Prentsa Aretoa
Berriak
GETXO
2026/04/28
Irkus Ansotegi EAJ-PNVren Getxoko alkategai bakarra aurkeztu dute aho batez
rkus Ansotegi izango da Getxoko alkategai bakarra datozen udal eta foru hauteskundeetarako EAJ-PNVren barne prozesuan. Ansotegi izan da Getxoko hiru udal erakundeek gaur arratsaldean egin dituzten batzarretan proposatutako hautagai bakarra. Nolanahi ere, hautagai ofiziala izateko, maiatzean egingo den bigarren batzar batean berretsi beharko da.
ETXEBARRI
2026/04/28
Etxebarriko EAJ-PNVk oso positibotzat jo du Erbera kalea oinezkoentzat jartzeko bigarren fasearen aurrerapena, maiatzean onartuko dena
216.000 euroko inbertsioarekin, alderdi jeltzaleak azpimarratu du herritarrek babes handia eman diotela proiektuari, % 72ko aldeko parte-hartzearekin.
LOIU
2026/04/28
Loiuko EAJ-PNVk auzoen aldeko apustua indartu du Larrondon hiru udal instalazio berri sortuz
Azpiegitura berri horiei esker, udalerriak bi gimnasio, bi txiki-txoko eta bi gazteleku izango ditu 2026an, auzo eta adin guztietarako zerbitzuak zabalduz.
BERRIA
2026/04/27
Ander Garate Ormazak pausu bat aurrera eman du Bermeon etapa berri bat gidatzeko EAJ-PNVrekin
Gazte bermeotarra alkategai izendatu dute eta erronkari aurre egingo dio udalerriko benetako arazoetan fokua jarrita eta gertutasun eta planifikazio handiagoa oinarri izango dituen gobernatzeko modu baten alde eginez.
GALDAKAO
2026/04/27
Galdakaoko EAJ-PNVk EH Bilduren "kudeaketa kaotikoa" salatu du Zuhatzu eta Txomin Egileorreko obretan
Jeltzaleek zubi berriaren eta sarbide komertzialen arteko planifikazio falta eta deskoordinazioa kritikatu dute: “Justifikaziorik gabeko atzerapenek eta gobernu talde honen inprobisazioak bizilagunak isolatzen eta mugikortasuna kolapsatzen ari dira”.
BILBO
2026/04/25
El presidente del BBB Iñigo Ansola insta a EH Bildu a que se implique en dar respuesta a los retos y oportunidades de Euskadi
"Etxebizitzan, segurtasunean, integrazioan eta industrian erabakitzeko eskatzen dizuet", dei egin die Ansolak, EAJ-PNVk arlo horietan duen konpromisoa nabarmenduz. BBBko presidenteak kritikatu du EH Bilduk ez duela Euskadirekin konpromisorik hartzen, "Madrilen guztiari baietz esaten dion bitartean". "Orain aukera paregabea dugu autogobernuan aurrera egiteko", esan dio ezker abertzaleari.
IURRETA
2026/04/24
Iurretako EAJ-PNVk Oskar Koka Lorente izendatu du 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai, gidatzen duen proiektuan konfiantza berrituz
Alderdi jeltzaleak gehiengo osoz babestu du egungo Alkatea, hasitako lana sendotzeko eta etorkizuneko proiektu berrietan aurrera egiteko.
BERRIA
2026/04/23
Nagore Orella Ruiz, EAJ-PNVren Galdamesko Alkatetzarako hautagai 2027ko udal hauteskundeetarako
Alderdi jeltzaleak aho batez babestu du egungo Alkateordearen hautagaitza, hurbiltasunean, kulturan eta auzoetako bizitzan oinarritutako proiektu baten buru izateko.
FORUA
2026/04/22
Foruko EAJ-PNVk aurrera egin du eredu energetiko eraginkorragoa eta iraunkorragoa lortzeko konpromisoan
Herriguneko argiteria berritzeak LED teknologia ia udalerri osoan zabaltzen jarraitzea ahalbidetuko du.
BERRIA
2026/04/22
Mikel Baraiazarra Ziarreta, aho batez berriro hautatua Meñakako EAJ-PNVko alkategai gisa
Uri Buru Batzarrak bere hautagaitzaren alde egin du, hurbiltasunean, proposamenean eta udalerriarekiko konpromisoan oinarritutako etorkizuneko proiektu baten buru izateko.
MURUETA
2026/04/21
Muruetako EAJ-PNV: lana, zorroztasuna eta konpromisoa desinformazioaren aurrean
Alderdi jeltzaleak azpimarratu du HAPOa arduraz eta legea erabat betez egiten ari dela, herritarren benetako beharrei erantzunez.
ARRIETA
2026/04/21
Aitzbea Yarto Goiri EAJ-PNVren Arrietako alkategaia izango da 2027ko udal hauteskundeetan
Afiliazio jeltzaleak aho batez babestu du azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko lanean jarraitzearen aldeko apustua egiten duen hautagaitza, gertutasunetik eta arrietarrekin harreman zuzena izanez.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












