Prentsa Aretoa
Berriak
GARAI
2026/03/27
Erramun Osa izango da EAJ-PNVren Garaiko alkategaia
Egungo alkateak berriz ere alkategai izango da, proiektu estrategikoak sustatu eta garaitarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako legealdi baten ostean.
SOPUERTA
2026/03/27
Sopuertako Uri Buru Batzarrak Arantza Mendizabal aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai
Egungo zinegotzi jeltzaleak gehiengo osoz lortu du hurbiltasunean, lurralde-kohesioan eta sopuertarren bizi-kalitatearen hobekuntzan oinarritutako etorkizuneko proiektu baten buru izateko babesa.
BERMEO
2026/03/27
Bermeoko EAJ-PNVk EH Bildu eta Guzan gogor kritikatu ditu Bozeramaileen Batzordeetan behin eta berriz ez egotea
Gobernu-taldea Osoko Bilkura prestatzeko funtsezkoa den bilera honetara etortzen ez den hirugarren aldia da, agerian hutsiz administrazioarekiko erantzukizunik eza.
LEMOA
2026/03/26
Lemoako Uri Batzarrak aho batez aukeratu du Esther Iturrioz Rementeria 2027ko udal hauteskundeetarako zerrendaburu
Iturrioz EAJ-PNVren hautagaia izango da, eta berriz ere Lemoarako Alkatetzarako aurkeztuko da 2031era begira herriaren eraldaketa prozesua burutzeko asmoz.
GALDAKAO
2026/03/26
Javi Zorriqueta Gojenola izango da EAJ-PNVren hautagaia Galdakaoko Alkatetzarako
Alderdikideek Zorriquetaren izendatzea babestu dute, Galdakaoko etorkizunarekin konprometitutako proiektu berritu eta hurbil baten aldeko apustua eginez.
BERRIA
2026/03/25
Arrietako EAJ-PNVk udalerriko farmazia zerbitzua berreskuratzea lortu du
‘Arrietako Botika’ itzuli izanak azken urteetako bizilagunen eskariari erantzuten dio eta udalerriko oinarrizko zerbitzuak hobetzen ditu.
SESTAO
2026/03/25
Gorka Álvarez, Sestaoko Alkatetzarako EAJ-PNVk 2027ko udal hauteskundeetarako aukeratu duen hautagaia
Alderdikide jeltzaleek babes zabala eman diote egungo alkatearen izendapenari, asteartean herriko Batzokian egin zen batzarrean.
ZALDIBAR
2026/03/24
Zaldibarko EAJ-PNVk EH Bilduren utzikeria instituzionala salatu du, ia bi urtez geltokirako sarbideko igogailua martxan jarri gabe mantentzeagatik
Jeltzaleek kudeaketa eta argitasun falta kritikatu dute, eta azalpenak eskatu dituzte, oraindik herritarrei zerbitzurik ematen ez dien azpiegitura amaituagatik.
MUNGIA
2026/03/24
Mungiako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak Alaitz Erkoreka Baraiazarra aukeratu du 2027rako alkategai
Egungo alkateak jeltzaleen afiliazio osoaren babesa jaso du, eta ilusioz, arduraz eta konpromisoz ekingo dio erronkari.
TRAPAGARAN
2026/03/23
Trapagarango EAJ-PNVk deitoratu du udalerria oraindik ere kiroldegiko zerbitzu duinik gabe jarraitzea, egungo gobernu-taldearen ia hiru urteko kudeaketaren ondoren
Baldintza-agiririk gabe, instalazioak egoera kaskarrean daude eta langileak ziurgabetasunean jarraitzen dute, nahiz eta gobernu-taldeak aurrerapenak egingo direla behin eta berriz iragarri.
FORUA
2026/03/23
Foruko EAJ-PNVk kultur etxearen birgaitzea bultzatzea lortu du Europako proiektu aitzindari baten bidez
Proiektua talde jeltzalearen kudeaketaren eta aurretiazko parte-hartze prozesu baten emaitza da, eta Forua Europar Batasunaren abangoardian kokatuko du birgaitze energetikoan. Hala ere, EH Bildu abstenitu egin da.
BARRIKA
2026/03/18
Barrikako EAJ-PNVk azpimarratu du 2026rako aurrekontuek azpiegituretan, mugikortasunean eta udal zerbitzuetan inbertsioak indartzen dituztela
Kontuak aurrera atera dira, nahiz eta EH Bilduk kontrako botoa eman duen. Berriz ere aurka agertu da ekarpenik aurkeztu gabe, 2024ko eta 2025eko aurrekontuekin gertatu zen bezala.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












