Prentsa Aretoa
Berriak
2020/11/20
Iñigo Urkullu Lehendakaria: "Gutako bakoitzaren esku dago kutsatuen tasa ahalik eta lasterren jaistea"
Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatu dute, gaur goizean, Onda Vasca irratiko “Euskadi Hoy” saioan
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Lehendakariak nabarmendu du beharrezkoa dela "olatua geldiarazteko eta kutsaduren kupuru jaisteko" neurriak indarrean jarraitzea. Zentzu horretan, hartutako neurriak eraginkorrak izaten ari direla ikusita, ez dute neurri murriztaileagoak ezartzeko beharrik ikusi, baina ezta indarrean daudenak malgutzeko beharrik ere, birusaren transmisio-tasa oso altua baita oraindik. "Neurriak betetzean oso zorrotzak izan behar dugu", adierazi du.
Hain zuzen ere, neurriak ez betetzeak izan ditzakeen ondorioez ohartarazteko, Lehendakariak gogorarazi du sentsibilizazio-kanpaina bat jarri dela abian, erlaxazio-egoera posibleari aurre egiteko; gogoraraziz gaixotasunak ospitalera, ZIUra edo heriotzara eraman ditzakeela pertsonak. Hala, norbanako eta taldeko konpromisoa eskatu du, "bakoitzaren esku baitago kutsatuen tasa ahalik eta lasterren jaistea".
Era berean, Lehendakaria kezkatuta agertu da ospitaleetako tentsioarekin, eta zehazki, % 35 inguruko ZIU oheen okupazioarekin; Covid-19a gripearekin batera bizi den hilabete hauetan, hain zuznen. Egoera horri aurre egiteko, Osakidetzak Kontingentzia Plan bat duela azpimarratu du Lehendakariak. "Gure kezka eta betebeharra guztion ongi izatea da, osasun publikoa eta norberaren eta taldearen osasuna", esan du.
Gabonei dagokienez, Eguberriak desberdinak izango direla azpimarratu du lehendakariak, eta harreman sozialei eusteko eta 6 lagunen burbuiletara mugatzeko ahalegina egitearen garrantzia azpimarratu du.
Elkarrizketan zehar, Lehendakariak berriro adierazi du ez dagoela kontrajarririk osasunaren eta ekonomiaren artean, baizik eta jarduera ekonomikoari eutsi behar zaiola osasuna zaintzeko. Hori horrela, zenbait jarduera murrizteak sektore batzuetan eragina izaten ari dela onartu du, baina sektore horiek babesteko laguntzak ematen ari direla ziurtatu du.
Etxeko konfinamenduaz galdetuta, Lehendakariak esan du ez dela etxeko konfinamenduaren aldekoa, baina adierazi du beharrezkoa dela aukera hori kontuan hartzea, egoera zailduko balitz ere. "Zenbat eta diziplina handiagoa izan neurriak betetzeko orduan, neurri zorrotzagoak saihestu ahalko ditugu", gaineratu du.
Txertoari dagokionez, Urkullu lehendakariak azaldu du gai hori Txertaketaren Euskal Kontseiluan lantzen ari direla Euskadin. Hain zuzen ere, hainbat enpresekin lanean ari direla azaldu du, txertoen biltegiratze eta mantentze logistikari begira.
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak 940 milioi euro jarri ditu Covid 19ren ondorioei aurre egiteko; zenbateko handiak bideratuz osasunera, hezkuntzara eta gizarte-babesera. Gainera, Elkargiren bidez 1.000 milioi euro ere jarri direla gogorarazi du. Halaber, datorren urteko aurrekontuarekin Covid-19ren ondorioei erantzungo zaiela azpimarratu du, eta horretarako, adostasun zabalena bilatzen saiatuko direla esan du.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25