Prentsa Aretoa
Berriak
2022/11/03
2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak, “EAJ-PNV alderdiaren erronka irmoa, zintzoa eta erabatekoa”
Gaiaren inguruko hogeita hamar bat adituk eta profesionalek aztertu egin dute gaur Sabino Arana Fundazioan Euskadik 2030 Agendari egiten dion nazioarteko ekarpena ‘entzunez eraiki‘ entzute aktiboaren ekimenaren esparruan
Argazkiak...
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
EAJ-PNV alderdiak azken hilabeteotan euskal lurraldeetako hainbat tokitan garatu duen ‘entzunez eraiki’ entzute aktiboaren ekimenaren esparruan, beste topaldi bat izan da gaur, Sabino Arana Fundazioan, «Euskadiren ekarpena 2030 Agendari» deritzon gaia jorratzeko.
Jardunaldiaren helburua gai garrantzitsu bat, 2030 Agenda, hain zuzen ere, jorratzea izan da, garapen jasangarria hainbat helbururen bidez sustatzeko mundu-ituna den aldetik, EAJ-PNV alderdiak helburu horien bat egin baitu, azken Batzar Nagusian adierazi zuen bezala.
Jardunaldiaren hasieran, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko buruak ziurtatu du EAJk «buru-belarri landu duela 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) gaia jorratu duela. Gai hau ez da marketin-politika hutsa, ezta moda kontua ere: egiatan nahi dugu 2030 Agendaren ikurra den koloretako biribiltxoa gure papar-hegaletan ez geratzea, ezpada, alderdian barruratu dadin, batzokietaraino eta gure ekintza politikoraino hel dadin».
Konpromiso horren erakusgarri, Ortuzarrek azpimarratu duenez, Euzkadi Buru Batzarreko sailetako batek, Xabier Barandiaran buru duen Berrikuntza Politikoarenak, 2030 Agenda eta EAJ-PNV alderdiaren ekintza politikoa GJHetara egokitzeko modua jorratzeko berariazko enkargua du. «Beraz», Ortuzarrek azpimarratu duenez, «2030 Agendaren gaia EAJ-PNVren erronka irmoa, zintzoa eta erabatekoa da». Hitzaldian, buruzagi abertzaleak beste bi alderdi nabarmendu nahi izan ditu. Lehenengoa, «2030 Agenda erakundeen eta alderdien zereginaz harago doala: gizarte osoari adierazi behar diogu honako hau talde-lana dela, auzolana, herri-lana». Eta bigarrena, EAJ-PNVk 2030 Agendaren eta GJHen erronka barneratu duela «aukera bikain gisa gurea lako herrialde txiki batentzat, Euskadi GJH direlakoak eta 2030 Agenda betetzeko eredugarri izateko baldintzak betetzen direlako, eta horrek nazioartean eta Europan herri gisa agertzeko aukera emango digulako».
Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zarateren ongietorria entzun ondoren, esan dezagun EAJ-PNV alderdiaren EBBko Berrikuntza Politikoko arduradun Xabier Barandiaranek koordinatu duen mintegi honetan hogeita hamar bat adituk parte hartu dutela. Arancha Acha, Unesco Etxeko zuzendariak, jardunaldian izan diren eztabaida-saioak moderatu ditu.
Iñigo Arbiol Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Enpresa Diplomaziako Masterraren zuzendariak «Euskal 2030 Agenda munduaren ingurumarian» izeneko gaia aletu du.
Joshua Monje-Jelfsek, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko kideak (ELGA), Gonzalo Pizarrok, Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzeko politiken aholkulariak eta Carles Llorens ORU-Fogarreko (Eskualde Batuen Erakundea) idazkari nagusiak, munduan pobrezia desagerrarazteko eta planeta babesteko zein bakea eta oparotasuna bermatzeko egiten ari diren ekimenei buruzko hainbat alderdi jorratu dituzte.
Carles Llorensek adierazi du «ORU-Fogar oso aktiboa izan zela ‘2015eko urtearen osteko prozesua’ deiturikoan, eta gogotik parte hartu zuela 2030 Agenda idaztea helburu izan zuten eztabaida-prozesu nazional eta gaikako guztietan.
Era berean, ORU-Fogarreko idazkari nagusiak azaldu du erakundeak eraz parte hartu duela GJHen zabalkundean. «Nazio Batuen hainbat organo eta agentziarekin lankidetzan, GJHak aplikatzeko prozesuak ezartzea bultzatu du. ORU-Fogarren barruan, ekimen horrek aurrendaritza azpimarragarria izan du Euskadin, eta euskal lurraldea nabarmendu egin da GJHak ezartzeko eta horien jarraipena egiteko politikengatik», amaitu du Llorensek.
Jardunaldiaren amaieran, Javier Cortések, Tokiko sareetarako UN Global Compact erakundearen arduradun ohiak, jardunaldiaren ondorioak eskaini ditu. Cortésen esanetan, 2030 Agenda agenda «ez da neutroa eta jokabide politikoa eskatzen du, hau da, balioetan, giza eskubideetan eta gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasunean oinarritutako eredu bat.
Bigarrenik, eragile guztiei, enpresei, elkarte publikoei, gizarte zibilari, jakintza-arloko eragileei eta, jakina, erakude globala den Nazio Batuei ere eragiten die».
Javier Cortesek nabarmendu du, hala berean, «agenda honek lurralde bakoitzeko eragile guztiei, publiko zein pribatuei, elkarlanean aritzeko deia egiten diela, helburu erkide eta partekatu horiei heltzeko». Horrela, herritarrak jo ditu eraldaketa horren bideratzailetzat «herritarrak partaide egin behar baitira, eta administrazio publikoan, enpresetan, gizarte zibilean eta abarretan ahalmena bideratu, lankidetzan aritzeko eta berrikuntzari bidea emateko, bai eta lurraldearen garapen jasangarriaren moduko erronka eraldatzaileei erantzungo dieten gaitasunez hornitzeko ere».
Azkenik, nabarmendu du «funtsezkoa dela 2030 Agendaren tokiko idazkaritzarekin konektatzea, Euskadi egiten ari denaren inguruko gune biderkatzailea izan dadin beste lurralde batzuetan».
«Euskadik autu hau darama DNAn, eta garapen jasangarria lantzen ari da luzaroan, gizarte-kohesioa bultzatzeko eredua garatu du, inoiz alde batera utzi ez duen epe luzeko ikuspegi bat. Gizarte-esparrua, ekonomia-esparrua eta ingurumen-esparrua eskutik helduta joan dira beti, eta gizarte-politikek gizatalde ahulenak atzean ez uztea bilatu dute beti. Horixe da gaur egun planetak eta gizateriak eskatzen dutena» esan du amaieran.
Iturria: Sabino Arana Fundazioa
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25