Prentsa Aretoa
Berriak
SUKARRIETA
2026/06/02
Sukarrietako EAJ-PNVk Alkateak Abiña auzoarekin itxaropen faltsuak berriro sortzea salatu du
Alderdi jeltzalea abstenitu egin zen azken osoko bilkuran egindako bozketan, Sukarrieta Kanala Bizirik-ek aurkeztutako proposamenak “ibilbide juridikorik ez” duela eta hauteskunde estrategia bati soilik erantzuten diola iritzita.
PORTUGALETE
2026/06/01
Portugaleteko EAJ-PNVk Herritarren Segurtasunerako Mahaia martxan jartzea eskatu du, osoko bilkuran onartu eta urtebetera
Jeltzaleek salatu dute udal gobernuak oraindik ez duela 2025eko maiatzean aho batez adostutako segurtasun foroa deitu, eta “hitzetatik ekintzetara” pasatzeko eskatu dute.
BERRIA
2026/06/01
Erandioko EAJ-PNVk udalerriko delinkuentziaren beherakada nabarmendu eta segurtasuna eta bizikidetza indartzen jarraitzearen aldeko apustua egin du
Alderdi jeltzaleak azpimarratu du garrantzitsua dela Udaltzaingoa gertukoa izatea, koordinatua eta baliabide gehiago dituena herritarren lasaitasuna bermatzeko eta udalerriko bizikidetza hobetzeko.
ELORRIO
2026/05/30
EAJ-PNVk etxabeen ordenantzaren aldaketa bultzatu du Elorrion etxebizitza aukera berriak irekitzeko
Araudia eguneratzeak aukera emango du bizilagun gehiagok lokal hutsak etxebizitza bihurtzeko, eta hori posible egiteko izapideak erraztuko ditu.
UGAO-MIRABALLES
2026/05/29
EAJ-PNVk Ekaitz Mentxaka Corral aukeratu du Ugaoko Alkatetzarako hautagai 2027ko udal hauteskundeetarako
Atzo egindako Uri Batzarrak aho batez babestu zuen egungo alkatea, eta haren agindupean proiektu garrantzitsuak gauzatu dira, hala nola El Jaro kiroldegiko igerilekuak handitzea, San Bartolomeko arkupeak birgaitzea edo ibaiaren ingurua Hiribilduaren erdigunearekin lotzea. Orain erronka berriei egin behar die aurre, hala nola HAZ modernizatzeari, gimnasioa handitzeari eta Ugao-Miraballes eta Arrigorriaga lotuko dituen bidegorri berria behin betiko bultzatzeari.
BERRIZ
2026/05/29
Beñat Aguado Martinez izango da EAJ-PNVren hautagaia Berrizko Alkatetzarako 2027ko udal hauteskundeetan
Uri Batzarrak aho batez babestu du herriarekiko konpromisoa, kudeaketa-esperientzia eta Berrizen etorkizunarekiko begirada gaztea uztartzen dituen hautagaitza.
PORTUGALETE
2026/05/29
Portugaleteko EAJ-PNVk Udal Gobernuaren utzikeria salatu du, aurrekontuen izapidetzeak porrot egin osteanv
Jeltzaleek ohartarazi dute oso larria dela martxoan onartutako aurrekontuak atzera bota behar izana; izan ere, horrek agerian uzten du udal gobernuak ez duela gaitasunik udal baten plangintza eta garapenerako tresna nagusia behar bezala kudeatzeko, eta orain presaz aurrekontu berria berriro egin behar izatea ekarri du.
BERMEO
2026/05/29
EAJ-PNVk Portu Zaharreko ordenantza errefusatu du auzokideengan duen eraginagatik eta espazioaren erabilera koherentea ez bermatzeagatik
Alderdi jeltzalea bat dator sarbidea arautzeko beharrarekin, baina haren aplikazioan parte-hartzerik, plangintzarik eta koherentziarik ez dagoela kritikatu du.
TRAPAGARAN
2026/05/28
Trapagarango EAJ-PNVk Elguero auzoko abandonu eta arrisku egoera salatu du
Jeltzaleek gobernu taldeari premiazko sastraka-garbiketa, mantentze-lanak eta suebakiaren berreskuratzea eskatu diote, inguruko segurtasuna eta osasungarritasuna bermatzeko.
URDUÑA
2026/05/28
Urduñako EAJ-PNVk La Muerako igerilekuen berritzea bultzatu du, hainbat urtetako proiektu hutsalen eta bete gabeko promesen ondoren
Udalbatzak herritarrek historikoki eskatu izan dituzten instalazioak birgaitzeko proiektua onartu du, ingurune naturalera egokituz eta irizpide tekniko zein segurtasunekoak bermatuz.
BERRIA
2026/05/27
Enkarterriko EAJ-PNVk Eskualdeko Bizkaibus zerbitzuan Bizkaiko Foru Aldundiak iragarritako hobekuntzak ontzat eman ditu
Alderdi jeltzaleak EAJ-PNV buru duen Enkarterriko Mankomunitatearen lana goraipatu du, Enkarterriko udalerrien konektibitatea eta mugikortasuna hobetuko duten konponbideak bultzatzeko.
BERRIA
2026/05/27
EAJ-PNVk “oportunismoa eta inkoherentzia” leporatu dizkio EH Bilduri, orain arte Lea-Artibain egindako erakunde arteko adostasun eta lan dinamika hautsiz mugikortasun proposamenak egitean
Eskualdeko alderdi jeltzaleek gogorarazi dute lizitazio berria 2029ra arte ez dela indarrean sartuko, eta EH Bilduri leporatu diote eskualdeko udal guztien artean orain arte izandako elkarlanerako dinamika haustu izana zerbitzuan hobekuntzak planteatzeko. EAJ-PNVk mugikortasun "errealista, ekitatiboa eta jasangarria" defendatzen du, ospitaleekiko, trenekiko, ikastetxeekiko eta EHUrekiko loturak hobetzean oinarritua, baita udalerrien arteko konektibitatea indartzean eta gaur egun konexiorik ez duten herriak lotzean ere.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












