Prentsa Aretoa

Berriak

Bizkaiko Foru Aldundia

2025/12/05

Metroaren 4 linea: Enkarterriko garraioa hobetzeko urratsa

Tren gehiago eta maiztasun handiagoa

EBB

2025/11/23

Demokraziaren defentsan eta faxismoaren kontra eginiko ibilbidea eta konpromisoa aldarrikatu ditu EAJ-PNVk

Sukarrietan, Sabino Aranaren heriotzaren 122. urteurrenean, Aitor Estebanek alderdikideak eta gazteak deitu ditu Euskadi eraikitzen jarraitzera eta ongizate eta erabakitzeko gaitasun maila handiagoetara eramateko. Aldi berean berretsi duenez, Francoren heriotzatik 50 urte igaro direla “ez dago aitzakiarik” gure Herriaren historia hurbilean gertatutakoa ez ezagutzeko.

Bizkaia BBNN

2025/11/19

EAJ-PNVk Batzar Nagusietan azaldu ditu Usansolon egingo den geltokiari buruz EH Bilduren argudioen koherentziarik eza

Talde jeltzaleak EH Bilduri deitoratu dio jarrera aldatu izana eta zorroztasuna erreklamatu du hiritarrei informatzeko orduan, geltokiaren kokapena erabakitzea Aldundiari barik, ETSri dagokiola gogoratuz

Bizkaiko Foru Aldundia

2025/11/17

Sexu-abusuen biktimentzako foru-programak babesgabetasun-egoeran dauden 600 adingabe baino gehiago lagundu ditu 2000tik

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, eta Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Amaia Antxustegik, programaren 25 urteak ospatu dituzte gaur, eta hasierako urte haietatik gaur egungo egitura finkatu arte izan duen bilakaera argia nabarmendu dute

EBB

2025/11/14

Maitane Ipiñazar: “Euskadi-Palestina partida oso polita izan ahal da; gure selekzioaren ofizialtasuna erreibindikatzeko eta herri palestinarrari elkartasuna adierazteko”

ETB1-en egin dioten elkarrizketan, EBBren idazkariak ziurtatu du biharkoa izango dela “egutegian markatzeko eguna”, baina dei berezia egin nahi izan du Bilbon deitu diren manifestaldi guztiak “bakean” egin daitezen, istiluak egotekotan “fokua horietan jarriko litzatekeelako eta ez Euskadiren Selekzioaren aldarrikapenean eta palestinar herriarekiko elkartasunean”

Eusko Legebiltzarra

2025/11/13

EAJ-PNVk negoziazio kolektiboaren aldeko apustua egin du Euskadin gutxieneko soldata adosteko

Talde jeltzaleak gogorarazi du “EAJ-PNVri esker tresna batzuk ditugu, hala nola hitzarmen autonomikoen nagusitasuna estatukoen gainetik jartzea”, eta Estatutu berriaren esparruan eskumen osoa lortzearen alde egin du

EBB

2025/11/11

Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioaren presidente berria

EBBk proposatuta, Fundazioaren Patronatuak berretsi du izendapena

Europako Legebiltzarra

2025/11/06

Oihane Agirregoitia: “Gure portuetan emakume gehiago lanean jarri ezik, portuen estrategiak osatu gabe jarraituko du”

EAJ-PNVko eurodiputatuak aniztasuna bultzatzeko deia egin du Itsasoko Portuen Europako Erakundeak urtero proiekturik berritzaileenari ematen dion saria emateko ekitaldian

Eusko Jaurlaritza

2025/11/05

Imanol Pradales Lehendakariak konpromiso sendoa erakutsi die Euskal Kirol Federazioei, Euskal Selekzioak nazioarteko lehiaketetan ofizialak izateko bidean

Lehendakaria, Imanol Pradales: “ofizialtasunaren partida ez da bulegoetan bakarrik jokatzen. Motibazioaren eta gizarte-aktibazioaren esparruan ere jokatzen da”

Bilbo

2025/11/03

Bilbok 751 milioi izango ditu 2026an, segurtasuna, etxebizitza, zerbitzu publikoen kalitatea eta enplegua lehenesteko

Juan Mari Aburto alkateak aurreratu duenez, “aurrekontu koherente eta jasangarria da, zero zorra eta kontu saneatuak mantentzen ditu, hiriaren etorkizunerako proiektu garrantzitsuak egin ahal izateko konpromisoa bermatzeko”

Bizkaiko Foru Aldundia

2025/10/31

Bizkaiak aurrekontuaren inbertsioaren erdia gizarte-gastura bideratuko du

Departamentuetan erabilgarri dagoen zenbatekoa 1.1716,2 milioi eurokoa da eta 767 milioi eurorekin, Gizarte Ekintza da gastu eta inbertsio ahalmen handiena duen foru saila (%44,7)

Bizkaia BBNN

2025/10/29

Elixabete Etxanobe garraio publikoaren egungo tarifa-deskontuak 2026ko otsailaren 20ra arte zabaltzearen alde agertu da

Ahaldun Nagusiak adierazi du gaia Bizkaiko Garraio Partzuergoaren hurrengo kontseiluan planteatuko duela, “zuhurrak” izateko, Kongresuan deskontuak berandu onartzeak eragin ditzakeen atzerapenak saihesteko

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!