Prentsa Aretoa
Berriak
EBB
2023/09/29
1983ko uholdeei buruzko argazki-erakusketa Sabin Etxean
Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu duen «Estu eta larri. Con el agua al cuello» erakusketa ikusgai izango da urriaren 2tik abenduaren 29ra arte
Eusko Jaurlaritza
2023/09/29
Urkulluk guztion ongizatearen eta auzolanaren defentsa egin du jarrera indibidualistei eta populismoei aurre egiteko
Iñigo Urkullu lehendakariak Forum Europa: Tribuna Euskadik antolatutako solasaldian parte hartu du gaur. Bertan, guztion ongizatea defendatu du jarrera indibidualisten eta populismoen aurrean, arrazoimenean, argudioan, elkarrizketan, errespetuan eta elkar ulermenean oinarritutako etorkizunaren alde egiteko
BERRIA
2023/09/28
EAJ-PNVk ontzat jo du Legebiltzarrak Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Legea onartu izana
“Egun garrantzitsua da biktimentzat, baina baita euskal gizarte osoarentzat ere; etorkizunaren aldeko apustua egiten duen gizartea, eta iraganean gertatutakoa ez duela ahaztu behar dakiena”, Joseba Diezen arabera
Bizkaia BBNN
2023/09/27
Uztailean garraioari deskonturik aplikatu ez izanak Metro Bilbaoko erabiltzaileei eragindako kaltea “ahalik eta lasterren konpontzearen” alde agertu da EAJ
Unai Lerma ahalduna asebete agertu da Bizkaiko Ganberak aho bateko akordioa lortu duelako talde jeltzaleak sustatutako transakzio-zuzenketa baten inguruan
Kongresua
2023/09/27
Aitor Estebanek Alberto Núñez Feijóori: “Ikuspegi argi batetik 'ez' esaten diogu zure inbestidurari”
Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi duenez EAJ-PNVk bere botoekin Feijóoren inbestidura “zapuztu” du “Partido Popularrak euskal eta kataluniar nazio errealitateen aurrean egin duen diskurtso “kezkagarriagatik” eta Vox tartean dagoelako. “Bale bat dago igeritoki barruan, bere tamaina handiagatik ezkutatzea ezinezko egiten duena”
Bizkaia BBNN
2023/09/27
Sonia Rodríguez Rodríguez, talde jeltzaleko batzarkide berria
Arrigorriagako ahaldunak kargua hartu du gaur goizean Gernikako batzar-etxean egin den legegintzaldiko lehen osoko bilkuran
Eusko Jaurlaritza
2023/09/26
Zupiriak gero eta eleanitzagoa den Europan euskararen ofizialtasuna eskatu du
Zupiria sailburua harro agertu da Europako erakundeetan “euskarak leku bat izango duelako, euskal hiztegi bat hemen jaso eta erakutsiko delako. Europaren bihotzean, eta mundura zabalik”
EBB
2023/09/24
Ortuzar: “Inork eta ezerk ez du EAJ dagoen tokitik mugituko: inork ez gaitu nahi ez dugun tokira eramango, baina guk ere ez dugu euskal gizartea nahi ez duen tokira eramango”
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Amaiur Guindeo EGIkideak hitz egin dute gaur Alderdi Eguneko ekitaldian. Jai honen 47. edizioa izan delarik, Alderdi Egunak milaka alderdikide, alderdizale eta EAJ-PNVren lagun batu ditu gaur Forondako zelaietan
Eusko Legebiltzarra
2023/09/22
Urkullu: “Datorren urtetik aurrera, 25 eta 29 urte bitarteko 15.000 gaztek baino gehiagok hilean 300 euroko laguntza jaso ahal izango dute emantzipatu ahal izateko”
Lehendakariak Osakidetzako "itxaron-zerrendak Estatuko laburrenak" direla defendatu du Kontrol Osoko Bilkuran
EBB
2023/09/20
Mireia Zaratek azaldu duenez Vox-ek eta PPk atzo Kongresuan erakutsi zuten jarrerak "berretsi egiten du" Nuñez Feijooren inbestidurari EAJk emaniko ezetza
Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak igandean Alderdi Egunean parte hartzeko deia egin die jeltzaleei, Euskal Hauteskundeekin amaituko den urte politiko erabakigarriari "indarrez" heldu ahal izateko
Kongresua
2023/09/19
EAJ-PNV izan da araudi berriaren arabera Kongresuan hitza hartzean euskara hutsean egin duen lehen taldea
Hizkuntza ofizialak erabiltzeko araudiaren erreformari buruzko eztabaidan, Joseba Agirretxea Euskal Taldeko diputatuak “poztasunez” hartu du hitza bere ama hizkuntzan: “Gure hizkuntzari leku bat gehiago eman diogu”
EBB
2023/09/19
Esther Apraiz jeltzaleak, elkarteburu berriak, EUDELen “hurbiltasun” eta “adostasun” balioak defendatu ditu, udalen eta euskal herritarren erronka amankomunen aurrean
Derioko alkatea euskal udalerrietako alkateek EUDELeko presidente izendatu dute. EUDELek hiru herrialdeetako udalak bildu ditu, Tabakaleran, 2023-2027 agintaldiko lehen Batzar Orokorra egiteko.