Prentsa Aretoa

Berriak

2026/04/27

Ander Garate Ormazak pausu bat aurrera eman du Bermeon etapa berri bat gidatzeko EAJ-PNVrekin

Gazte bermeotarra alkategai izendatu dute eta erronkari aurre egingo dio udalerriko benetako arazoetan fokua jarrita eta gertutasun eta planifikazio handiagoa oinarri izango dituen gobernatzeko modu baten alde eginez.

Ezagutzera eman
Ander Garate Ormazak pausu bat aurrera eman du Bermeon etapa berri bat gidatzeko EAJ-PNVrekin

ARGAZKIA JAITSI

Ander Garate Ormazak pausu bat aurrera eman du Bermeon etapa berri bat gidatzeko, Bermeoko EAJ-PNVren batzarrak 2027ko udal hauteskundeetan alkategai hautatu eta berretsi ondoren.

Hautagaiak erronka hau hartu du udalerriak bultzada berreskuratu behar duela uste duen une batean. “Normala izan behar ez lukeen egoeretara ohitzen ari gara. Bermeok potentzial handia du, baina badira ondo funtzionatzen ez duten gauzak, eta horri aurre egin behar zaio”.

Garate Ormazak argi utzi nahi izan du bere erabakia herriarekiko konpromiso pertsonaletik datorrela. “Hemengoa naiz. Bermeo ezagutzen dut, egunerokoan bizi dut, eta horregatik erabaki dut pausu hau ematea”.

25 urtekin, 2025ean udal taldean sartu zen, eta aurretik ardurak hartu izan ditu Uri Buru Batzarrean. Orain, politikagintza egiteko modu bat planteatzen du, herriaren errealitatetik hurbilago dagoena, baina norabide argiarekin. “Ez da soilik gertutasun kontua; argi izan behar dugu zein Bermeo nahi dugun, eta planifikazioarekin lan egin aurrera egiteko”.

Ildo horretan, estrategia, lehiakortasuna eta lurralde garapenarekin lotutako bere esperientzia profesionalak epe ertainera begirako ikuspegia ematen dio: antolatu, lehentasunak ezarri eta eraikitzeko gaitasuna, orain udalerrira ekarri nahi duena.

Pausu honekin, Ander Garate Ormazak lehentasun argi gisa jarri du jendea entzutea eta gertu egotea. Zentzu horretan, iragarri du etapa berri bat abiatuko duela, herritarrekin, kolektiboekin eta tokiko eragileekin harreman zuzena oinarri izango duena.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!