Prentsa Aretoa

Berriak

2021/09/21

Ahedok Escrivári deitoratu dio Gobernuaren aldetik ematen ari den “immigrazio politikarik eza” eta Atzerritartasun Legearen erregelamendua aldaraztea eskatu du

EAJ-PNVk Espainiako gobernuari eskatu dio Ministroen Kontseiluak “albait arinen” onar dezala erregelamendu honen aldarazpena

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur Senatuan egin den Kontrol Bilkuran, Euskal Taldeak Segurantza Sozialaren, Gizarteratze eta Migrazioen ministerioari eskatu dio Atzerritartasun Legearen erregelamenduaren aldarazpenari hel diezaion, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrek adin nagusi bihurtzean bete behar dituzten izapideak arintzera begira.

Migrazioetarako Estatuko Idazkaritzak aurreikusitako aldaketek lagunduko lukete tutoretzarik gabeko gazte migratzaileen egoera arautzen, hemezortzi urte betetzean egoera irregularrean geratzen baitira eta horrek arazoak eragiten baitizkiete, esaterako, lanpostu bat lortzeko.

Hori dela eta, Lan, Gizarteratze, Segurantza Sozial eta Immigrazio gaietarako bozeramaile jeltzale Nerea Ahedok ahozko galdera hau egin dio Escrivá ministroari. Jeltzaleak jakin nahi izan du apirilaren amaieran prentsari iragarritako aldarazpen hau zergatik ez  ote den oraindik Ministroen Kontseiluan onartu. 

Egoera irregular honek gazte hauen gizarteratzea eragozten du eta ahultasun sozial eta ekonomikoan jartzen ditu, Administrazioaren tutoretzapean egon ondoren. Euskal Taldeak eskatutako aldaketa hauek eragingo lukete erresidentzia lortzeko epeak arintzea, alderdi ekonomikotik dauden eskakizunak arintzea, erresidentzia baimenen iraupena luzatzea edo  kolektibo honi lan munduan sartzen laguntzea.

Ahedok uste du “premia larrikoa” dela Escriváren ministerioak erregelamenduan aldaketa hau “albait arinen” egitea, gazte hauen gizarteratzea eta integrazioa zailago egiten ez jarraitzeko.

Aste honetan bertan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Sailburu andre Beatriz Artolazabalek  Migrazio eta  Asilo eta Familia Zuzendaritzek testu honi eginiko ekarpenak nabarmenduz esan du iragan udaberritik hona testuari ez dizkiola berrikuntzarik ezagutu eta esan du hori egitea erabat ”ezinbestekoa” dela.