Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/06/29

Urkulluk eta EAJ-PNVk hitzeman dute hurrengo hamarkadan 20.000 milioi euro bideratuko dituztela Berrikuntzara

Lehendakari eta EAJ-PNVk hurrengo legealdirako aurkezten duen lehendakarigaiak Arantxa Tapiarekin, Gipuzkoako zerrendako laugarrenarekin, gaur goizean, Abanton, talde jeltzaleak berrikuntza alorrerako planteatzen dituen proposamenak aurkeztu ditu Abanton, Ezkerralde-Mehatzaldeko Teknologia-Parkean, ekitaldi berean Andoni Ortuzar eta Itxaso Atutxa izan direla

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Lehendakari eta EAJ-PNVren lehendakarigai Iñigo Urkulluk eta Arantxa Tapia Gipuzkoako zerrenda jeltzaleko laugarrenak gaur hitzeman dute Berrikuntzarako urteko inbertsioa %6 igoko dutela, hurrengo hamarkadan 20.000 milioi euro inbertitzea xede. Urkulluk eta Tapiak hitz egin dute gaur EAJ-PNVk Ezkerralde-Meatzaldeako Teknologia-parkeko obren ondoan egin duen ekitaldian, eta talde jeltzaleak berrikuntza arloan aurreikusten dituen proposamenak eman dituzte ezagutzera. Bertaratuen artean izan dira Andoni Ortuzar Euzko Alderdi Jeltzaleko presidentea eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko burua.

Urkulluk eta Tapiak gaur azaldu dute Euskadik hurrengo lau urteotarako daukan helburu nagusienetakoa izango dela trantsizio hirukoitza aurrera eramatea: osasunekoa eta soziala; energetikoa eta ingurumenekoa; teknologikoa eta digitala: Lehendakariak aditzera eman duenez Berrikuntza da “krisiari ematen diogun erantzuna. Berrikuntza gehiago. Euskadi berritzailea izango da, edo ez da izango”. Esan du Arabako zerrendaburuak. Urkulluk ildo beretik azaldu ditu esparru honetan hurrengo legealdian garatu nahi dituen planak. Lehenengo eta behin, aurten onartzea Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berria, hemendik eta 2030era bitartean 20.000 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua egitea ekarriko duena. “Espezializazio adimendunerako estrategia garatzea, industria aurreratuan, osasun esparruan eta energia berriztagarrietan zentratua” izango da Lehendakariak nabarmendu duen beste apustuetako bat. Urkulluk planteatu dituen beste proposamenetako batzuk izan dira inbertsioa lau aukera esparrutan: elikadura, eko-berrikuntza, kultur eta sormen industriak, eta hirien jasangarritasuna; Adimen Artifizialeko Euskal Zentroa sortzea (Basque Artificial Intelligence Center) bertako talentuaren aldeko apustua eta nazioarteko ikertzaile bikainenak Euskadira erakartzea, Ikerbasque sarean 400 zientzialari bikain bateratzeko, horietako %40 emakumeak. “Berrikuntza gehiago-amaitu du Lehendakariak- esan nahi du enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa. Berrikuntza gehiago da ongizate gehiago. Berrikuntza gehiago da aberastasun gehiago, gizarte politika gehiago bideratu ahal izateko”.