Prentsa Aretoa
Berriak
2018/10/22
Euzkadi Buru Batzarrak Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Adierazpena izenpetu du Izpuran
Jeltzaleen aberri exekutibak astero egin ohi duen bilera Iparraldean egingo du gaur, Nafarroa Behereko lehen sektoreko hainbat enpresa bisitatu ondoren
Argazkiak...
Euzkadi Buru Batzarrak bat egin du gaur eguerdian Euskara Batuaren Adierazpenarekin, zeina Euskaltzaindiak hile hasieran Arantzazun egin zuen 17. Kongresuan onartu baitzuen. Izenpetze hau Izpuran (Nafarroa Beherean) egin du Euzkadi Buru Batzarrak, eta bertan egingo du gaur arratsaldean astelehenero egin ohi bilera,gaur goizean lehen sektoreko inguruko hainbat enpresa bisitatu ondoren.
Duela aste pare bat, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, euskararen erabilera bultzatzeko xedearekin egingo den Euskaraldiarekin bat egin ondoren, oraingo honetan EBBk bere egin nahi izan du Euskaltzaindiak Euskal Herriko belaunaldi berriei “euskara batua erabiltzeko eta bere egiteko” egin duen deia. Babes hori publikoki adierazteko, burukide guztiek izenpetu dute gaur Euskaltzaindiak egin duen adierazpena.Ekitaldi berean izenpetu du Beñat Arrabitek, Arrosako alkate jeltzaleak , Iparraldeko Elkargo Bakarreko Hizkuntza Politikarako presidenteordeak eta Euskararen Bulego Publikoko presidenteak. “Niretzat ohore bat da EBB gaur Garazi-Baigorri ingurura hurbildu izana Euskatzaindiak euskara batuaren alde egin duen adierazpenarekin bat egiteko”, esan du Arrabitek. “Hemendik oso hurbil sortu eta bizi zen Jean Haritschelhar. Inkestek esaten digute lurralde hauetan bizi garen pertsona guztien %50ek euskara ezagutzen dugula, baina erabilera ez da maila horretara iristen. Gaurkoa moduko ekitaldiek lagundu behar digute euskararen erabilera Iparraldean ere sustatzen eta bultzatzen”, gaineratu du. EBBko presidente Andoni Ortuzarrek aditzera eman duenez “EAJ-PNVk Zazpiak Bat goiburua aldarrikatzen du eta bultzatzen du. Horregatik izenpetu nahi izan dugu euskara batuaren aldeko adierazpen hau Iparraldearen bihotzean. Duela 50 urte batuak hainbat eztabaida eragin zituen EAJren baitan. Horiek guztiak aspaldi gainditu ziren. Gaur , euskara batuak euskal lurralde guztiak josten ditu eta Bidasoaren alde bietan bizi garen euskal herritar guztiak bateratzen gaitu”. Pako Arizmendi Ipar Buru Batzarreko presidenteak aditzera eman duenez “euskara batua ezinbesteko gertatu da zazpi euskal herrien arteko elkarlana eman zedin”.
Izenpetze ekitaldia egin da 1897an Donibane-Garazin eratu zen Brana ardo eta edabe ekoizleak Izpuran dituen mahastiko dorre aurrean. Dorre berean elkartu dira EBBko burukideak. Lehenago, EBBko kideak Ortzaizen bisitatu dituzte Nafarroa Behereko lehen sektoreko hiru enpresa. 11:00etan Goicoechea zeramika lantegia eta erakusketa bisitatzera joan dira. Zeramika lantegi hau 1960an sortu zuten Goicoecheatarrek, eta gaur egun ekoizten dituzten anforak hainbat herrialdetara esportatzen dituzte. 12:00etan Arnabar izeneko lantegia bisitatu dute, Nafarroa Beherean bertan hazitako ahateekin eginiko foie-gras eta bestelako elikagaien produkzioa. Euzkadi Buru Batzarreko kideak Ortzaizera ere joan dira Brana upeltegiko erakusketa bisitatzera. “Hiru familia-enpresa hauek bisitatzera joan gara Iparraldeko gazteriaren indarraren erakusle bikainak direlako. Hiru negozio hauek gurasoengandik seme alabengana igaro dira eta bigarren belaunaldiko hauek izan dira negozioa nazioartekotzen eta mundura irekitzen jakin dutenak, beren sustraiak galdu edo uko egin gabe”, baieztatu du Arizmendik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25