Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/28
Loiuko EAJ-PNVk auzoen aldeko apustua indartu du Larrondon hiru udal instalazio berri sortuz
Azpiegitura berri horiei esker, udalerriak bi gimnasio, bi txiki-txoko eta bi gazteleku izango ditu 2026an, auzo eta adin guztietarako zerbitzuak zabalduz.
Loiuko EAJ-PNVk udalerriko auzo guztiekin duen konpromisoa erakusten jarraitzen du, baita Larrondorekin ere; izan ere, azken hilabeteetan adin guztietako bizilagunen gozamenerako instalazio berriak inauguratu dira bertan.
Horien artean nabarmentzekoak dira Larrondoko gimnasioa, herritarrek oso ondo baloratu dutena; txiki-txokoa, txikienen aisialdirako begirale batekin eta urtebetetzeak ospatzeko espazioarekin; eta gazteleku berri bat, begiralearekin baita, auzoko gazteei zuzendua.
Inbertsio horiei esker, Loiuk, udalerri txikia izan arren, bi gazteleku, bi txiki-txoko eta bi gimnasio izango ditu 2026an, instalazio modernoak eta eguneroko erabilerarako zerbitzu jarraituak eskainiz (makinak, begiraleak eta mantentze-lanak). Horrek guztiak agerian uzten du Loiuko EAJ-PNVk udalerri osoko haur, gazte eta helduen ongizatearen, aisialdiaren eta garapenaren alde egindako apustu irmoa.
Alderdi jeltzaleak nabarmendu duenez, “aurrera jarraitzen dugu auzo guztietan bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoarekin, herritar guztientzako topaguneak eta jarduerak sortuz”.
Nabarmenak...
TRAPAGARAN
2026/07/15
LEZAMA
2026/07/15
ONDARROA
2026/07/14
PORTUGALETE
2026/07/14
MARKINA-XEMEIN
2026/07/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












