Prentsa Aretoa
Berriak
2024/06/12
Itxaso Atutxak “oso balorazio ona” eman dio EAJk PSErekin adostutako akordioari eta adierazi du alderdi biek “gogotsu” helduko diotela hurrengo legegintzaldira begira planteatzen den lan guztiari
Bizkai Buru Batzarraren buruak ezan du ordezkaritza biek hasieratik ezarri zen kronograma bete dutela “kanpainan ere”, eta gobernu akordioaren edukiak ondo finkatu ondoren une honetan ari direla “Eusko Jaurlaritzak izango duen egitura lantzen”
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, gaur goizean “oso balorazio positiboa” eman dio iragan astelehenean EAJ-PNV eta PSEren artean koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzera begira adostu zuten akordioari, eta ziurtatu du alderdi biak “gogotsu” daudela hurrengo legegintzaldirako planteatzen den lan guztiari heltzeko. Zentzu berean azaldu du ordezkaritza biek aldez aurretik ezarritako kronograma bete dutela eta egutegia ez dela Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainan bertan bera utzi. Beraz, alderdi bietako negoziatzaileak, gobernu akordioaren edukia behin finkatuta, une honetan ari dira “Eusko Jaurlaritzaren egitura zehazteko lanetan”.
“Gogobetetasun maila handia da”, esan du Atutxak Euskadi Irratiko mikrofonoetan ‘Ongizatean, aurrerabidean, autogobernuan zein Euskadi globala eraldatzeko bidean aurrera egiteko Akordiorako Oinarriak’ dokumentuari buruz. “Egia da lana ez dala erreza izaten, nahiz eta oso ondo alkar ezagututen dogun bi alderdi izan eta aurreko legealdi bietan be batera egon; ez Eusko Jaurlaritzan bakarrik, beste instituzino batzuetan bere”, gogoratu du. “Halanda be, gogotsu hartu genduan akordio honetara heltzeko lana eta, batez be, gogotsu hartuten dogulako aurrean dogun lana, lau urteko legegintzaldi honetan, hainbat gauza egin behar doguzalako eta egiteko gogoa daukagulako”, aurreratu du. Bizkaiko burukide jeltzale nagusiaren hitzetan, “akordioa lortzeko bidean lanean ibili diran taldeak, lanean jarraitu dabe Europako hauteskundeetarako kanpainan zehar” eta azaldu du akordioak bi tarte dituela; bata, astelehenean itxi zen edukien tartea eta gero, “Jaurlaritzak eduki horren arabera izango dauan egitura”, zehazten duena, eta “horretan jarraitzen dabe lanean momentu honetan bi alderdietatik aukeratu diran ordezkariak. Beraz, aurretiaz erabakita egoan kronograma betetzen dabilz”, baieztatu du.
Estatutua eguneratzearen alde ere agertu da Atutxa, eta EAJ eta PSEren arteko akordioan gai hori jasotzearen arrazoia azaldu du. Gogora ekarri duenez, 2023ko azaroan “Euzko Alderdi Jeltzaleak, Andoni Ortuzarrek berak, sinatu eban Sánchez presidenteagaz honen inguruko akordio bat; beraz, orain egin doguna da hori gure akordiora ekarri”. “Ez dago gauza barri askorik; guk geunkan planteamendu berari eusten deutsogu eta ez dot uste hor aldaketarik egon danik alderdi baten eta bestearen artean”, adierazi du. “Gogoratu behar dogu PSOEk berak aurkeztutako egutegi baten barruan” sartzen dela eta “nik uste dot gogoa egon badagoala, baina lanean jarraitu behar da. Hori betez gero, 2025a bertan dago, baina badago denbora, oraindik sasoian gagoz hori lortzeko”. Honen harira, Legebiltzarrean dagoeneko egindako lana ez ahazteko eskatu du; “bide horretatik jarraitu nahi dogu guk , eguneratze horretan, baina horretarako akordio zabal-zabala lortu zan Legebiltzarrean, aurreko legegintzaldietan, eta ezin dugu orain hori dana aparte utzi, alderdien eta gaur egun bertan ordezkatuta gagozan alderdien akordioa izan zen, eta uste dut hori ere jaso egin behar dogula”. Galdera zehatz bati erantzunez, momentu hartan EH Bilduk adierazi zuen jarrera ere ekarri du gogora: “Adituak lanean hasi ziranean EH Bildu izan zan akordiotik urten zana, ez dot uste oraingoan barriro hori egingo dauanik, baina ez dakit ustea edo gogoa ete dan”.
Itxaso Atutxak onartu du joan den igandean, ekainaren 9an, Alderdiak ez zituela nahi zituen emaitzak lortu, eta aurreratu du EAJ-PNV barne hausnarketa sakona egiten hasi dela jada; nolanahi ere azterketa “hotzean” egin behar dela uste du. “Hausnarketa osotara egin behar dogu; kanpora begira eta barrura begira be. Guk daukagun egungo estruktura eta barruko antolaketa forma guztia aurreko mendeko bigarren zatikoa da eta egokitu egin beharko dogu bebai. Aztertu beharreko eskari bat dago alderdikideen partetik be”, azaldu du. “Gabonak inguruan edo datorren urte hasieran egingo dogun Batzar Nagusi horretan landuko dogu dana, eta uste dot prozesu polita izan daitekeela hurrengo hilabeteetan alderdikideekaz lantzea”, gaineratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25