Prentsa Aretoa
Berriak
2019/05/31
Ortuzarrek uste du M-26ko hauteskundeek Europako erakundeei “bizitasun handiagoa” emango dietela EBri planteatzen zaizkion erronka handiei aurre egiterako orduan
EBBko presidente eta EAD-PDEko presidenteordeak gaur hitz egin du Amerikako Erakunde Demokrata Kristaua (ODCA) egunotan Costa Rican egiten ari den Osoko Bilkuran
Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidente eta Europako Alderdi Demokratako (EAD-PDE) presidenteordeak konfiantza duela esan du eta espero du maiatzaren 26ko Europako Hauteskundeek, zeinetan talde popular eta sozialistek beren betiko gehiengoa galdu baitzuten, erakunde anitzagoak eratzen laguntzea, “bizitasun handiagoarekin”, Europako Batasunak bultzada berriarekin ekin diezaien etorkizun hurbilera begira planteatuko zaizkion erronka handiei, hauen artean “Brexita, inmigrazioa, desberdinatsun egoerak, klimaren aldaketa eta Europa osatzeko proiektua bera”. Ortuzarrek ordu erdiz hitz egin du gaur Amerikako Erakunde Demokrata Kristauak (ODCA) San Josen (Costa Rica) egin duen 22. Kongresuaren Osoko Bilkuran. Erakunde honek aldi berrirako Exekutiba aukeratu du Juan Carlos Latorre txiletarraren zuzendaritzapean.
Ortuzarrek hasteko ekarri ditu gogora iragan igandeko Europako Hauteskundeen balantzea eginez. Bere aburuz Hauteskunde hauek utzi dituzte “hainbat argi eta alderdi ilunen bat”. Argien artean, 1999 urtetik lehen aldiz, hauteskundeetan %50etik gorako parte hartzea erregistratu dela eta horrek zilegitasun handiagoa emango die hauteskundeetatik sortuko diren erakundeei”. Ortuzarrentzat beste irakurketa positibo bat da “orain arte Europa gobernatu izan duten familia biek nahiko emaitza diskretuak izan dituztela, bakoitzak 20 puntu galdu dituztelako eta bien baturak ere ez dituelako bermatzen Batasuneko kargu nagusiak aukeratzeko behar diren gehiengoak. Horrek derrigortuko ditu negoziatzera eta beste familia politikorekin akordioetara iristea, eta hori alderdi positiboa da”. Jeltzaleen buruak alderdi positiboen artean ere aipatu ditu esparru Europazalean sortu diren bi taldek lortu dituzten emaitzak: ALDE taldea, EAJ-PNV integratzen duena, eta Emmanue Macron Frantziako presidentearen proiektuarekin eta berdeekin igoera nabarmena izan duena. “Bietako bat gutxienez beharrezkoa izango da Europako gobernua kudeatzeko eta Batasuneko bost kargu garrantzitsuak aukeratzerako orduan: Batzordeko presidentea, Kontseiluko presidentea, Parlamentuko presidentea , Europako Banku Zentraleko presidentea eta Kanpo Ekintzarako eta Segurtasun Politikarako Goi Komisarioa”, esan du jeltzaleen buruak. “Akordioak eta adostasunak horren beharrezko izanda, Batasunarentzat irekitzen da bizitasun handiagoko aldi bat etorkizunera begira planteatuko zaizkion erronka erraldoiak aurre egin ahal izateko, besteak beste Brexita, klimaren aldaketa , inmigrazioa, desberditasun egoerak eta Europako proiektuaren printzipio inspiratzaileak berrezartzea eta eguneratzea. Hor ere badago EBk kanpo politika indartsuagoa diseinatu behar duela, anbizio handiagoa izango duena, AEB, Errusia, Txina eta Turkiaren aurrean ere duen deskokapenari aurre egitera begira”, baieztatu du Ortuzarrek. M-26ko hauteskundeen alderdi iluna proiektatzen dute jeltzaleen buruaren aburuz “ Europako Parlamentuan eseri arren Europan sinesten ez duten 220tik gora diputatuek. Oztopo bat izango dira erronka horiei aurre egiterako orduan. Zorionez, hasiera batean pentsatzen zen baino gutxiago izan dira, baina oso kezkagarria da Frantzia edo Italia moduko herrialdeetan Europaren kontrakoek irabaztea edo Gobernu eurofoboak egotea, Poloniako eta Hungariakoa, esate baterako.
Ortuzarrek era berean aldarrikatu du Europako Batasunak Latinoamerikari begiratu beharko liokeela “alderdi gisa gure bokazioa delako kontinente bien arteko zubi-lana egitea, Europako alderdi Demokratatik (EAD.-PDE) zein Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik. Espainiako estatuak zeregin garrantzitsua dauka eta EAJk hurrengo legealdian Madrilen eraginkorra izatea lortzen badu, berak ere izango du zeregin garrantzitsua”.
Costa Ricako topaketaren ardatz nagusienetakoa izan da aztertzea ODCA osatzen duten alderdi politikoek nola egin dezaketen populismoari eta politika berriari aurre egiteko. Hainbatetan EAJ-PNV alderdia aipatu dute eta eredugarri jo dute “gobernatzen jarraitzen duen alderdi zaharra” delako ,hau da,“ hauteskundeak irabazten jarraitzen du eta, garrantzitsuena dena, ordezkatzen duen hiritargoaren gehiengoaren konfiantza jasotzen jarraitzen du”. Galdera-erantzunen txandan, Ortuzarrek bere alderdiaren eredua azaldu du, bere ezaugarriak eta praktika politikoa.
ODCAren 22. Kongresua amaitutakoan, Ortuzar eta Kanpo Ekintza gaietarako arduradun Mikel Burzako hainbat ordezkari politikorekin batzartuko dira gaur. Bihar, larunbata, Euskadira itzultzeko bidaia hasiko dute, igandean iritsiko dira, goiz erdian. Astelehenean izango dira EBBk astelehenero egin ohi duen bilkuran.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25