”. Ondare hori, alkatearen esanetan, “indarrean dago erabat eta hari eutsi beharra dugu”.
Erakusketa 1936ko eta 2016ko irudien muntaiek osatzen dute, horietako batzuk Getxon hartutako irudiak direla. Iragana eta oraina argazki batean elkartuta, igaro diren 80 urteen erakusgarri, harrezkero nola aldatu garen erakusten diguna. Guztia, erbesteratu euskaldun eta katalanen birbiloba den Mauro Saravia txiletar argazkilariaren begitik. Bere argazkiekin eta Sabino Arana Fundazioaren artxiboko argazkiekin erakusten digu gaur egungo errealitatea iragan ez oso urrun baten ondorio dela.
“Erakusketak lehen Eusko Jaurlaritzaren garaiak, Agirre Lehendakariaren irudia eta garai hartako gizartea erakutsi nahi ditu. Iragana eta oraina ere islatu nahi izan dut, sasoi hartan nola sortzen ziren gertakizunak eta nolakoa den gaur egungo euskal gizartea”, aipatu du erakusketaren egileak.
Erakusketak 12 panel dauzka, haietako zazpi bikoitzak dira eta argazkiak bi aldeetan dauzkate. Paneletako bakoitzak azalpen-testu bat dauka, gaur egungo eta iraganeko irudiak testuinguruan kokatzen dituena.
Argazki-erakusketaz gainera, “Gure izaeraren ispilu”-k, ispilu-kubo bat dauka, Agirreren balioen inguruko zenbait galderarekin, jendeak kuboan bertan idatziz erantzun dezan. Erakusketaren izenarekin, “Gure izaeraren ispilu / Retrato de lo que somos”, jolasten da, ispiluak aipatzen baititu, eta nolakoak garen ere bai. Kubo hau urriaren 7an jarriko da. Beraren dinamika azaltzeaz eta parte hartzea bultzatzeaz arduratzen den pertsona bat izango da bertan.
Bilbotik igaro ondoren, non interes handia piztu zuen herritarren artean, Agirreren bizitzan oso esanguratsua den beste leku batera iritsi da orain, hartara, erakusketa: Getxora. Izan ere, Jose Antonio Agirre udalerri honetako alkate izan zen 27 urte baino ez zituela. Hori oso garrantzitsua izan zen, lehenbiziko lehendakaria orduko alkate demokratikoen artean hautatu baitzuten.
Getxoren ostean, erakusketa Leioako UPV/EHUra, Deustuko Unibertsitatera, San Mamesera eta ETBren Bilboko egoitzara eramango dute.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25