Prentsa Aretoa
Berriak
2023/03/16
Ortuzar: “Pentsioen hitzarmenaren letra xehea aztertuko dugu, bai eta langile autonomoei eta kooperatibei nola eragingo dien ere: 'baietzaren' eta abstentzioaren artean gaude”
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak EH Bilduri deitoratu dio 'Mozal Legearen' aldarazpenaren aurrean 'ihesi' atera izana argudio faltsuak baliatuta: “Gomazko pilotak ez dira lege horretan jasotzen”, gogoratu du
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak gaur iragarri du EAJ-PNVk ez duela bozkatuko Espainiako gobernuak atzo bertan UGT eta CCOO sindikatuekin pentsioen inguruan adostu duen eta martxoaren amaieran Diputatuen Kongresura eramango duen akordioaren kontra, baina baieztatu du talde jeltzaleak ez duela bere botoa erabakiko “akordioaren letra xehea" ezagutu arte, bai eta “langile autonomoei, enpresa txikiei, tailerrei eta bekadunei ere nola eragingo dien jakin arte” . Bilboko Herri Irratiari eman zaion elkarrizketan buru abertzaleak era berean deitoratu du EH Bildu “ihesi” atera dela 'Mozal Legearen' aldarazpenaren aurrean . Ortuzarren esanetan Ezker Abertzaleak “zapatakada” eman dio akordioari argudio faltsuak erabiliz, “Gomazko pilotak ez baitira lege horretan jasotzen”, salatu du Ortuzarrek.
Pentsioen aldarazpenaz galdetuta, Ortuzarrek baieztatu duenez irizpidea argitu baino lehen eta behin betiko erabakia hartu aurretik EAJ-PNVk “letra xehea ondo begiratu behar du. Oso gai garrantzitsua da, bai eta eztabaidagarria ere. Atzoko, gaurko eta biharko interesak bateragarri egin behar dira, bai eta orekatu ere, eta ez da erraza, diruaz ari garelako: gaurko dirua kentzeaz etorkizunean kobratzeko aurreikuspenarekin, eta hori ondo berrikusi behar da. Printzipioz ez dugu gaizki ikusten. Europak eskatu du hau egin dadila eta akordio bat dago estatuko sindikatu nagusiekin. Orain arte ez dugu letra xehe guztia irakurtzeko astirik izan, eta hori ondo irakurri arte eta zalantza batzuk argitu arte, guk ez dugu erabakiko zer egingo dugun, baina zail ematen du kontra agertzea. Gainera, lege proiektu giza izapidetuko da eta, ondorioz, zuzenketak aurkeztu ahal izango ditugu”. EAJ-PNVri zer arduratzen dion? “Biharkoan pentsatuta igotzen diren kotizazio horiek enpresa txikienak ito ez ditzatela, hau da, tailerrak, langile autonomoak… Kooperatiben erregimena ere hor dago, bai eta bekadunena… Horri guztiari begiratuko diogu guk, baina gure jarrera izango da abstentzioa edo baietza”, baieztatu du jeltzaleen buruak.
Ortuzarri ere galdetu diote EH Bilduk eta ERCk Vox, Ciudadanos eta PP alderdiekin batera bozkatu izanaz, Hiritarren Segurtasunaren Legearen aldarazpena, 'Mozal Legea' ezizenez ezagutzen denarena, atzera botatzeko, zeinaren inguruan Euskal Taldeak urteak lanean daramatzan, adostasun zabala lortu zuelarik artikuluen kopuru esanguratsua aldarazteko. EBBren presidenteak esan du Ezker Abertzalea “ihesi” atera dela gai horretatik. “Eman dituzten argudioak ez dira egiazkoak, ez dute beren jarrera justifikatzen. PPren Hiritarren Segurtasunerako Legeak 54 artikulu ditu eta 36 artikuluren inguruan ados geunden. Negoziatzen jarrai genezakeen, baina asteartean bozkatu zena izan zen parlamentuko taldeei baimena ematea negoziatzen jarraitzeko. Baina, ez . Bat batean, zapatakada. Eta ihesean ateratzeko, mahai gainean jarri zen gomazko piloten gaia, 'Mozal Legean' jasotzen ez dena, baizik eta beste lege batean”, azaldu du. EBBren presidenteak aitortu duenez “erabat etsituta nago Bilduren jarrerarekin. Orain, 'Mozal Legearen' aplikazio bat ematen denean, Estatuko Segurtasun Indarrekin edo poliziekin arazoren bat badago, protagonistak zigortuak izango dira alderdi bi hauek “dena ala ezer ere ez” jokoa ekarri dutelako. Eta hori zail da ulertzen, egun berean jakin baikenuen ez dutela arazorik izan PSOErekin hitzartzeko 'Tito Berni' auzia aztertzeko ikerketa batzorderik ez eratzeko. Garbitasunaren galbahea kasu batean edo bestea ez da berbera , ezta?”, galdetu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25