Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/12/14

Itxaso Atutxa: “Herri honetako pentsiodunen alde, inork ez du EAJ-PNVk baino gehiago egin”

Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak EH Bilduri ohartarazi dio Aurrekontuei eman dien danbatekoak ez duela oinarri egokiena jartzen Estatus Berriaren negoziaketara begira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Oharra: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Itxaso Atutxak, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, EH Bilduri eskatu dio ez ditzala pentsiodunak “erabili edo manipulatu” Euskal Aurrekontuei eman dien danbatekoa justifikatzeko eta gogora ekarri du talde honen eskubideen alde borrokatu den alderdi politiko bakarra EAJ-PNV izan dela. “Herri honetan, pentsiodunentzat zeozer zehatza lortu duen alderdi bakarra, eta ez bakarrik Euskadikoentzat baizik eta Estatu osokoentzat, Euzko Alderdi Jeltzalea izan da, 2018 urterako adostu zuen akordioaren bidez”, baieztatu du. Beraz “honen guztiaren ondoren, inork zalantzarik badu edo ahal izan duen guztia nork egin duen galdetzen badu, horren erantzuna argi eta garbi geratu da”, esan du. Ildo beretik, EH Bilduk datorren ekitaldiko kontuei eman dien ezetza deitoratzearekin batera ohartarazi du esker abertzaleak hartu duen erabaki honek ez duela oinarri egokiena jartzen Estatus Berriaren negoziaketari ekiteko orduan. “Ikusi beharko da adituen batzordeak Legebiltzarrari helaraziko dion horren aurrean, EH Bilduren aldetik jarrera hori berori ematen ote den. Ulertuko duzuenez, horrenbeste aurreratu dugun negoziaketa horretan, erabat desengainatuta geratu gara. Konfiantza galera handia eman da”, baieztatu du.

Gaur goizean Onda Vascaren ‘Euskadi Hoy’ irratsaioan egin dioten elkarrizketan, Bizkaiko jeltzaleen buruak gezurtatu du esker abertzaleak 20 milioi euroei buruz zabaldu duen kontakizunaa “kopuru nahikoa bazen edo ez ote zen” pentsioak osatzeko diru-laguntzetarako. “Negoziaketa mahaian, Maddalen Iriartek berak hurrengo bi urteren buruan 858 euroko kopurura iristea onartu zuen. Beraz, zer izan da azkenengo zorabio hori eragin diena? Zein izan da akordio honetara ez iristeko arazo handi hori? Eta, batez ere, zergatik utzi dituzte milaka euskal hiritar urte batean zerbitzu publikoetan horren beharrezko ziren eta eman ahal ziren hobekuntzak jaso gabe?”, kritikatu du.

Bizkaiko burukidea oso kritiko agertu da EH Bilduren jokaera eta jarrerarekin, eta baieztatu du, argi eta garbi, “etsipena” handia izan dela, aurrekontuen gaineko aurrekontuan asko aurreratu den arren “azkenean berea inposatu duena esker abertzale tradizionalena izan delako; gutxien instituzionalizatuta dagoena; bide instituzional-politikoan konfiantza txikiena duena eta,batez ere, amore eman dute sindikatu batzuen eta indar sozial batzuen aldetik jasotzen dituzten presioen aurrean”.

Bizkaiko EAJ-PNVko buruaren aburuz, EH Bilduri “erabakimena” falta izan zaio, eta batez ere, “erabaki politikoa hartzea”. “Uste dut oso baldintzatuta egon dela eredu instituzionala osotasunean onartu gabe jarraitzen duen ezker abertzalearen aldetik”, nabarmendu du. “Askotan esan dut EH Bildurekin etorkizunera begira izango dugun harremanak nortasun eta nazio kontuei buruzko akordioetatik harago joan behar duela, Autogobernu lantaldean oinarriei buruz egin dugun akordioan bezala. Eta, beste behin ere, etsipena sentitzen dugu EH Bildu, gainerako kontuetan, jatekoarekin zerikusia duten eta hiritargo osoari eragiten diotenetan, ez delako adosteko gai izan ez EAJ-PNVrekin ezta beste inorekin ere; oposizioko beste taldeekin ere ez direlako akordioetara iristen”, deitoratu du.

Euskadin aurrekontu luzatuekin ekin beharko zaion arren, Atutxak gogora ekarri nahi izan du Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak lasai egoteko zabaldu duen mezua, eta baieztatu du Jaurlaritzak “Legebiltzarrak aurreikusten dituen formulak” bilatuko dituela mahai gainean geratu diren neurri batzuek aurrera egin dezaten, “Urkulluren gobernuaren borondatea eta asmoa delako euskal hiritargo osoaren mesedetan lan egitea”.