Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/01
Ispasterreko EAJ-PNVk herritarren parte-hartzea indartzeko ordenantza bat bultzatu du
Ekimenak, 30.000 euro erreserbatzen ditu 2026ko aurrekontuetan herritarrek aukeratutako proiektuak garatzeko eta EAJ-PNVren kudeaketa-eredua islatzen du: hurbiltasunean, entzute aktiboan eta herritarrek udal erabakietan zuzenean parte hartzean oinarritua.
Ispasterreko EAJ-PNVk herritarren parte-hartzerako ordenantza berri bat bultzatu du, herritarrek udal aurrekontuaren zati bat zertan inbertitu nahi duten erabakitzeko. Horrela, kudeaketa eredu hurbil baten aldeko apustua egin nahi dute, entzute aktiboa sustatuz eta herritarrei udal erabakietan ahotsa emanez.
Ekimen hau martxoko Osoko Bilkuran onartu da aho batez, eta 2026ko aurrekontuetan 30.000 euro bideratuko dira Ispasterko herritarrek proposatutako proiektu edo proposamenetara. Lehen aldia izango da udalerrian halako prozesu bat abian jartzen dela, tokiko kudeaketan parte-hartze zuzenerako espazio berri bat irekiz.
EAJ-PNVk nabarmendu du neurri honek politika erabilgarria eta hurbila egiteko moduarekin duen konpromisoari erantzuten diola, herritarrak entzuteaz gain, udalerriaren etorkizunaren eraikuntzan aktiboki parte hartu ahal izango dutelako.
"Ispasterreko bizilagunek parte hartzeko eta herriari buruz erabakitzeko aukera gehiago izatea nahi dugu. Herritarrei ahotsa ematea eta haien proposamenak entzutea gure udal-kudeaketa ulertzeko moduaren parte da ", adierazi dute jeltzaleek.
Gainera, oposizioko taldearekin adostutako proposamena da, begi onez ikusi baitute ekimena. Horrek erakusten du badagoela adostasun zabala herritarren parte-hartzea sustatzeko mekanismoetan aurrera egiten jarraitzeko.
Ispasterreko EAJ-PNVk azpimarratu du ordenantza honek aukera emango duela auzo-proposamenak bideratzeko, lehentasun partekatuak identifikatzeko eta Udalaren eta herritarren arteko harreman zuzena indartzen jarraitzeko, udalerri parte-hartzaileago, hurbilago eta kohesionatuago baterantz aurrera eginez.
Nabarmenak...
SOPUERTA
2026/04/01
ALONSOTEGI
2026/04/01
BERRIA
2026/04/01
LEKEITIO
2026/04/01
LEMOA
2026/04/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS













